Potato musika talde beteranoa da, 1980ko hamarkadan eta Gasteizen sortu eta arrakasta handia izan zuena, Euskal Rock Erradikala delako mugimenduan sailkatutakoa.

Potato
Datuak
JatorriaGasteiz, Euskal Herria
Musika motaReggae, Ska, Dub
Urteak1984 - 2007, 2009 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Oihuka
Taldekideak
Juantxo Boriko "Johnny Brusco"
Pedro Espinosa "Aianai"
Elena López Agirre
Pako Pko
Julen Trepiana "Trepi"
Javier Olloki "Okiman"
Sergy Klaketas
Julen Jam
Adrian "Rata"
Raulillo
Fernando Calvo Ona
Irene
Andoni Mandanga
Informazio gehigarria
Spotify: 4UNcAFamiarGEM43AZOqDf Musicbrainz: 41d46d6a-837b-447f-959d-dc9643e8cdf7 Discogs: 324141 Allmusic: mn0001965078 Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

1984an Juantxo Boriko "Johnny Brusco" eta Pedro Espinosa "Aianai" elkartu ziren eta Elena López eta Pako Pkorekin taldetxoa osatu ondoren urte bereko gabon zahar egunean eman zuten aurreneko kontzertua. 1985ean Jamaikara joan ziren eta han ikasitakoaz baliatuz Hertzainak eta Kortaturekin batera Lekeition "Euskadi Tropikalaren Jaialdia" antolatu zuten[1]. 1986an Bilbon 10.000 pertsonaren aurrean eman zuten kontzertua eta urte berean lehenengo diska plazaratu zuten, Tijuana In Blue taldearekin elkarbanaturikoa. Hurrengo urtean iritsi zen lehenengo diska bakarrean grabaturikoa, Punky, Reggae, Party mitikoa.

1989an Julen Trepiana "Trepi" eta Javier Olloki "Okiman" sartu ziren taldean eta hauekin beste hainbat diska sortu ziren. Bi hauek ordea 1995ean Plántala diskaren ondoren Potato utzi eta talde propioa sortzea erabaki zuten, Arawak.

Taldekide berriak hartu eta diska berriak plazaratu zituzten. 2006an Juantxo Boriko minbiziz hil zen eta 2007an bilduma diska zen Potato en Fueros atera eta taldea desegitea erabaki zuten.

2009an ordea Pako Pko-k Potatoren ibilbideari berrekin zion. Diska berria atera eta hurrengo urteetan kontzertu ugari eman zituen Euskal Herrian, Espainiar Estatuan eta baita Europa aldean ere. 2014-15 urtean esate baterako Alemanian izan zen. Diska berria ere kaleratu zuten 2014an[2]. Pedro "Aianai"-k ordea kargu hartu zion Potato izena erabiltzeagatik, taldea 2007an desegiteko erabakia hartu zutela argudiatuz.

Diskografia aldatu

Potato aldatu

  1. "Potato & Tijuana in Blue" (Oihuka, 1986), Tijuana In Blue taldearekin batera egindakoa.
  2. Punky, Reggae, Party (Oihuka, 1987).
  3. Erre que erre (Oihuka, 1990).
  4. Crónicas de puerto sin más (Oihuka, 1993).
  5. Plántala (Oihuka, 1995).
  6. PKO original (Gasteizko Langabetuen Asanblada, 1997).
  7. Directo, directo (Soviet Records, 1999).
  8. Como en sueños (Maldito Records, 2003).
  9. Potato en Fueros (Aianai Kultur Elkartea, 2007).

Potato (berria) aldatu

  1. La fiesta Ska! (Maldito Records, 2009).
  2. Todo el Rato (Maldito Records, 2014)[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Historia y curiosidades de Potato, mítica banda de Gasteiz» Vitoria-Gasteiz 2014-02-06 (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).
  2. POTATO  » HISTORIA. (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).
  3. (Gaztelaniaz) POTATO “Todo El Rato!!!” – Maldito Records -. 2015-02-05 (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).

Kanpo estekak aldatu