Pobreziaren feminizazio

Pobreziaren feminizazioa fenomeno bat da zeinaren arabera emakumeek proportzioz kanpo pobrezia pairatzen duten.[1] UNIFEMek emakumeek jasan behar duten pobreziaren karga bezala deskribatzen du, batez ere garapen bidean dauden herrialdeetan.[2] Fenomeno hau ez da soilik gertatzen diru sarreren faltagatik; aitzitik, gizarteetan eta gobernuetan gertatu ohi diren ahalmenak garatzeko ezintasunak eta genearen inguruko aurreiritziek zerikusi handi dute horretan. [1] [3] Emakumeen pobretzea gora egiten ari da ama bakarren fenomenoa gora egin ahala.[1] Pobreziaren feminizazio terminoa bera ezbaian jarri izan da eta hainbat modutan definitua izan da. Diana Pearcek 1978an erabili zuen aldiz Pobreziaren feminizazio terminoa ikerketa baten ondorioz eta konturatu ondoren Estatu Batuetan nahiz mundu osoan proportzioz kanpoko emakume kopuru batek pairatzen zuela txirotasuna. Pearcek ikerketa egin zuen garaian, 16tik urtetik gorako pobreen bi heren emakumeak ziren.[4]

Zahar pobre bat Liman, Peru.

Arrazoiak aldatu

Hainbat dira emakumeak pobrezia arrisku larrian jartzen dituzten faktoreak. Horien artean batzuk, soldata desberdintasuna, emakumeak gutxien pagatutako lanetan gehiengo izatea, familiaren eta lanaren babes falta, eta onura sozialei heltzeko zailtasunak.[5] Nahiz eta diru sarrera urria den arrazoi nagusiena, arazo honek elkarrekin lotutako hamaika ertz ditu. Ama bakarrak dira muturreko pobreziak jausteko arrisku gehien dutenak, izan ere, haien sarrerak ez ohi baitira nahikoak izaten euren seme-alabak hezteko. Horrek, era berean, haien seme-alaben bizi aukerak nabarmenki murrizten ditu ere. Soldata txikiak zerikusia dute emakumeekin lan formala lortzeko dagoen isuri negatiboarekin, eta horrek, era berean, pobreziaren zikloan eragiten du.[6] Pobreziaren fenomenoa multidimentsionala da eta faktore ekonomiko, demografiko eta soziokulturalak zerikusi handia dute.[7]

Diru-sarrera desberdintasuna aldatu

Diru-sarreren falta da emakumeak pobrezian erortzeko arrisku nagusia. Orokorrean, emakumeek gizonek baino diru-sarrera txikiago dituztenez, oinarrizko hezkuntza eta osasunerako sarrera eskasagoa dute, eta horrek, ondorioz, diru-sarreren sorgin gurpila indartzen du, izatez, aukera gutxiago izango baitute emakumeek baldintza horietan diru-sarrera handiagoak emango dizkieten lanak bilatzen.[8] Pobrezia belaunaldiz belaunaldi oinordetu daiteke. Pobreziaren gurpilaren gakoa emakumeen diru-sarrera eskasak dira.

Ama bakarreko familiak aldatu

Ama bakarreko familiak faktore erabakigarriak dira pobreziaren feminizazioan eta orokorrean definitu daiteke familiaburu bakarra ama diren familiak bezala. Mota honetako familiak pobrezian erortzeko arrisku gehien dutenak dira.[9] Familiak motak honen kopurua gora egiten ari da mundu osoan zehar eta horren pobreziaren feminizazioa areagotu egiten du. [10]


Erreferentziak aldatu

  1. a b c Chant, Sylvia. (2006ko uztaila). «Re‐thinking the "Feminization of Poverty" in relation to aggregate gender indices» Journal of Human Development and Capabilities, special issue: Revisiting the Gender‐related Development Index (GDI) and Gender Empowerment Measure (GEM) (Taylor and Francis) 7 (2)  doi:10.1080/14649880600768538..
  2. Chen, Martha; Vanek, Joann; Lund, Francie; Heintz, James; Jhabvala, Renana; Bonner, Christine. Progress of the World's Women 2005: Women, Work and Poverty. United Nations Development Fund for Women ISBN 1-932827-26-9..[Betiko hautsitako esteka]
  3. Fukuda-Parr, Sakiko. (1999ko urtarrila). «What does feminization of poverty mean? It isn't just lack of income» Feminist Economics (Taylor and Francis) 5 (2)  doi:10.1080/135457099337996..
  4. Pearce, Diana. (1978). «The feminization of poverty: women, work, and welfare» Urban and Social Change Review, special issue, Women and Work (Boston College) 11. Pdf. Artxibatua 2016-03-04 hemen: Wayback Machine
  5. Poverty — IWPR. .
  6. Bianchi, Suzanne M.. Feminization and juvenilization of poverty: trends, relative risks, causes, and consequences. 25  doi:10.1146/annurev.soc.25.1.307..
  7. Skalli, Loubna H.. Women and poverty in Morocco: the many faces of social exclusion. 69 Palgrave Macmillan  doi:10.1080/014177800110070120..
  8. Sen, Amartya. "Poverty as Capability Deprivation." Development as Freedom. 1999. 87–110. Print.
  9. «Poverty and productivity in female-headed households in Zimbabwe» Journal of Development Studies 43  doi:10.1080/00220380701611477..
  10. Kanji, Shireen. (2010). «Labor Force Participation, Regional Location, and Economic Well-Being of Single Mothers in Russia» Journal of Family and Economic Issues 32  doi:10.1007/s10834-010-9198-z..

Kanpo estekak aldatu