Primetime Emmy Sariak

Primetime Emmy Sariak (ingelesez: Primetime Emmy Award) Telebistaren Arte eta Zientzien Akademia estatubatuar erakundeak prime time ordutegiko estatubatuar telebista programazioaren bikaintasuna nabarmendu asmoz urtero eman ohi dituen sari batzuk dira. 1949an sortu ziren. Oro har, zeremonia, iraila erdialde inguruan ospatzen da, telebistako udazkeneko denboraldia hasi aurreko igandean.

Primetime Emmy Sariak
74. Primetime Emmy Sariak
Saritutakoaprimetime ordutegiko bikaintasuna
BabesleaTelebistaren Arte eta Zientzien Akademia
Herrialdea AEB
Lehen sari banaketa1949
Webgune ofizialawww.emmys.org

ABC, CBS, NBC eta Fox kateak txandakatu egiten dira, urtero sari hauen zeremonia emateko.

Kategoriak aldatu

Primetime Emmy Sariak aldatu

Saioak
Zuzendaritza
  • Komediazko telesail baten zuzendaritza onena
  • Dramazko telesail baten zuzendaritza onena
  • Minisail, telefilm edo dramazko saio berezi baten zuzendaritza onena
  • Barietate-saio baten zuzendaritza onena
Gidoilaritza
  • Komediazko telesail baten gidoi onena
  • Dramazko telesail baten gidoi onena
  • Minisail, telefilm edo dramazko saio berezi baten gidoi onena
  • Barietate-saio baten gidoi onena
Interpretazioa
Gizonezko aktore protagonista
  • Komediazko telesail baten gizonezko aktore onena
  • Dramazko telesail baten gizonezko aktore onena
  • Minisail, telefilm edo dramazko saio berezi baten gizonezko aktore onena
Emakumezko aktore protagonista
  • Komediazko telesail baten emakumezko aktore onena
  • Dramazko telesail baten emakumezko aktore onena
  • Minisail, telefilm edo dramazko saio berezi baten emakumezko aktore onena
Taldeko gizonezko aktorea
  • Komediazko telesail baten taldeko gizonezko aktore onena
  • Dramazko telesail baten taldeko gizonezko aktore onena
  • Minisail, telefilm edo dramazko saio berezi baten taldeko gizonezko aktore onena
Taldeko emakumezko aktorea
  • Komediazko telesail baten taldeko emakumezko aktore onena
  • Dramazko telesail baten taldeko emakumezko aktore onena
  • Minisail, telefilm edo dramazko saio berezi baten taldeko emakumezko aktore onena

