Portugaldar India (portugesez: Índia Portuguesa edo Estado da Índia) Portugalek Indian zituen kolonien multzoa izan zen.

Portugaldar India
Estado da Índia
1505 – 1961
Portugalgo kolonia
Portugaldar Indiako bandera

Portugaldar Indiako armarria

Indiako koloniak
Geografia
HiriburuaNova Goa (Cochin 1530 arte)
Kultura
Hizkuntza(k)Portugesa
Historia
Bijapurreko sultanerriaren gainbehera1505eko abuztuaren 15a
Goako anexioa1961eko urtarrilaren 14a
Aurrekoak
Delhiko sultanerria
Mogol Inperioa
Ondorengoa
India

1505ean, Vasco da Gamak Indiarako ibilbidea aurkitu eta sei urte geroago, erregeak lehendabiziko erregeorde, Francisco de Almeida, izendatu eta Kochi okupatu zuten. 1752 arte, Estado da Índiak Indiako ozeanoan Portugalek zituen kolonia guztiak batu zituen, hegoaldeko Afrikatik hego-ekialdeko Asiaraino. 1752an Mozambike eta 1844an Malabar (Macau, Solor eta Timor barnean zituena) kolonia independente bilakatu ziren.

1947an Indiak independentzia lortu zuenerako, Portugalek mendebaldeko kostaldean oraindik enklabe batzuk mantendu zituen: Goa, Daman (Damão), Diu eta Dadra eta Nagar Haveli. Portugalek 1954an bi eta 1961ean beste hiru galdu zituen (nahiz eta 1975eko Krabelinen Iraultzara arte onartu ez).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Indiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.