Pitillasko aintzira edo Pitillasko urmaela Nafarroa Garaiko urmael endorreikoa da, Pitillas eta Santakara herrien artean dagoena. Hegazti migratzaileentzako (antzarak, basahateak, murgilari arruntak, kopetazuri arruntak, ahate txistulariak eta abar) geldiune garrantzitsua da. 1996tik Ramsar hitzarmena barruan sartua izan da eta ondoren Natura 2000 zerrendan ere bai. 216 hektarea ditu. Geologiaren aldetik, aintzira endorreikoa dela azpimarratu behar da, hau da, ez duela urez husteko biderik.

Pitillasko aintzira
Motaaintzira eta Sakonune endorreiko
Geografia
Map
Koordenatuak42°24′47″N 1°34′58″W / 42.413061°N 1.582781°W / 42.413061; -1.582781
HustubideaEz du

Deskribapena aldatu

Estepa inguru batean kokatuta, Pitillasko aintzira Nafarroako zabalena eta Ebro bailararen garrantzitsuena da nahiz eta haren sakonera oso handia ez izan, bi metro ingurukoa. Aintzira honetara ailegatzen diren urak Uxue mendilerrotik datoz. Aintzira Pitillas herritik bi kilometrotara dago, N-121 errepidean, Santakararako bidean. Ingurua bisitarientzako oso ondo egokituta dago, behatoki eta bidexkekin; horri esker hegaztiak ikusteko oso aukera onak eskaintzen ditu natura eremu honek.

Historia aldatu

Lehenengo erreferentzi idatziak Nafarroako Erresumaren garaietatik datoz, 1348 urteko Salbasango urmaelaren aipamenaz. Aipamenaren jatorria urmaelaren zaindarien eta abeltzainen arteko tirabirak izan ziren. Aintzira erabilera handiak zituen bai inguruko lurrak ureztatzeko eta aberei ura emateko baita ere erregearen ehiza-zonalde bezala. XVI.mendean bildutako ura handitzeko asmoz presa bat egin zen. 1561an Nafarroako Erregeak Korteseko Markesari, Juan Navarra eta Benavides, eremu hori eman zion; dena dela, inguruko herriek ez zuten haien lurrak ureztatzeko eskubideak galdu. XX.mendeko 60.urtetan, frankismoaren garapen-politika suntsitzailearen barruan, aintziraren lehortzea planteatu zen. Helburua lur horiek landa-eremua bihurtzea zen baina baldintzak ez ziren onak: oso inguru lehorra zen, salinitate handikoa, eta ondorioz etekin posibleak oso eskasak ziren. Hori esker azkenik proiektua baztertu egin zen. 1976an Nafarroako Foru Aldundiak eremua alokatu egin zuen. 1977an Ehiza Babesa deklaratu zuten. Hortik aurrera giza-interbentzioa erabat aldatu zen. Ingurua eta konpuertak itxi egin ziren, ondorioz naturgunearen errekuperazioa ahalbideratzen.

Babespena aldatu

Botanika aldatu

  • Hezegunetan ohikoak diren Lezka arrunta (Phragmites australis) eta ihia (Juncus sp.) ikusiko ditugu.
  • Inguruko larretan gatzaren portzentaia handia da eta, ondorioz, baldintza horietan moldatuta dauden landareak aurkituko ditugu.
  • Ur zabaletan zenbait alga beha dezakegu, esaterako, Potamogeton izeneko familikoak.

Zoologia aldatu

 
Ubarroi handiak Pitillasko aintziran.

Oso inguru aberatsa da, batez ere hegaztien ikuspuntutik; urtean zehar ehundaka dira bertan gelditzen diren espezieak. Hona hemen nagusietariko batzuk:

Urte osoan:

Migrazioetan:

Ugaztunak ugariak dira aintziraren inguruan:

Narraztiak:

Arazoak aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu



  Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.