Sormenezko Arteentzako Primetime Emmy Sariak aldatu

Saioak
  • Dokumental edo ez-fikziozko telesail onena
  • Dokumental edo ez-fikziozko saio berezi onena
  • Dokumentalgintzan meritu berezia
  • Aurkezle batek gidatutako ez-fikziozko telesail edo saio berezi onena
  • Iraupen laburreko komediazko edo dramazko telesail onena
  • Iraupen laburreko ez-fikziozko edo telerrealitate telesail onena
  • Iraupen laburreko barietate-saio onena
  • Egituratutako telerrealitate saio onena
  • Egituratu gabeko telerrealitate saio onena
  • Zuzenezko barietate-saio berezi onena
  • Grabatutako barietate-saio berezi onena
Interpretazioa
  • Pertsonai baten bikoizketa onena
  • Dramazko telesail batean gonbidatutako gizonezko aktore onena
  • Komediazko telesail batean gonbidatutako gizonezko aktore onena
  • Dramazko telesail batean gonbidatutako emakumezko aktore onena
  • Komediazko telesail batean gonbidatutako emakumezko aktore onena
  • Kontalari onena
  • Iraupen laburreko komediazko edo dramazko telesail batean gizonezko aktore onena
  • Iraupen laburreko komediazko edo dramazko telesail batean emakumezko aktore onena
Animazioa
  • Animaziozko saio onena
  • Iraupen laburreko animaziozko saio onena
  • Animazioan banakako lorpen onena
Castinga
  • Komediazko telesail baten casting onena
  • Dramazko telesail baten casting onena
  • Minisail, telefilm edo saio berezi baten casting onena
  • Telerrealitate saio baten casting onena
Haurrentzako telebista
  • Haurrentzako saio onena
Koreografia
  • Gidoitutako saio batentzat koreografia onena
  • Barietate- eta telerrealitate saio batentzat koreografia onena
Argazkilaritza
  • Minisail edo telefilm baten argazkilaritza onena
  • Kamera-askodun telesail baten argazkilaritza onena
  • Ez-fikziozko saio baten argazkilaritza onena
  • Telerrealitate saio baten argazkilaritza onena
  • Kamera-bakarreko telesail baten argazkilaritza onena (Ordu erdi)
  • Kamera-bakarreko telesail baten argazkilaritza onena (Ordubete)
Iragarkiak
  • Iragarki onena
Jantziak
  • Jantzi garaikide onenak
  • Fantasiazko/zientzia-fikziozko jantzi onenak
  • Jantzi historiko onenak
  • Barietate-, ez-fikziozko edo telerrealitate saio baten jantzi onenak
Zuzendaritza
  • Dokumental/ez-fikziozko saio baten zuzendaritza onena
  • Telerrealitate saio baten zuzendaritza onena
  • Barietate-saio berezi baten zuzendaritza onena
Ileapaintzea
  • Minisail edo telefim baten ileapaintze onena
  • Kamera askodun telesail edo saio berezi baten ileapaintze onena
  • Kamera-bakarreko telesail baten ileapaintze onena
Aurkezlaritza
  • Telerrealitate edo lehiaketa saio baten aurkezle onena
Saio interaktiboak
  • Gidoitutako saio baten interaktibotasunean sormenezko lorpen onena
  • Gidoitu gabeko saio baten interaktibotasunean sormenezko lorpen onena
  • Saio interaktiboetan berrikuntza onena
  • Saio interaktibo onena
  • Saio interaktibo berritzaile onena
Argi diseinua / Argi zuzendaritza
  • Barietate-telesail baten argi diseinu/zuzendaritza onena
  • Barietate-saio berezi baten argi diseinu/zuzendaritza onena
Kreditu-izenburuak
  • Kreditu-izenburuen diseinu onena
Makillajea
  • Minisail edo telefilm baten makillaje onena (Protesiko gabe)
  • Kamera-askodun telesail edo saio berezi baten makillaje onena (Protesiko gabe)
  • Kamera-bakarreko telesail baten makillaje onena
  • Telesail, minisail, telefilm edo saio berezi baten makillaje protesiko onena
Musika
  • Dokumental telesail edo saio berezi baten musika konposaketa onena
  • Minisail, telefilm edo saio berezi baten musika konposaketa onena
  • Telesail baten musika konposaketa onena
  • Musika zuzendaritza onena
  • Musika gainbegiratze onena
  • Kreditu-izenburuen jatorrizko musika onena
  • Jatorrizko musika eta olerki onenak
Muntatzea
  • Kamera-askodun komediazko telesail baten muntatze onena
  • Ez-fikziozko saio baten muntatze onena
  • Egituratutako telerrealitate edo lehiaketa saio baten muntatze onena
  • Egituratu gabeko telerrealitate baten muntatze onena
  • Barietate-saio baten muntatze onena
  • Kamera-bakarreko komediazko telesail baten muntatze onena
  • Kamera-bakarreko dramazko telesail baten muntatze onena
  • Kamera-bakarreko minisail edo telefilm baten muntatze onena
Ekoizpen diseinua
  • Saio narratibo garaikide baten ekoizpen diseinu onena (Ordubete edo gehiago)
  • Saio narratibo baten ekoizpen diseinu onena (Ordu erdi edo gutxiago)
  • Saio narratibo historiko edo fantasiazko baten ekoizpen diseinu onena (Ordubete edo gehiago)
  • Barietate-, telerrealitate edo lehiaketa telesail baten ekoizpen diseinu onena
  • Barietate-saio berezi baten ekoizpen diseinu onena
Soinu edizioa
  • Komediazko edo dramazko telesail baten soinu edizio onena (Ordubete)
  • Komediazko edo dramazko telesail edo animaziozko saio baten soinu edizio onena (Orduerdi)
  • Minisail, telefilm edo saio berezi baten soinu edizio onena
  • Ez-fikziozko edo telerrealitate saio baten soinu edizio onena (Kamara bakarra edo ugari)
Soinu nahasketa
  • Komediazko edo dramazko telesail baten soinu nahasketa onena (Ordubete)
  • Komediazko edo dramazko telesail edo animaziozko saio baten soinu nahasketa onena (Orduerdi)
  • Minisail edo telefilm baten soinu nahasketa onena
  • Ez-fikziozko edo telerrealitate saio baten soinu nahasketa onena (Kamara bakarra edo ugari)
  • Barietate-telesail edo saio berezi baten soinu nahasketa onena
Efektu bereziak
  • Efektu berezi onenak
  • Efektu berezi lagungarri onenak
Espezialisten koordinazioa
  • Komediazko telesail edo barietate-saio baten espezialisten koordinazio onena
  • Dramazko telesail, minisail edo telefilm baten espezialisten koordinazio onena
Zuzendaritza teknikoa
  • Telesail baten zuzendaritza tekniko, kamera-lan eta bideo-kontrol onena
  • Minisail, telefilm edo saio berezi baten zuzendaritza tekniko, kamera-lan eta bideo-kontrol onena
Gidoilaritza
  • Ez-fikziozko saio baten gidoi onena
  • Barietate-saio berezi baten gidoi onena

Kanpo estekak aldatu