Claire Isabelle Geo Pommet, ezizenez Pomme (Lyon, 1996ko abuztuaren 2a), frantziar kantautore, abeslari eta musikari bat da.

Pomme

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClaire Isabelle Geo Pommet
JaiotzaDécines-Charpieu1996ko abuztuaren 2a (27 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkantugilea eta musikaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Pomme
Genero artistikoachansona
folk-pop (en) Itzuli
herri-musika
French pop (en) Itzuli
Musika instrumentuagitarra
autoharp (en) Itzuli
txeloa
ahotsa
gitarra akustikoa
DiskoetxeaPolydor Records

pommemusic.fr
IMDB: nm8954532 Allocine: 964426
Facebook: pommeofficial Twitter: Pommeofficial Instagram: pommeofficial Youtube: UCZy0-5YHgLpzgT-biGtJgJg TikTok: tamere_enstringdeguerre Spotify: 6e3pZKXUxrPfnUPJ960Hd9 iTunes: 498198638 Musicbrainz: c75b226d-d643-41dc-a2b7-00c0ff8c8e7b Songkick: 5076048 Discogs: 3786024 Allmusic: mn0003202652 Deezer: 5382747 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Claire Pommet sei urte zituela hasi zen musika ikasten, zazpi urterekin La Cigale de Lyon haurren abesbatzan sartu zen eta zortzi urterekin biolontxelo ikasketak hasi zituen[1]. Gurasoak musikazaleak zituen, ama irakaslea eta aitak amerikar folk eta country musika erakutsi zizkion. Pomme autodidakta izan da beti eta YouTuben bideoak partekatzen hasi zen.

19 urte zituela Parisera joan zen ingeles ikasketak egitera, baina musika hobetsi eta bertan behera utzi zituen[2]. Horrela osatu zuen En Cavale EPa. 2017ko irailean, lau kontzertu eman zituen Parisko La Boule noir aretoan eta urrian bere aurreneko diska atera zuen, À peu près izenekoa. Hitzen gainetik ahotsa eta zuzenekoan duen indarra goraipatu zuten Libération[3] eta Le Figaro[4] aldizkariek.

Pommek konposatzen ditu musika eta hitzak, bere errepertorioaren erdia behintzat. Maitasunaren eta heriotzaren inguruan mintzatzen da, bai eta "eguneroko egoerek sortarazten duten erromantizismoa" ere (Le Figaro)[4].

2019an bigarren diskoa plazaratu zuen, Les failles , eta 2020 urtean "Victoires de la Musique" sarietan errebelazio diskaren saria jaso zuen[5].

2020ko udal hauteskundeetarako bere herriko (Caluire-et-Cuire) Europe Écologie Les Verts alderdiaren zerrendari babesa emanez bideoa atera zuen[6].

Diskografia aldatu

Estudio diskoak

  • 2017: À peu près
  • 2019: Les failles

EPak

  • 2015: En Cavale
  • 2018: A Peu Près - Sessions Montréalaises

Singleak

  • 2015: "J'Suis Pas Dupe"
  • 2016: "Entre ses bras" (Cécile Corbelekin)
  • 2017: "Même Robe Qu'Hier"
  • 2018: "Mon frère" (Rough Version)
  • 2018: "De là-haut" (Radio Remix)
  • 2018: "J'attends" (Ben Mazuékin)
  • 2019: "2019"
  • 2019: "je sais pas danser"
  • 2020: "vide"

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) à 07h38, Par Maguelone BonnaudLe 13 janvier 2019. (2019-01-13). «Concert : on craque pour Pomme» leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  2. (Frantsesez) «West Rock Cognac : qui est la chanteuse Pomme ?» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  3. (Frantsesez) «Pomme, le fruit détendu» Libération.fr 2017-10-09 (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  4. a b (Frantsesez) Rouzerol-Douglas, Salomé. (2018-02-24). «La voix est libre pour la chanteuse Pomme» Le Figaro.fr (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  5. France, Centre. (2020-02-16). «Musique - Pomme, Victoire de la musique 2020 : « Les Failles, c’est moi à 100 % »» www.lechorepublicain.fr (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  6. (Frantsesez) dit, JL Le Carpentier. Vidéo soutien de la chanteuse Pomme à la liste écologiste de Caluire et Cuire ! – EÉLV Rhône & Métropole de Lyon. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).

Kanpo estekak aldatu