Potamogetonazeo (Potamogetonaceae) kotiledoi bakarreko izen bereko familiako landareez esaten da. Uretan bizi dira, ia denak ur gezatan. Zurtoin luzea eta malgua dute. Bi motatako hostoak dituzte: ur gainekoak zabalak eta urpekoak estuak. Loreak sexu bikoak dira. Sei genero eta 100 bat mota dira eta lurralde guztietan hazten dira. Animalia askorentzat elikagai dira.

Potamogetonaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAlismatales
Familia Potamogetonaceae
Azpibanaketa
Ikusi testua

Generoak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Angiosperm Phylogeny Group. (2009). «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III» Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121.  doi:10.1111/j.1095-8339.2009.00996.x..

Kanpo estekak aldatu