Poitiersko konderria Frantziako mendebaldean, Poitiers inguruan, zegoen konderria izan zen.

Historia aldatu

X. mendean Poitiersko dukeak Akitaniako duke bilakatu ziren.

Joanes Lur Gabeak 1204an feudoak konfiskatu zituenean, Frantziako erregeak Poitou atzeman zuen. Honek Alfontso Poitierskoari konderria eman eta, hau hil zenean, koroara itzuli zen.

1360ko Bretignyko hitzarmenaren bitartez, Ingalaterrak Poitou lortu arren 1372ko abenduan Bertrand du Guesclinek eta Joanes I.a Berrykoak Frantziarako berreskuratu eta erregeren jabetzako lur bilakatu zen.

1314an kondea pare izendatu zuten.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.