Piszikultura edo Arrain-hazkuntza arrainak ontzi edo itxitura handietan akuikulturaz haztea da, elikadurarako, arrainak lehengai moduan erabili edo horiek naturan aske uzteko.[1] FAO-ren arabera (1997), piszikultura honela definitu daiteke:  uretako organismoak haztea, arrainak, moluskuak, krustazeoak eta uretako landareak barne.[2]

Izokina hazteko kaiola flotagarriak Norvegian.

Historia aldatu

Piszikultura hainbat herrialde eta garai desberdinetan garatu izan da historian zehar. Izan ere, bere jatorri edo hasiera posible bat Egipton kokatu daiteke, 25004 K.a.  urteko tenplo egiptoar baten aurkitutako urmael artifizialaren ondareei esker.[3] Australian ere, 4.580 K.a. urtean Gunditimarako biztanleek aingiriak hazten ziztuztela aurkitu da “ Lake Condah” lakutik abiatutako ildoak erabiliz. [4]

Hala ere, Txina piszikulturaren hazkuntzaren sehaskatzat hartzen da, Fan Lik K.a. 475 K. a. urtean idatzi baitzuen karparen hazkuntzari buruzko lehen idatzia [3] Izan ere, piszikulturan historikoki erabilitako espezie ohikoenetarikoa izan da eta gaur egun ere gehien erabilitakoa[3]. Moluskuen hazkuntzarako praktikak ere Txinan dokumentatu dira, 460 K.a. inguruan. Latinoamerikan edo Hawaiien ere pszikulturaren aztarnak aurkitu dira. Hain zuzen ere, Hawaiien, James Cook kapitainak uharteak aurkitzean, jadanik itsasoko elikagaiak lortzeko sistema sofisitikatu batekin aurkitu zen. Gutxi gorabehera, uharteko biztanleek 360 laku erabiltzen zituzten itsas-landareak edo arrainak ekoizteko.[5]

Gatz-uretako piszikulturarekin  lotutako beste hainbat data nabarmentzen dira. Hala nola, Erdi aroan, psizkultura mota honen arrakasta oso nabarmena izan zen Mediterraneoan zein hego ekialde asiatikoan ( Indonesia eta Taiwan tartean[3]).

XX. mendean, munduko biztanleriaren hazkundea dela eta, piszikulturaren erabilera handtu egin zen elikagaien ekoizpena handitzeko helbururarekin. Arrantza tradizionalak, produktiboa izan arren, ez zen gai garaiko honetako beharrak asetzeko. Beraz, akuikultura irtenbide bideragarri eta iraunkor gisa aurkeztu zen.[6]

Datu orokorrak aldatu

Helburuak aldatu

Piszikulturak ezaugarri gehiago ditu amankomunean nekazaritzarekin edo abeltzaintzarekin arrantzarekin baino; izan ere, nahiz eta ingurune bera erabili, piszikutura espezien hazkuntzara bideratuta baitago.[7]

Hauek dira teknika honen helburuetako batzuk:[7]

  • Giza kontsumorako balio nutritibo handiko elikagaiak ekoiztea.
  • Diru-sarreren prestakuntzan eta landa-eremuko enplegua sortzen laguntzea.
  • Harrapaketa eta kirol-arrantza hobetzea.
  • Apainketa-espezieak helburu estetikoekin haztea.
  • Uretako izurriteen eta gaixotasunen arriskuak kontrolatzea, bai nekazaritza gizakientzat bezala.

Motak aldatu

Praktika honetan erabilitako 3 ekoizpen-sistema[8] mota bereizi ditzakegu:

  1. Intentsitate txikikoak eta estentsiboak: Ingurunearen beraren aldeko baldintzak erabiltzen dira, non elikadura-prozesua naturala den eta oso emankorra izan daiteke[8].
  2. Semintentsiboa:Eremua edo pratika  kontrolatuagoa dago eta aplikatutako teknologia-maila handiagoa da. Urmaelak eta ildoak erabiltzen dira korronteak aprobetxatzeko, eta kaiolak ezartzen dira bertan[8].
  3. Intentsiboak: Ingurune naturaletik bereizitako instalazioak diseinatzen dira, eta ingurunearen eta espezieen erabateko kontrola dago.[8]

Espazioa edo ingurunea kontuan hartuta, piszikulturan  erabiltzen diren sistemak honela bana daitezke:

