Euskarazko Wikipediaren posta-zerrendaren inguruko informaziorako, ikus Laguntza:Posta-zerrenda

Posta-zerrendak Interneteko komunikazio kolektiborako tresna baliagarriak dira, posta elektronikoan oinarrituak.

Funtzionamendu adibidea aldatu

Posta-zerrenda batek, posta helbide elektronikoen lista edo zerrenda bat du oinarrian: harpidedunen helbideak dira gehienak, eta horiei zerrendaren helbide kolektiboa gehitzen zaie. Adibidez, zerrenda honetan, lehena litzateke helbide kolektiboa, eta gainerakoak harpidedunak lirateke:

  • wikieu-L@lists.wikimedia.org
  • urlia@euskalerria.org
  • sandia@euskalnet.net
  • ...

Urliak edo sandiak, zerrendaren helbide kolektibora mezu bat bidaltzen duenean, zerrendako harpidedun guztiek jasoko dute. Horietako baten batek, zerrendaren bidez erantzuten badu, denek jasoko dute erantzuna berriro. Era horretan, mezuak trukatzen eta harilkatzen dira, eta talde-komunikazioa gertatzen da.

Zerrendaren helbide kolektiboaz gain, posta-zerrenda batzuetan beste helbide administratibo batzuk ere izan daitezke. zerrenda-subscribe@urlia.com izan daiteke harpidetzako helbidea (bertara mezua bidali, eta zerrendara harpidetuko zara), eta zerrenda-unsubscribe@urlia.com harpidetza etetekoa.

Konfigurazio desberdinak aldatu

Historia aldatu

World Wide Web delakoa sortu baino lehenagokoak dira posta-zerrendak, e-posta soilarekin garatu baitziren lehenak, 1970eko hamarkadan, HTML lengoaia sortu baino lehenagoko teknologiarekin. Hala ere, gaur egunean, posta-zerrenda askok web bidezko euskarriak, laguntza-sistemak eta artxiboak dituzte.

Euskal Herriari buruzko lehen posta-zerrenda Basque-L izan zen, New York-eko unibertsitate batetik jaioa 1993ko abenduan.

Euskarazko lehen posta zerrenda EuskaraZ izan zen, 1996an sortu zuen Euskal Kulturaren Batzarreak (EKB), Eusnet elkartearen zerbitzuei esker. Ondoren, 1999ko ekainetik 2001eko abendua arte UEUk hartu zuen haren ardura, eta eGroups sistemara migratu zuen bere egitura teknikoa. Zerrenda moderatu gabea zen, eta UEUk kudeatu zuen bitartean 3.250 mezu azaldu ziren. 21. mendean, UEUk zerrenda kudeatzeari utzi zion eta pertsona partikular batzuen eskuetan geratu zen ardura. Hala ere, pixkanaka, jardunak erritmoa galdu zuen eta itxi egin zen zerrenda, isiltasun fase baten ondoren.

Udako Euskal Unibertsitateak 2001eko abenduan Uztargi zerrenda moderatu sortu zuen. Euskaraz bakarrik idatz zitekeen Uztargin. Euskalgintzak eta kulturgintzak informazio-trukerako zuten fororik irekiena zen orduan, eta moderazioari esker, askotariko jatorria zuten mezuak banatzen ziren, monopoliorik gabe, eta errespetu giroan. Lehenengo sei hilabetetan 216 mezu plazaratu ziren bertan, eta laurehun harpidedun baino gehiago zuen.

Kontuan hartu behar da garai hartan azaldu zirela blogak. Iritziak publikoki konpartitu eta eztabaidatzeko bide bat izan ziren posta zerrendak, baina blogak etorri ziren gero. 2001eko urriaren 29an sortu zuten Gipuzkoan "Goiena Komunikazio Zerbitzuak" eta "CodeSyntax" informatika-enpresek.[1] Euskarazko "blogintzan" aitzindaria izan zen, garai hartan oso blog gutxi zegoen, eta blog-albiste gehienak Sustatun argitaratzen ziren, egile bakoitzak bakoitza bere izenarekin. Geroago blog andana sortu zirenean, gai orokorren inguruko albiste kopurua jaitsi zen, eta teknologia berrien inguruko gaiak bihurtu ziren gai nagusia Sustatun.

Gaur egunean martxan dauden euskarazko posta-zerrenda beteranoenak Eibartarrak eta ItzuL dira. Biak 1998an sortu ziren.

Posta-zerrenden gidalerroak eta etiketa aldatu

  • Posta-zerrenda gai baten ingurukoa bada mezuetan eta erantzunetan lotu postu-zerrendaren gaiari.
  • Mezu batean gai bakarraz aritu. Hainbat gai jorratu behar badizu egin mezu desberdinetan.
  • Mezuen erantzunek hariak osatzen dituzte. Mezu baten gaiari lotu hari edo haren erantzunei erantzunez.
  • Identifikatu zure kasua eta mezuak laburrak, argiak eta, jakina, errespetuz idatzi.

Erreferentziak aldatu

  1. «Sustatuk 20 urte bete ditu eta ospatu egingo dugu» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.