Predator
Predator (euskaraz Harrapakari) 1987ko John McTiernan estatubatuar zinema zuzendariaren zienztia-fikziozko ekintza filma bat da. Bertan, Arnold Schwarzenegger, Carl Weathers, Bill Duke, Jesse Ventura eta Kevin Peter Hall aktoreek antzeztu zuten.
Filmak arrakasta handia izan duenez, bi jarraipen ere baditu: Predator 2 (1990) eta Predators (2010), gainera Alien filmako izakiarekin ere hainbat filmetan parekatu eta bi izaki estralurtiarren arteko borroka filmatu da, Alien vs. Predator (2004) eta Aliens vs. Predator: Requiem (2007).
Argumentua aldatu
Estralurtar espaziontzi bat Guatemalako oihanean lur jo dut. Une berean, herrialde hartan preso dauden estatubatuar pilotu batzuk askatzeko helburuz CIAk kontratatutako mertzenario talde bat ohian berdinean barneratu da. Heuren misioa arrakastatsua da, presoak askatuz, baina itzulerako bidean ikustezina den zeozer hiei zelatan eta banaka-banaka modu bortitzean hiltzen ari dela jabetuko dira. Azkenik, aurreko espaziontzian etorritako estralurtar izaki-ehiztari edo harrapakari bat dela jakingo dute, Predator delakoa, bere zaletasun nagusia ehizatutako izakien garezurren bilduma osatzea delarik.
Aktoreak aldatu
- Arnold Schwarzenegger: Alan "Dutch" Schaefer
- Carl Weathers: George Dillon
- Elpidia Carrillo: Anna
- Bill Duke: Mac Eliot
- Jesse Ventura: Blain Cooper
- Sonny Landham: Billy Sole
- Richard Chaves: Jorge "Poncho" Ramirez
- Shane Black: Rick Hawkins
- R. G. Armstrong: Homer Phillips jenerala
- Kevin Peter Hall: Predator, estralurtar harrapakaria
- Sven-Ole Thorsen: errusiar militarra
Kanpo estekak aldatu
- Predator filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)