Post-edizioa (edo edizio ondoko) itzulpen-automatikoa hobetzen duen prozesua da, azken produktu onargarri bat lortzeko. Post-editatzen duen pertsona bat post-editore deitzen zaio. Post-edizioaren kontzeptua aurre-edizioarekin lotuta dago. Itzulpen automatikoko testu bat itzultzeko prozesuan, emaitza hobeak lortu daitezke iturburuaren testua aurre-editatzean (adibidez, hizkuntza kontrolatuaren printzipioak aplikatuz) eta ondoren makinaren irteera post-editatu. Edizioaren ezberdina da, honek erreferentzia egiten dio gizakiak sortutako testua hobetzeko prozesuari (itzulpenaren alorreko berrikuspen gisa ezaguna den prozesu bat da). Post-editatutako testua geroago berrikusi ahal izango da hizkuntzaren aukeren kalitatea ziurtatzeko edo akats sinpleak zuzentzeko.

Post-edizioak itzulpen automatikorako irteera zuzentzen du, bezeroaren eta post-editorearen artean adostutako kalitate maila bat ziurtatzeko. Post-edizio sinplea esaten dugu irteera ulergarria denean; Post-edizio osoa esaten dugu, baita ere estilistikoki egoki bihurtzeko. Itzulpen-automatikoko aurrerapenekin post-edizio osoak eskuzko-itzulpenaren alternatiba bihurtzen ari da. Ordenagailu bidezko itzulpen automatikoko (CAT) tresnak gaur egun post-edizioa onartzen dute, makinaz itzultutako irteerarako. Baita ere daude euskara onartzen dutenak, adibidez: Google itzultzailearen tresnen kutxa, ...

Post-edizioa eta itzulpen automatikoa aldatu

Itzulpen-automatikoak laborategiak utzi zituen bere benetako helburuarekin erabiltzen hasteko, 70ko hamarkadaren amaieran, Europako Batzordea eta Panamerikar Osasunaren Erakundea bezalako erakundeetan, eta geroago, korporazio batzuetan, adibidez, Caterpillar eta General Motors . Post-edizioaren inguruko lehen ikerketak 80ko hamarkadan agertu ziren, inplementazio hauei lotuta. [1] Jarraibide eta prestakuntza egokiak garatzeko, Amerikako Itzulpenen-automatikoko Elkarteko (AMTA) eta Makina Erremintaren Europako Elkarteako (EAMT) kideek, Post-edizioaren Interes Bereziko Taldea sortu zuten 1999an. [2]

90eko hamarkadaren ondoren, ordenagailuen ahalmena eta konektibitatearen aurrerapenak itzulpen-automatikoaren garapena bizkortu zuen eta web nabigatzaileen bitartez hedatzea lortu zuen, bilatzaile nagusieen doako osagarri moduan ( Google Translate , Bing Translator , Yahoo! Babel Fish ). Itzulpen automatiko ez guztiz perfektuaren onarpena zabalagoa izan zen, post-edizioaren onarpen zabalagoarekin batera. Ondasun eta zerbitzuen lokalizazioaren eskaerarekin, giza itzulpenarekin batera ezin zen erritmoa handitu, ezta itzulpen memorien languntzaz ezta beste itzulpengintzaren teknologiak ere lagunduta, industria-erakundeek, hala nola Translation Automation Users Society (TAUS), itzulpen automatikoa eta post-edizioa hurrengo urteetan eginkizun handiagoa izatea espero dute. [3]

Itzulpen automatikoaren erabilerak batzuetan aurre-edizioa egitea iradokitzen du.

Post-edizio simplea eta osoa aldatu

Laurogeiko hamarkan egindako ikerketak post-editatzeko graduak bereizi zituzten, eta Europako Batzordearen Itzulpen Zerbitzuaren testuinguruan, lehenik eta behin definitu ziren konbentzionalak eta azkarrak [4] edo osoa eta azkarrak. [5] Gaur egun post-edizio simplea eta osoa erabiltzen den esamoldea dirudi.

Post-edizio simplea post-editorearen esku-hartze minimoa dakar, eta beharrezkoa da azken erabiltzaileari testuari zentzua ematen laguntzeko; bezeroak sarrerako helburuei soilik arreta jartzea da helburua, sarritan, premiazkoa denean edo denbora laburra dugunean.

Post-edizio osoak bezeroaren eta post-editorearen artean konpromiso maila handiagoa dakar, kalitate maila on bat lortzeko; espero dena da, emaitza ez izatea soilik ulergarria, baita ere, testuaren itxura modu egokian aurkeztea, beraz asimilaziorako eta baita zabaltzerako ere erabili daiteke, sarrerako eta irteerako helburuetarako.

