Potentilla erecta landare iraunkor belarkara da, Rosaceae familiakoa.[1] Zazpi-hosto eta zazporri izenak ematen zaizkio euskaraz.[2]

Potentilla erecta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
LeinuaPotentilleae
GeneroaPotentilla
Espeziea Potentilla erecta
Uspenski ex Ledeb.
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaktormentil root (en) Itzuli

Deskribapena aldatu

Zurtoin herrestaria du, 5-30 zentimetro luze. Hosto palmatisektuak, 3-5 foliolo obobatuz osatuak eta 2 estipulaz hornituak. Folioloak horztunak dira muturrean, eta estipulak aldakorrak, folioloen antzekoak askotan; pezioloa oso laburra, baldin bada ere. Lore gutxiko infloreszentziak; lore bakoitzak 4 sepalo, 4 lore-hosto hori, eta lorezil anitz ditu. Akenio askoz osaturiko fruitua dauka.[3]

Habitata aldatu

Lurzoru azidoetan bizi da, larre, sastrakadi eta baso bakanetan, estai muinotarretik subalpetarreraino.[3]

Banaketa aldatu

Europan eta mendebaldeko Asian hazten da. Ipar Amerikako ekialdean sartua izan da. Euskal Herrian iparraldeko bi herenetan banaturik dago.[4]

Erabilpenak aldatu

Errizoma lehortua eta birrindua beherakoak eta ahoko hanturak tratatzeko erabiltzen da medikuntza tradizionalean.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Zazporria. Orotariko Euskal Hiztegia. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-9-4).
  3. a b Potentilla erecta. Mapa de Vegetación Potencial de Navarra 1:25.000, navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-9-4).
  4. Potentilla erecta. euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2023-9-4).
  5. Tormentillae rhizoma. European Medicines Agency, ema.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2023-9-4).

Kanpo estekak aldatu