Platereskoa (gaztelaniaz: plateresco) Espainiako Pizkundean garatutako arkitektura estiloa izan zen. XV. mendearen hasieran agertu eta hurrengo bi mendeetan hedatu zen. Oso apaindutako fatxadengatik bereizten da, zilargintza lanak bailiran (hortik bere izena), eraikinen barnealdea estilo gotikoan eraikia izaten den bitartean.

Koro platereskoa Aguraingo Santa Maria elizan.

Platereskoa, arte mudejarra eta gotiko flamigeroaren arteko elkarketa da. Berezitasunetako batzuk, koroa, armarri edo pinakuluak gehitzea edo hiru zatitan banatutako fatxadak (Pizkundekoak bitan banatuak izaten ziren bitartean) dira. Baina Pizkundeko osagaiak ere erabiltzen ditu, zutabeak edo apaindura osagai batzuk kasu.

Platereskoko eraikin azpimarragarri batzuk, honako hauek dira:

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu