Polonesa

Poloniar jatorriko dantza, 3/4 konpasekoa, eta tempo lasaia izaten duena

Polonesa poloniar jatorriko dantza da, hirutar konpasean idatzia eta erritmo neurtua duena; aldi ahuleko kadentziak izan ohi ditu. Zeremoniazko martxa baten antzekoa da, eta ziur aski XVI. mendean sortu zen, gortean; dantzariek, bikoteka, bira ematen zioten dantza-aretoari. XVII-XIX. mendeetan Europako herrialde askotan erabili zen gorteko dantzaldiak hasteko, eta pianorako konposizio asko egin ziren. Haendel, Mozart, Beethoven, Schubert eta Chopinek idatzi zituzten polonesak, besteren artean. Chopinenak dira ezagunenak.

Chopinen Op. 53 polonesa.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu