Psametiko II.a ANtzinako Egiptoko faraoia izan zen, XXVI. dinastiakoa. Nekao II.aren semea izan zen eta sei urte inguruz errege izan zen, K.a. 595etik K.a. 589 arte, Sexto Julio Afrikano eta Herodotok diotenaren arabera, Eusebio Zesareakoak, Psametikoren erregealdia 17 urtekoa izan zela dioen arren.

Psametiko II.a

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. VII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 589ko otsailaren 9a ( urte)
Familia
AitaNekao II.a
AmaKhedebneithirbinet I
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XXVI. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Faraoi honen aktibitatea, nagusiki, Kushen aurkako kanpainan oinarritu zen, non XXV. dinastiako erregeen ondorengoak errege ziren. Espedizioa K.a. 592an gertatu zen, Elefantinatik abiatuz, Nilo ibaiaren hirugarren urjauziraino barneratu zen, Antalani erregea edo bere anaia eta ondorengo izan zen Aspeltaren aurka borrokatuz. Egiptoar tropen garaipenaren ondoren, nagusiki libiar mertzenarioek osatzen zituztenak, lehen ur-jauziaren iparralderantz atzera egin zuen.

Papiro batek, idazkera demotikoduna, Psametikok Kanaanera egin beharreko bidaia baten atzerapena azaltzen du, beharbada, merkataritza itunen ezartzeak eta, zati batean behintzat, Nekao II.ak babiloniar armadaren aurka jasandako porrotaren ondoren galdutako eragina berreskuratzeko saiakerak justifikatua.

Bere garaiko lekukotzak aldatu

Montecitorioko obeliskoa, Psametikoren garaian altxatua izan zen Heliopolisen. Erromatar Inperioaren lehen enperadore izan zen Augustok, Erromara eramatea agindu zuen, eguzki erloju handi bezala erabiltzeko Marteren Zelaian. X. mendean erori zen. Sixto V.a aita santuak, altxatzea agintzen du 1587an. Benedikto XIV.ak berriztu eta berriz altxatzen du XVIII. mendean. Gaur egun, Erromako Piazza de Montecitorion dago.

 
Psametiko II.aren obeliskoa Montecitorion, Erroma (Italia). Giuseppe Vasiren irarlana.
  • Bi obelisko altxatu zituen Heliopolisen (Arnold)
  • Hibisen tenplua sortu zuen, El-Jargako oasia (Arnold)
  • El-Mahalla el-Kubrako tenplua (Arnold)
  • Saiseko Neiten tenpluari erantsitakoak (Arnold)

Inskripzioak erregearen izenarekin:

  • UC14536 hilarria (Petrie Museoa)
  • Filen aurkitutako zatiak (Arnold)
  • Blokeak El-Naharyan, Saisetik 15 kilometro hegoaldera (Arnold)
  • Abidos, Karnak eta Elefantinan aurkitutako tenpluen blokeak (Arnold)
  • Konossos eta Elefantinatik gertu, arrokan grabaturiko inskripzioetan aipatua (Morgan)
  • Brontzezko ate baten zatia Menfisen (Petrie/Mackay/Wainwright)


Aurrekoa
Nekao II.a
faraoia
XXVI. dinastia
Ondorengoa
Apries