Pobeña
Pobeña Muskiz udalerriko kostaldeko herria da, Bizkaiko ipar-mendebalden kokatutakoa. Barbadun ibaiak itsasoratzean Pobeñako itsasadarra eta padura osatzen ditu.
Pobeña | |
---|---|
Euskal Herria | |
Jolas parkea eta San Nikolas Barikoa eliza. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Muskiz |
Administrazioa | |
Posta kodea | 48.550 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°20′41″N 3°07′32″W / 43.3447°N 3.1256°W |
Garaiera | 5 m |
Demografia |
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 225 biztanle ditu.
Mugakideak aldatu
Cobaron mendebaldean, La Arena (Zierbena) auzoa ekialdean, Bizkaiko golkoa iparraldean eta San Juan Muskiz herrigunea hegoaldean mugakide ditu.
Demografia eta biztanleria aldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
193 | 189 | 205 | 224 | 220 | 222 | 218 | 225 |
Ondarea aldatu
- San Nikolas Barikoa eliza:barrokoa, 1750. urtean eraikiarazia.
- Álvarez de la Bodega etxea: Jauregi baten gainean eraikia, bi armarri ditu aurrealdean, Salazar eta La Bodegatarren leinuenak.
- Altxiga etxea: Erdigunean kokatuta dago, bi armarriduna hau ere: Atxiagatarrena eta La Bodegatarrena.
- Soroskundeko Amaren baseliza: Portualdean Pedro de Llano jaunak eraikia, 1768 inguruan.
- Kargalekua: Gazteluko kargalekutik burdin tona ugari bidali zituzten Ingalaterrara XIX. mendeko azken herenetik aurrera; minerala Cobarondik zetorren. 2008an enbata batek suntsitu zuen.
-
La Bodega etxea.
-
Kobarongo zamatokia (2008an suntsitua).
Jaiak aldatu
Irailaren 8an Soroskunde edo Sokorroko Ama eta urriaren lehenengo igandean "El Socorrillo" izeneko jaiak ospatzen dituzte Pobeñan.
Pobeñarrak aldatu
- Trifon Etxebarria (1912-1998), politikari eta kazetari abertzalea.
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz)Muskizko udal webgunea
- (Gaztelaniaz)Sokorroko Ama Jai Batzordea