Post-edizio osoaren goialdean, giza itzulpenaren kalitate-maila baten itxaropena dago. Hala ere, suposatzen da itzultzaileek iturburuko testutik zuzenean lan egitea esfortzu gutxiago eskatzen dute, geroago makinak sortutako bertsioa editatzeko baino. Itzulpen automatikoko aurrerapenekin, hau aldatu egin daiteke. Hizkuntz bikote batzuei eta zeregin batzuei dagokienez, eta domeinuaren kalitate oneko datu zehatzekin neurrira egin diren motoreekin, bezeroek jadanik itzultzaileei post-editatzea eskatzen diete, hutsetik itzultzearen ordez, antzeko kalitatea, kostu txikiagoan, lortzen dutela uste baitute.

Sinplea / osoa sailkapena, laurogeita hamarreko hamarkadan garatu zen itzulpen-automatikoak oraindik CD-ROM batean sartzen zirenean, gerta daiteke post-edizio sinplea, amaieran ez izatea egokia itzulpen automatikoaren aurrerapenerako. Hizkuntza-bikote batzuk eta zeregin batzuk, batez ere iturriak aurrez editatu badira, makina-irteera landugabea ezinbestekoa izan daiteke funtsezko helburuetarako, giza esku-hartzearen beharrik gabe.

Post-edizioaren eraginkortasuna aldatu

Post-edizioa, itzulpen-automatikoa ez denean nahiko ona eta giza-itzulpena ez denean beharrezkoa erabiltzen da. Industriak post-edizioa aholkatzen du, gutxienez eskuzko itzulpenaren produktibitatea bikoiztu ahal denean, baita ere lau aldiz bikoiztu post-edizio sinplearen kasuan. Hala ere, post-edizioaren eraginkortasuna aurreikusten zaila da. Hainbat akademia eta industriako ikerketak batzuek post-edizioa aldarrikatu dute, oro har, azkarragoa hutsetik itzultzea baino, hizkuntza bikoteak edo itzultzaileen esperientzia kontuan hartu gabe. [6] Dena den, ez dago adostasunik post-edizioan zenbat denbora aurreztu daitekeen praktikan (baldin badago): Industriak denboran %40 inguru aurrezten duela berri ematen duen bitartean, [7] zenbait ikerketa akademikoek iradokitzen dute, denbora aurrizkia lan baldintza errealetan %15-40 artekoak direla. Hainbat profesionalek diotenez, zuzenketak denbora gehiago behar du hutsetik itzultzeko baino. [8] [9]

Esan daiteke eraginkortasuna hobetu daitekeela itzulpen-memoriaren teknologiak post-edizioarekin batera erabiltzen direnean. Itzulpenaren memoriak post-editatutako testuen sekzioak biltegiratzen ditu elebidun gordailu nagusi batean, etorkizunean kalitatezko itzulpenak betetzeko erabiltzen diren hitz, perpausa eta esaldi berdinekin. Honek esan nahi du etengabe handitzen ari dela itzulpenaren produktibitatea denboran zehar eta honekin batera etengabe hobetzen ari da itzulpenaren kalitatea, itzulpen automatikoko proiektuen post-editatutako testua gordetzean. [10]

Post-edizioa eta hizkuntzaren industria aldatu

Hogeita hamar urte inguru igaro ondoren, post-edizioa oraindik "sortzen ari den lanbidea" da. [11] Beraz, post-editorearen profil egokia oraindik ez da guztiz aztertu. Post-edizioan itzulpena eta edizioa gainjartzen dira, baina neurri batean soilik. Gehienek uste dute, post-editore ideala itzultzaile bat izango dela, beharrezko trebakuntzak josotzera beti prest egongo dena, baina batzuek uste dute elebidun bat, itzultzaile esperientzia gabe, entrenatzeko errazagoa izango dela. [12] Ez da oso ezaguna zeintzuk diren post-editore errealak, itzultzaile profesionalak izaten diren ala ez, edo norberak bere kabuz lan egiten duten edo autonomo gisa lan egiten duten ala ez, eta baldintza latzetan. Askotariko itzultzaile profesional askok ez dute post-edizioa gustoko, besteak beste, ohiko itzulpenak baino gutxiago ordaintzen delako, Nazioarteko Itzultzaile eta Interprete Profesionalen Elkargoak (IAPTI, bere siglak ingelesez) izan da adierazkorra zentzu horretan, batez ere. [13]

Itzulpen-automatikoaren irteeraren kalitatea post-ediziorako handiagoa da, eta post-editatze ahalegin gutxiago eskatzen du, itzulpen automatikoa, itzultzaile automatiko neuronal, bertikal edo pertsonalizatutako motor batez emanda dagoenean. Itzulpenaren eraginkortasunaren hobekuntza, hizkuntzalari batek itzulpen automatikoa zuzentzeko behar duen denboraren arabera neurtu ahal izango da, hala nola, XTM Cloud [14] , Itzulpenak kudeatzeko sistema eta ordenagailu bidezko itzulpen tresna bat, non post-edizioaren denborak eta editatutako testuen hizkuntzalaritza-kalitatearen ebaluazio emaitzak alderatu daitezke.