  1. Lurreko sistemak: Batez ere urmaelak, arroz-urak edo lurreko beste instalazio batzuk dira adibide ezagunenak. Urmaelak dira gehien erabiltzen diren sistemak, eta karpak eta tilapiak ekoiztutako espezie ohikoenak. Izkiren edo izokinaren kasuan, adibidez, ur gaziko urmaelak erabiltzen dira.[7]
  2. Uretako sistemak: Hesi edota sareak erabiliz, badia naturalak erabiltzen dira hautatutako espeziak hazteko.[7]

Honako piszikultura mota  hauek bereizi ditzakegu:[8]

  • Molusku bibalbioen akuikultura: txirlak, muskuiluak, ostrak...
  • Arotzeria: Karpak haztea da, gaur egun gehien jaten den arraina.
  • Izokin-hazkuntza: izokin-hazkuntza.
  • Ur gezako espezie tropikalen akuikultura: Tilapia da espezie hedatuena.
  • Kamaronikultura: izkirak lantzea kostaldeko eremuetan.
  • Itsas akuikultura: urraburua, lupia, erreboiloa edo olagarroa bezalako arrainak, besteak beste.
  • Algak haztea: Mikroalgak haztea giza kontsumorako edo bioerregaia ekoizteko.
  • Akuikulturako hazkuntza osagarriak: Mikroalgak eta mikroornogabeak haztea.

Ekoizpena aldatu

 
1990-2016 bitarteko munduko piszikulturako ekoizpen datuak ( arrainak eta uretako landareak)

Txina da munduko ekoizle nagusia, India, Filipinak eta Indonesia atzetik jarraituz,  baina Latinoamerika edo Afrika bezalako eskualdeek pixkanaka hazkunde nabarmena arakatzen ari dira[7].

FAOk eskainitako datuei erreparatuz, 2020an % 2,7ko hazkundea ikusi da piszikulturarko sektorean 2019arekin alderatuta. Izan ere, 2020an 109,8 bilioi irabazi ziren lurreko akuikulturari esker, eta 36, 2 bilioi uretako akuikulturari esker. Algen ekoizpenari dagokionez , % 1,4ko igoera antzeman egin zen 2020an.[9]

Esate baterako, 2020an, Europako akuikulturaren sektoreak 1,2 milioi lortu zituen salmentetan eta 3,9 bilioi balioan, 14,000 enpresatan banatutako 57,000 langileei esker.[10]

Espezie nagusiak aldatu

Gehien hazitako arrain espezieak pisuaren arabera, 2013ko FAO estatistiken arabera[1]
Espezieak Inguruak Tonak
(millions)
Balio
(US$ billions)
Ctenopharyngodon idella Ur gezakoa 5.23 6.69
Hypophthalmichthys molitrix Ur gezakoa 4.59 6.13
Zamo arrunt Ur gezakoa 3.76 5.19
Oreochromis niloticus Ur gezakoa 3.26 5.39
Hypophthalmichthys nobilis Ur gezakoa 2.90 3.72
Catla catla Ur gezakoa 2.76 5.49
Zamo txiki Ur gezakoa 2.45 2.67
Izokin arrunt Itsasokoa 2.07 10.10
Labeo rohita Ur gezakoa 1.57 2.54
Esne arrain Itsasokoa 0.94 1.71
Ortzadar-amuarrain
  • Ur gezakoa
  • Gazikara
  • Itsasokoa
0.88 3.80
Megalobrama amblycephala Ur gezakoa 0.71 1.16
Mylopharyngodon piceus Ur gezakoa 0.50 1.15
Channa argus Ur gezakoa 0.48 0.59
Silurus asotus Ur gezakoa 0.41 0.55

Europar Batasunaren papera piszikulturan aldatu

Piszikultura hazkunderik handienek elikagaien ekoizpenarekin lotutako sektoreetako bat da, eta ezinbestekoa da gaur egungo elikagaien ekonomian eta horniduran.[11]

Piszikulturaren praktika Europar Batasunak arautzen du; izan ere, eskakizun zorrotzak bete behar ditu, Europako legedien eta herrialde bakoitzeko legeria nazionalen arabera. Europar Batasunak nabarmentzen duen punturik garrantzitsuenetako bat piszikulturaren iraunkortasuna da. Horretarako, honako ezaugarri hauek hartzen dira kontuan: hazten edo ekoizten diren espezieak, arrain haragijaleei eskaintzen zaien elikagai mota (arrain basatiak ez direnak), gaixotasunen kudeaketa eta sendagai egokiak eta ingurumen-karga txikia dutenak erabiltzea.[11]

2013an, Europako Batzordeak piszikulturaren garapen iraunkorrerako hainbat neurri ezarri zituen, oinarri legegile bezala bihurtuz Europa herrialde askorentzat. Batzordeak koordinazio-metodo ireki baten bidez lan egiten du, Europako herrialdeetan egindako jardunbide egokiak trukatzeko eta kohesio handiagoa lortzeko.[11]

2021ean, Europako Batzordeak Europako herrialdeei ezarritako neurri nazionalen inguruko analisi bat egitea eskatu zuten, "Strategic guidelines for a more sustainable and competitive EU aquaculture for the period 2021 to 2030" izeneko dokumentuan jasotako gida berrietan oinarrituta.[11]

Legedia aldatu

"Strategic guidelines for a more sustainable and competitive EU aquaculture for the period 2021 to 2030." dokumentuan hauek izan dira gidan zehaztutako helburuak:[12]

  • Erresilientzia eta lehiakortasuna eraikitzea
  • Trantsizio berdean parte hartzea.
  • Gizartearen onarpena eta kontsumitzailearentzako informazioa ziurtatzea.
  • Ezagutzak handitzea eta komunaren alde egitea.

Gida honek, halaber, Europar Batasunean akuikultura organikoaren hazkundea bultzatzen du. Nahiko sektore berria da, baina potentzial handia du.[12]

Produktuen balore-nutrizionalak aldatu

Europan kontsumitutako itsasoko 4 produktutatik  bakarra  Europatik dator. Hala ere, produktu horren %60-a gutxi gora behera  beste herrialde batzuetatik egindako inportazioetatik dator. Itsasoko produktuen kontsumoaren % 10 inguru  soilik Europako piszikulturatik dator.[12]

Balio nutrizionalei dagokionez, eztabaida handia sortu da arrantzatik lortutako edota pszikulturatik ekoiztutako produktuen artean: Arrainen kasuan, ez da desberdintasun handirik antzeman bi arrain mota desberdinen artean. Izokin basatiaren kasuan, adibidez, potasioa, zinka edo burdina bezalako mineral-kopuruaren kantitatea hadiagoa da,  pszikulturatik datorren izokinak omega, 3, 6, C bitamina eta gantz aseen kontzentrazio handiagoa duen bitartean. Elikaduraren ikuspegitik, alde oso txikia izan arren, pszikulturatik ekoiztutako produktuak biztanleriaren omega 3 eta 6 mailak ziurtatzeko lagungarriak izan daitezke.[13]

Erreferentziak aldatu

  1. a b "World aquaculture production of fish, crustaceans, molluscs, etc., by principal species in 2013". FAO Yearbook of Fisheries Statistics 2014
  2. Food and Agriculture Organization of the United Nations, FAO. (1992). Guidelines for the Promotion of Environmental Management of Coastal Aquaculture Development. Roma: Consultant Inland Water Resources and Aquaculture Service FAO Fishery Resources and Environment Division.
  3. a b c d Gonzalez Serrano, Jose Luis. Evolución histórica y situación actual de la acuicultura en el mundo y en España. Subd. General Caladeros Nacionales y Acuicultura.
  4. Budj Bim National Heritage Landscape". Australian Government. Dept of Agriculture, Water and the Environment..
  5. WYBAN and WYBAN, J.A , C. ARKI. (1989). «Aquaculture in Hawaii: past, present and future» Aquacop Ifremer (Advances in Tropical Aquaculture) 9: 37-43..
  6. Acuicultura: Un viaje fascinante a través de la historia y evolución de la cría de especies acuáticas. .
  7. a b c d e [tps://www.magyp.gob.ar/sitio/areas/acuicultura/publicaciones/_archivos/000000_Información%20y%20noticias%20vinculadas%20al%20sector/170424_Historia%20de%20la%20Acuicultura%20FAO.pdf «Algunos Elementos Báscos de la Acuicultura»] Govierno de Argentina (Ministerio de Economía).
  8. a b c d e Capítulo 3.1: Tipos de diferentes criterios: sistemas de producción, tipos de cultivos, tipos de acuicultura. Consejería de Educación, Ciencia y Universidades.
  9. (Ingelesez) «Aquaculture production» www.fao.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  10. (Ingelesez) «Overview of EU aquaculture (fish farming) - European Commission» oceans-and-fisheries.ec.europa.eu 2024-03-07 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  11. a b c d «Aquaculture policy» Food, farming, fisheries (Oceans and fisheries).
  12. a b c European Green Deal: Commission adopts strategic guidelines for sustainable and competitive EU aquaculture. Guidelines for sustainable and competitive EU aquaculture.
  13. (Ingelesez) «Is farmed fish from aquaculture a healthy source of protein? - EIT Food» www.eitfood.eu (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).

Kanpo estekak aldatu