Premonition Estatu Batuetako filma da. Hego Euskal Herrian Premonition: 7 días izenaz aurkeztu zen apirilaren 27an, eta Ipar Euskal Herrian Prémonitions izenaz maiatzaren 12an. Mennan Yapok zuzendu zuen, eta Sandra Bullock izan zen aktore nagusia.

Premonition
Jatorria
Argitaratze-data2007
IzenburuaPremonition
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoahondamendi filma, film dramatikoa, fantasiazko filma eta time-travel film (en) Itzuli
Iraupena94 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mennan Yapo (en) Itzuli
[[Kategoria:Mennan Yapo (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Bill Kelly (en) Itzuli
[[Kategoria:Bill Kelly (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaAdam Shankman
Ashok Amritraj

Konpainia ekoizleaTriStar Pictures (en) Itzuli
Metro-Goldwyn-Mayer
Offspring Entertainment (en) Itzuli
Hyde Park Entertainment (en) Itzuli
[[Kategoria:TriStar Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]

[[Kategoria:Offspring Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Hyde Park Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaNeil Travis (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaKlaus Badelt
Fikzioa
Erabiltzen dunonlinear narrative (en) Itzuli eta Denbora begizta
Argumentu nagusiaQ19857628 Itzuli, Iragarpena eta Predestinazioa

sonypictures.com…
IMDB: tt0477071 Filmaffinity: 977778 Allocine: 108684 Rottentomatoes: m/premonition Mojo: premonition Allmovie: v345873 TCM: 642512 Metacritic: movie/premonition TV.com: movies/premonition-2007 Netlix: 70056439Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Linda Hansonek (Sandra Bullock) etxe eder bat dauka, maite duen senar bat eta bi alaba, zinez maitagarriak. Bere bizitza perfektua da, baina albiste ezin txarrago bat jasoko du: Jim senarra (Julian McMahon) auto-istripuan hil da. Emazte eta ama maitagarri horri gerta zekiokeen txarrena.

Baina, amets bat izan al da? Esnatzean, Lindak ikusiko du senarra bizirik dagoela. Lindak uste zuen amesgaizto huts bat izan zela...baina biharamunean gauza berbera gertatuko da. Batzuetan, Jim bere ondoan egoten da esnatzean, baina beste egun batzuetan, ordea, alargun geratu izanak dakarkion errealitateari aurre egin behar dio.

Inork ulertzen ez duen arrazoiren bat dela eta, astegunak desordenaturik daude. Lindaren aurreikuspen traumatikoak gertakizun arraro zenbait dakartzate, denbora eraldatzen dutenak. Hankaz gora dago bere mundua eta egoera surrealista horri esker konturatuko da bere bizitza ez zela berak uste bezain idilikoa. Familia salbatzeko saiakera etsian, denboraren eta patuaren aurka egiten du Lindak sutsuki, berak eta Jimek elkarrekin eraiki dutena babesteko asmoz.

Aktoreak aldatu

Harrera aldatu

Kritikaren harrera aldatu

Interneteko Rotten Tomatoes orrialdearen arabera, aldeko % 8 iruzkin izan zituen, eta ondorio honetara iritsi zen: "flashback gehiegi dauka, sakonak baino ilunak, premonizioa kamuts samarra da eta argumentuaren biraketak beste film askotan erabili izan dira, esaterako, The Sixth Sense edo Memento" filmetan. Claudia Puigek USA Today-n honakoa idatzi zuen: "Premonition-ek jakin-mina pizten du, baina ez da fenomeno psikiko bat. (...) monotonoa eta absurdoa da aldi berean, eta berezko logikak eta erritmoak huts egiten dute (...)".

Bildutako diruaren datuak aldatu

Estatu Batuetako 2.831 zine-aretotan estreinatu zen, eta hirugarren hasi zen, 17,5 dolar bildu zituelarik, 6.202 dolar aretoko, Dead Silence-en aurretik eta Wild Hogs-en atzetik. Estatu Batuetan 47 milioi irabazi zituen. Nazioarteko bilketa kontuan hartuz 84 miloi lortu zituen. Aldez aurretik kalkulatutako aurrekontua 20 milioikoa zen.En la siguiente tabla se muestran los diez primeros países donde mayores cifras obtuvo:

Herrialdea Jasotako dirua (en USD)
  Ameriketako Estatu Batuak 47.852.604
  Erresuma Batua 8.115.366
  Espainia 5.052.136
  Mexiko 4.381.690
  Alemania 2.245.518
  Italia 1.674.285
  Australia 1.419.029
  Brasil 1.374.835
  Frantzia 1.210.391
  Turkia 1.064.031

Kanpo estekak aldatu