Portfolio

euskarri digitalean ebaluazioa egiteko interesgarri izan daitezkeen ebidentzien biltegi digitala

Ikaskuntzarako portfolioa, askotan, metonimiaren bidez, portfolio digitala ere deitua, ebaluazio tresna konplexua da, bere baitan jasotzen baititu ikaskuntza prozesu osoa: nondik abiatzen garen (hasierako ebaluazioa), nora ailegatu nahi dugun (ikasleek eta irakasleek ebaluazio irizpideak eta adierazleak ezagutzea eta partekatzea, eta ikaskuntza prozesua planifikatzea), bidean izandako gorabeherak (feedback-a, akatsen kudeaketa) nora ailegatu garen (amaierako ebaluazioa) eta etorkizunean zer helburu berri izango ditugun[1].

Portfolioan ikaskuntzaren ebidentzia aukeratuak jasotzen dira, ikaskuntza prozesuaren inguruan hausnarketa bultzatzeko, eta erakunde baten baitan dauden eragileen arteko komunikazioa sustatzeko.

Portfolioaren diseinua aldatu

Erakundearen beharren arabera, porfolio eredu bat edo beste hobetsiko da: karpeta bat, koaderno bat, tiradera bat, kutxa bat, artxibo bat, maleta bat, orga bat, portfolio digital bat[2][3]...

Kontua da ebaluaziorako interesgarri izan daitezkeen ebidentzia guztiak, ahal den neurrian, jasotzea. Modu ahalik eta sistematizatuenean.

Porfolioa diseinatzerakoan oso kontuan hartu behar da, zer-nolako ebidentziak jaso nahi diren eta zein formatutan. Esate baterako jaso nahi diren ebidentziak fakturak eta tiketak baldin badira, erabaki behar da ea nahikoa den zapata-kutxa batzuetan denak edonola botatzea, edo zerbait sistematikoagoa. Nahikoa ote den paperezko ebidentziak jasotzea edo hobe ez ote den dena eskaneatzea eta formatu digitalean gordetzea. Sailkapena ahal bezain sistematizatua izatea komeni izaten ia beti.

Sailkapena eta sistematizazioa lortzeko erakundean nola egin adostu beharko da: sailkapen kronologikoa, alfabetikoa, arloka, kontabilitate planaren araberakoa, mintegika... Edo hainbat sistema batera.

Porfolioaren atalak[4] aldatu

  • Azala. Kanpoko itxura, izenburu eta altal-buru nagusiak begi bistan egon behar.
  • Aurkibidea. Portfolio barruan dauden dokumentuak bilatzeko lehen euskarria, erabili den sailkapen mota agerian uzten duen atala.
  • Atalen deskripzioak. Sailkatutakoak errazago topatzeko.
  • Dokumentuak, audioak, bideoak, fakturak, ebidentziak... Portfolioren mamia, porfolioaren corpus nagusia. Ondo sailkatuak sistema ezagun baten arabera, edo ahal bada, sistema ezagun batzuk batera erabiliz.
  • Planak, bitakorak, egunerokoak, laburpenak, iruzkinak... Porfolioaren corpusa, azkar batean, gainetik aurreikusteko edo berrikusteko aukera.
  • Ebaluazio tresnen biltegia. Azterketak, errubrikak, kontrol zerrendak, ebaluazio-galdetegiak, behaketa orriak, auto-ebaluazio galdetegiak, elkarrizketak, castingak, kontrasteak... Lehenago aipatu diren sailkapen sistemarekin koherentzia handia duen sistema baten arabera sailkatuak.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu