Poznań [pɔznaɲ] (latinez Posnania; alemanez: Posen; yiddishez: פוזנא edo פּויזן Poyzn) Polonia erdialde-mendebaldean Warta ibaiaren ondoan kokaturiko hiri bat da. 2009ko ekainean 556.022 biztanle zituela, Poloniako bosgarren hiririk jendetsuena zen. Poloniako hirien artean zaharrena da Poznań eta herrialdeko lehenengo agintariak bertako katedralean lurperatuak izan ziren.

Poznań
Poznań
urban municipality of Poland (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Polonia
ProbintziaPolonia Handia
AlkateaRyszard Grobelny
Izen ofizialaPoznań
Jatorrizko izenaPoznań
Posta kodea60-001
Geografia
Koordenatuak52°24′30″N 16°56′01″E / 52.4083°N 16.9336°E / 52.4083; 16.9336
Map
Azalera261,3 km²
MugakideakKórnik udalerria, Mosina udalerria, Luboń, Komorniki udalerria, Dopiewo udalerria, Tarnowo Podgórne udalerria, Rokietnica udalerria (Polonia Handiko voivoderria), Suchy Las udalerria, Czerwonak udalerria, Swarzędz udalerria, Kleszczewo udalerria eta Poznań barrutia
Demografia
Biztanleria546.859 (2021eko martxoaren 31)
13.029 (2020)
alt_left 291.783 (%53,4) (%46,6) 255.076 alt_right
Dentsitatea2.197 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraVIII. mendea
Telefono aurrizkia61
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakAssen, Brno, Kharkiv, Győr, Hannover, Jyväskylä, Kutaisi, Nablus, Nottinghamshire, Pozuelo de Alarcón, Ra'anana (en) Itzuli, Rennes, Shenzhen, Toledo (Ohio), Leskovac (en) Itzuli, Plovdiv, Hannover eskualdea eta Kiev
MatrikulaPO eta PY
http://www.city.poznan.pl

Poznań Poloniako lehen hiriburua izan zela esaten da sarritan eta egun Wielkopolska ("Polonia handia") eskualdeko hiriburu historikoa da.

Poznań merkataritza, industria, eta hezkuntza zentro garrantzitsua da, eta ohiko nazioarteko merkataritzaren azoka ospatzen da bertan urtero. Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Kongresua bertan egin zen, 2008ko abenduan; Kiotoko Protokoloa sortzeko funtsezkoa izan zen.

Historia aldatu

 
Udaletxea

Poloniaren kristautzea heldu arte, Poloniako hiririk garrantzitsuena izan zen Poznań. Mieszko I.ak, Poloniako lehenengo agintaria izango zenak bertan eraiki zuen bere lehenengo egoitza nagusia.

Jordan Poloniako lehen apezpikua bertan bizi izan zen urte askotan, egungo katedralaren irlan.

Wielkopolskako hiriburua izan zen mendeetan zehar Prusiak indarrez hartu zuen arte 1793an. 1800. urtean Poznań hiria hazi egin zen Warta ibaiaren beste aldean zeuden lurrak eta inguruko Śródka, Ostrówek eta Łacina herriak batu zitzaizkionean.

1806ko Poloniako matxinadan, soldadu eta zibil poloniarrek Napoleon Bonaparterekin bat egin zuten prusiarrak bertatik atera ahal izateko. Horrela, bada, 1807an Varsoviako dukerriaren parte bilakatu zen Poznan hiria. hala ere, Vienako Kongresuaren ostean, Polonia Handia Prusiaren eskuetan geratu zen berriz eta Poznan Posen Dukerri Handiaren hiriburu bilakatu zen. Geroago Alemaniar Inperioaren parte bilakatu zen 1871ko alemaniar estatuen bateratzearekin.

Gerra Handian Alemaniar enperadoregoak izan zuen porrotaren ondoren, Wielkopolskaren matxinada jazo zen 1918 eta 1919an, Poznan hiria eta inguruko lurrak askatu zituena.

Bigarren Mundu Gerran, nazien okupazioa oso modu gogorrean bizi izan zuten Poloniarrek eta 1945ean, Adolf Hitlerrek Festung izendapena eman zion Poznan hiriari. Berlin eta Varsovia hirien bitartean dagoenez kokatua, Armada Gorriak setiatu egin zuen horrela Poznango batailan Alemaniaren erasoari aurre egiteko. Poznango gotorlekuan bukatu zen bataila eta hiria guztiz suntsitua geratu zen eraso horren ondoren. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Poznan izan da beti Wielkopolskaren hiriburua, baina eskualdearen mugek hainbat aldaketa izan dute 1957, 1975 eta 1999. urteetan.

1956ko ekainaren 28 eta 29ko segurtasun indarren kontrako langile mugimenduak egungo gertaera garrantsitsuenetarikoak izan dira Poznango historian.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Poznań)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.0 16.6 24.1 30.0 34.0 36.2 38.2 37.7 34.1 27.3 20.2 16.8 38.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.3 2.9 8.3 13.6 19.4 22.1 24.6 24.5 19.3 13.9 6.7 3.2 13.4
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.2 -0.7 4.0 9.8 14.9 18.2 20.1 19.8 15.3 9.9 4.4 0.2 9.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.6 -4.3 -0.3 6.0 10.3 14.3 15.5 15.1 11.3 5.9 2.1 -2.8 5.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -28.5 -27.6 -21.3 -6.8 -3.0 1.1 4.7 3.0 -3.8 -6.9 -15.2 -22.4 -28.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 25 23 30 38 45 62 70 58 35 39 37 30 492
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14 12 11 9 11 12 13 13 9 12 14 12 142
Eguzki orduak 56 67 118 179 230 237 236 229 171 122 55 40 1740
Hezetasuna (%) 81 82 75 68 63 68 70 72 74 77 80 82 74
Iturria: Polish Central Statistical Office

Pertsonaia ezagunak aldatu

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu