Praates IV.a, Orodes II.aren semea, Partiako errege izan zen K.a. 37 eta K.a. 2 artean, bere anaia Pakorus I.a hil ondoren. Bere aita eta bere anaia guztiak hil zituen.

Praates IV.a

Bizitza
JaiotzaK.a. I. mendea
HeriotzaK.a. 2 ( urte)
Familia
AitaOrodes II.a
AmaLaodice of Parthia
Ezkontidea(k)Musa
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaPartiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

K.a. 36an, Marko Antonio erromatar jeneralak eraso zuen, Armeniatik Medi Atropatenara zihoana, kanporatzea lortuz. Antonio, Artavasdes II.a Armeniakoak traditu zuela ustez, honen erresuma inbaditu zuen K.a. 34an, eta preso hartu zuen, Atropatenako erregearekin hitzarmen bat sinatuz. Oktabioren aurako gerra piztu zenean, Antoniok ezin izan zituen bere konkistak mantendu. Orduan, Praatesek Atropatena berreskuratu zuen, eta Armenian Artaxes jarri zuen, Artavasdes II.aren semea.

K.a. 32an, bere krudelkeria ugariengatik tronutik kendu zuten, bere mendekoen haserrea eragin zutenak, eta Tiridates II.a usurpatzaileagatik ordezkatua. Dena dela, esziten partehartzearen ondorioz berriz tronuan jarria izan zen, eta Tiridatesek Siriara ihes egin behar izan zuen.

Erromatarrek, Augustok, Krasok Harrango guduan jasotako porrota mendekatu ahal izango zuela uste zuten, baina Augustok, nahikoa izan zuen hitzarmen batekin, non Praatesek, erromatar preso eta arranoak itzuli zituen. Armenia ere, Erromaren mendekotzat hartua izan zen. Handik gutxira, Praatesek, bere etsairik garrantzitsuenak bere familian bertan zituena, bere bost seme bidali zizkion Augustori, bahitu bezala, honela, bera ere Erromaren mende zegoela aitortuz. Praatesen semeen artean, handik denbora batera Partiako errege izango zen Tiridates III.a zegoen. Plan hau, erromatar ohaide batek aholkatuta pentsatu zuen, ondoren, emaztetzat hartu zuena, eta, honekin, Partiako tronuan bere oinordeko izango zen Praates V.a edo Praatazes izan zuen. K.a. 2an, bere emazte eta semeak hil zuten Praates IV.a