Ez dago xehetasun argirik, post-edizioaren tamainari buruz itzulpen-industriaren barruan. Egin berri den inkesta baten arabera, hizkuntza-zerbitzuen hornitzaileen %50a eskaintzen zuten, baina horietako %85etan bere errendimenduaren %10a adierazten du. [15] Memsource , web-ean oinarritutako itzulpen tresna bat, ingelesa eta gazteleraren, frantsa eta beste hizkuntzen artean egindako itzulpenen ehuneko 50 baino gehiago egin dira bere plataforman, itzulpen memoria eta itzulpen automatikoa konbinatzen dituena. [16] Post-edizioa ere lankidetza-talde bidezko itzulpen atari bidez egiten ari da, hala nola, Unbabel , zein, 2014ko azaroan aldarrikatu zuten 11 milioi hitz baino gehiago argitaratu zituztela. [17]

Post-edizioa eta Euskara aldatu

Azken urteetan, itzultzaile-automatikoaren post-edizioa, beti memoriekin konbinatua, indarra hartu du itzultze prozesua bizkortzeko hizkuntza gehingodunetan. Euskararentzat, begirada azkar bat emanez, teknologia finkatzen ari dela erazagutzera ematen digu eta itzultzaile-automatikoko sistema orokor batzuk existitzen direla, oraindik kalitate xumekoak izan arren. Teknologian aurreratzen bagara, baita ere profesionalen formakuntzan egin behar dugu, post-edizioak berezko gaitusuak behar dituelako dirudienez. 2015eko udazkeneko ikastaroetan landutakoaren arabera, Udako Euskal Unibertsitateak sustatua, itzultzaile-automatikoaren kalitatea ona ez denean, gure kasuan bezala, post-editorearen lana aldatzen da; orain ez ditu akatsak zuzendu behar, baizik eta hitz sekuentzia egokiak berrerabili. Alderdi asko kontuan hartzea beharrezkoa da post-edizioa testuinguru zehatz batean onuragarria izango den erabakitzeko. Hala era, datuek eta eztabaidek esaten dute dirudienez, euskarak arlo honetan esan egingo duela.[18]

Irakurketa gehiago aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. "Senez, Dorothy. "Post-editing service for machine translation users at the European Commission". Translating and the Computer 20. Proceedings from Aslib conference, 12 & 13 November 1998; Vasconcellos, M. and M. Léon (1985). "SPANAM and ENGSPA: Machine Translation at the Pan American Health Organization". Computational Linguistics 11, 122-136".. .
  2. "Allen, Jeffrey. "Post-editing", in Harold Somers (ed.) (2003). Computers and Translation. A translator's guide. Benjamins: Amsterdam/Philadelphia, p. 312".. .
  3. TAUS website. .
  4. Loffler-Laurian, Anne marie. (1986). Post-édition rapide et post-édition conventionelle: deux modalities d'una activité spécifique¨. Multilingua 5, 81-88. .
  5. Wagner, Elisabeth. "Rapid post-editing of Systran" Translating and the Computer 5. Proceedings from Aslib conference, 10 & 11 November 1983. .
  6. (PDF) The Efficacy of Human Post-Editing for Language Translation. .
  7. A Productivity Test of Statistical Machine Translation Post-Editing in A Typical Localisation Context. .
  8. https://web.archive.org/web/20170307045243/http://www.mt-archive.info/AMTA-2012-Federico.pdf
  9. https://web.archive.org/web/20180423051551/http://www.mt-archive.info/10/MTS-2013-W4-Laubli.pdfTxantiloi:Erreferentzi
  10. Translation Productivity Tools for Businesses. .
  11. TAUS website. .
  12. (PDF) Reflections on the History and present state of machine translation. .
  13. IAPTI website. .
  14. XTM International official website. .
  15. (PDF) Postediting in Practice. A TAUS Report. .
  16. Memsource website. .
  17. Unbabel Launches A Human-Edited Machine Translation Service To Help Businesses Go Global, Localize Customer Support. .
  18. Post-edizioarentzat lekurik badago Euskaran?. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu