Pleven[1] (bulgarieraz: Плевен) Bulgariako iparraldeko hiri bat da, eta izen bereko Pleven probintzia edo oblasteko hiriburua. Tutxenitsa ibaiaren ertzean dago, eta Vit ibaia ere hiritik hurbil dago.

Pleven
Плевен
hiri handia
Administrazioa
Herrialdea Bulgaria
Oblast-aPleven
AlkateaGeorg Spartanski (en) Itzuli
Izen ofizialaПлевен
Jatorrizko izenaПлевен
Posta kodea5800
Geografia
Koordenatuak43°24′47″N 24°37′01″E / 43.413188°N 24.616916°E / 43.413188; 24.616916
Map
Azalera85 km²
Altuera116
Demografia
Biztanleria99.297 (2024ko martxoaren 15a)
117.733 (2024ko martxoaren 15a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2024)
Dentsitatea1.168,2 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia064
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakKavadarci (en) Itzuli, Gornji Milanovac (en) Itzuli, Bursa, Edessa (en) Itzuli, Rostov Don, Kaiserslautern, Guimarães, Bitola, Brăila, Mykolaiv, Volos, Brest, Yongchuan Barrutia, Charlottesville, Ponta Delgada, Plock, Jinzhou, Gandía, Erdialdeko barrutia (Mosku) eta Agadir
http://www.pleven.bg/

Bulgariako hiri handienetarikoa da, iparralde osoko hirugarren handiena, Varna eta Ruseren ostean. Gune ekonomiko, administratibo, politiko eta kultural garrantzitsua da, baita garraioena ere.

Ekonomia aldatu

Plevengo industria-jarduera nagusiak: kimika, ehungintza, elikagaigintza, zementugintza, beiragintza, makineria, jantzigintza, nekazaritza, merkataritza eta zerbitzuak. Aipatzekoa da merkataritza-gune handien eraikuntza 90eko hamarkadatik aurrera.

Geografia aldatu

Pleven nekazaritza-eskualde batean dago, Danubioko Ordokiaren erdialdean, Moesia eskualde historikoan. Pleven mendiak daude inguruan, altuera txikiko kareharrizko mendixkak.

Sofia hiriburutik 170 km-ra dago Pleven, 320 km-ra Itsaso Beltzeko kostatik eta 50 km-ra Danubio ibaitik.

Klima aldatu

Pllevenen klima kontinental hezea daukate. Neguan hotz egiten du, elurteekin, eta -20 °C-ko tenperatura baino hotzagoak ere izaten dituzte. Udaberriak epelak dira, 20ªC inguruko tenperaturarekin. Udak beroak dira, 38-40 °C-ra arteko tenperaturekin. Urteko batez besteko tenperatura 11,6 °C-koa da.

      Datu klimatikoak (Pleven, 1931-1970)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.4 21.6 34.2 34.6 37 38.6 42.5 41.8 40.8 38.3 28.8 22.4 42.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.3 4.6 10.3 18.1 23.1 26.7 29.3 29.4 25.4 18.2 10.5 4.1 16.8
Batez besteko tenperatura (ºC) -2.2 0.6 5.4 12.5 17.4 21 23.4 22.9 18.6 12.4 6.4 0.7 11.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.5 -3.3 0.9 6.8 11.5 14.8 16.7 16.1 12.3 7.2 2.9 -2 6.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -25.5 -28.3 -21.6 -4.7 0.6 3.4 8.7 8.9 -0.6 -3.4 -11.1 -24 -28.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 39 34 33 52 68 81 63 40 38 44 45 41 578
Iturria: Stringmeteo [2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bulgariako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.