Poreč edo Parenzo (kroazieraz:Grad Poreč, italieraz: Città di Parenzo) Kroaziako hiria da. Istriar penintsulako mendebaldeko kostaldean kokaturik dago eta 16.696 biztanle ditu (2011). San Nikolas irlak babesten duen badia ederra dauka. VI mendeko Eufrasiar Basilika Gizateriaren Ondare izendatu du Unescok eta gaur egun Itsaso Adriatiko iparraldeko hiri bisitatuenetako bat da.

Poreč
Poreč
Parenzo
town in Croatia (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Kroazia
EskualdeaIstria
Izen ofizialaPoreč
Jatorrizko izenaPoreč
Posta kodea52440
Geografia
Koordenatuak45°13′38″N 13°35′43″E / 45.2271722°N 13.59522388°E / 45.2271722; 13.59522388
Map
Azalera111.7 km²
Altuera29 m
Demografia
Biztanleria16.607 (2021eko abuztuaren 31)
9.022 (2001)
Dentsitatea148,68 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia052
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakSiófok (en) Itzuli
http://www.porec.hr/

Historia aldatu

Etruskoekin komertzioa eratzeko histrioek sortu zuten Poreč. k.a. II mendean erromatarrek konkistatu eta Colonia Iulia Parentium kolonia bihurtu zuten. Berehala itsas portu militarra bihurtu zen. Hortik aurrera Istria guztiak izan zuen historia bera izan du.

1861 urtean Istria guztiko hiriburu izendatu zuten eta hurrengo hamarkadetan Italiaren, Austriaren eta berriz Italiaren eskutan egon zen, harik eta 1947an Jugoslaviaren barnean gelditu zen arte. Orduan kroazierazko Poreč izena hartu zuen.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Eufrasiar Basilika (kroazieraz Eufrazijeva bazilika): Euphrasius apezpikuak eraikitako VI mendeko multzo episkopala da, basilikaz gain sakristia, bataiotegi oktogonala eta kanpandorrea hartzen baititu. Bizantziar estilokoa da eta mosaiko ederrak ditu. Basilikak hiru abside ditu eta bakoitzean aldare bana.
  • Alde zaharra: Penintsula txiki batean kokaturik dago. Herria inguratzen duen harresiak bi dorre ditu, bata pentagonala eta bestea gotikoa. Foro erromatarra zegoen tokian Marafor plaza dago eta oraindik ikus daitezke tenplu baten aztarnak.
  • Baredine leizea: Istrian dagoen monumentu geologiko ireki bakarra da. Itxura oso bereziak hartzen dituzten estalagmitak ditu.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu