Pobesen aurkitutako lehenengo bizi-aztarnak Paleolitokoak dira. Hala ere, baliozko objektu gutxi topatu dira ingurumarietan, erromatar errepideren bat aldez utzita.
Arabako Foru Aldundiak, eta erakunde publiko honen azpitik dagoen Arabako Artxibo Historikoak bereziki, Pobesen gertatutako datu bat besterik ez dute gordetzen: Pobesko Borroka.
Uztailaren 18an, Espainiako guda zibilaren hasieraren ostean, Arabako probintziaren hegoaldea alde nazionalean gelditu zen. Herri gutxi zeuden gudaroste nazionalari aurre egiteko gai zirenak, artarako guda-baliabide handiak behar baitziren. Euren artean Pobes zegoen.