Pisu jaurtiketa atletismoaren proba modernoa da, altzairuzko bola astuna ahalik eta urrutien jaurtitzean datza.

Ulf Timmermann 1980ko hamarkadan.

Randy Barnes estatubatuarrak gizonezkoen munduko markarik onena ezarri zuen 1990ean (23,12 m) Atlantako Joko Olinpikoetan. Emakumezkoena Natalya Lisovskaya sobietarrarena da (22,63 m) 1987an.[1]

PISU JAURTIKETA
Gizonezkoen errekorrak
Mundiala  AEB Randy Barnes 23,12 (1990)
Olinpikoa  AEB Ryan Crouser 22,52 (2016)
Emakumezkoen errekorrak
Mundiala  URS Natalia Lisovskaya 22,63 (1987)
Olinpikoa  GDR Ilona Slupianek 22,41 (1980)

Historia aldatu

Pisu-jaurtiketari buruzko lehenengo aipamena K. a. VII. mendeko testu grekoa da. Iliadan[2] aipatu zen, XXIII kopla-sortako 826 eta 836. kopletan, Patrokloren omenez egindako Hilketa Jokoetan.

Jaurtiketa modernoa Irlandako eta Eskoziako lehiaketa tradizionaletan jaio zen indar erakustaldi gisa.[3]XVIII. mendearen erdialdean proba hau estandarizatzeko saiakera bat egin zen: 16 librako (7.260 kg) kanoi bala inglesak jaurtitzen zituzten 7 oineko (2.125 m) aldea zuen karratu batetik. Neurri eta pisu hauek gaur egun mantentzen dira.

Bala aldatu

Balaren pisua 7,26 kg-koa da gizonezkoetan eta 4 kg-koa emakumezkoetan. Pisu hori partaideen adinaren arabera alda daiteke; gizonezko jubenilen kategorian 6 kg jaurtitzen dituzte eta emakumezko jubenilen kategorian 4 kg; gizonezko juniorren kategorian 5 kg jaurtitzen dituzte eta emakumezkoen senior mailan 3 kg.[4]

Teknika aldatu

Pisu- jaurtiketaren teknika zehatz mehatz azaltzeko beharrezkoa da ondorengo aldi hauek bereiztea eta banan banan aztertzea baita lantzea ere[5]:

Hasierako posizioa aldatu

Jaurtilari guztiek ez dute erabiltzen, baina irudian ikusten duguna akademikoena da eta “T posizio” izenaz ezagutzen dugu.

  • Atleta tente eta jaurtiketaren noranzkoari bizkarra emanez jartzen da, gorputzaren pisua eskuineko hankan duela, oina guztiz bermatua eta oin-punta metalezko uztaia ukituz.
  • Ezkerreko hanka zertxobait tolestuta dago, oina eskuineko oinetik 30 bat cm atzeratuta eta 10 bat zentimetro alboratuta, orekari eusteko.
  • Eskuineko hanka guztiz luzatuta eta gorputzaren pisua gainean.
  • Oin-zola guztia lurrean ezarrita.
  • Aldaka eta sorbalda lerroak jaurtiketa norabideari elkarzut daude.
  • Eskuineko sorbaldak, erlaxatuta, tresnaren pisuari eusten dio
  • Ezkerreko besoa sorbalda baino zertxobait altuago, erdi tolestuta eta aurrerantz proiektatua.
  • Esku-ahurra kanporantz begira, guztiz erlaxatuta.
  • Burua bizkar hezurraren jarraipena da, baina begirada lurrera orientatuta dago, oinetatik 2-3 metrora, jaurtiketaren kontrako noranzkoan.

Pisuari heltzea aldatu

Erdiko hiru atzamarrek helduko diote pisuari, izan ere, atzamar txikia eta erpurua orekatzaileak dira soilik. Behin pisua era egokian hartuta dugula, pisua masailaren eta lepoaren kontra jarri beharko dugu, gorputzarekin bat egiteko jarreran. Ukondoa pisuaren aurka, sorbaldaren eta enborraren alboaren arteko erdibidean.

Desplazamendua aldatu

Kukubiko posizioan enborra aurrerantz inklinatua egongo da eta ezkerreko hankaren belauna eskuineko hankaren zangosagarraren ondoan pasatuko da. Hortik, ezkerreko hankak(hanka kulunkari) estentsio horizontal aktiboa egingo du, euskailua bilatuz. Mugimendu honek pelbisa eta sistema osoa beherantz eta atzerantz tiratzen du.

Bitartean, eskuineko hanka(hanka irristagarria) grabitate zentroaren desplazamenduaren ondorioz, pisu Gabe egongo da, eta orporantz biratu ondoren, estentsio aktiboa egingo du ezkerreko hankaren mugimenduaz batuz.

Hanken parte-hartze azkarrari eta orpotik pasatzeari esker, bi hanken arteko angelua irekitzen da. Aldi berean, enborra jaurtigailuarekin Aurrera eramaten da, aldakak lurrarekiko paralelo mantenduz.

Beso librea gorputzaren aurrean mantentzen da, enborraren posizio itxia bermatuz eta sorbaldak aldakaren atzean, jaurtiketaren norabidearekiko perpendikularrak mantenduz.

Eskuineko hanka, flexio azkar baten bidez, zirkulu erdira iritsiko da, metatartsoarekin. Aldi berean, ezkerreko oina euskailu ondora iritsiko da, abiadura galerak saihestuz.

Jaurtiketa bera edo tiroa aldatu

Zirkulu erdira iristean, eskuineko hankak gorputzaren masa galgatzen du eta norabidearen aldaketaren ondorioz hanken giharrek lagapen txiki bat izango dute.

Hanken errotazio honek, aldaken aurrerapena laguntzen du, jaurtigailua lerro berean mantentzen den bitartean. Horrela, “alboko posizio” deritzogunera iritsiko gara. Alboko posizio hori denbora txiki batez mantendu eta hortik aurrera metatutako energía elastikoa askatu egiten da.

Aldakak eta sorbaldak jaurtiketaren norabidera begira dauden momentuan posizio frontalera iritsiko gara eta une horretan, ezkerreko sorbaldaren blokeoa sortuko da.

Gorputzaren estentsioa egin ondoren, beso jaurtilariaren estentsioa iritsiko da. Ukondoa sorbaldaren altueran kokatuta egono da, gorputz osoak jaurtigailuaren atzean jarraituko duela eta eskumuturraren alboko flexioa bermatuz.

Amaiera eta ondorengo errekuperazioa aldatu

Behin pisua eskutik irtenda zirkulutik irteera saihesteko eta oreka berreskuratzeko kontramugimendua egiten da. Hau da, eskuineko oina ezkerrekoa egon den tokira abiatuko da, eta ezkerrekoa, aldiz, atzerantz.

Jaurtiketa eta erorketa aldatu

Jaurtiketa eremua 2.137 m-ko (7 oin) diametroa duen zirkulu baten barruan dago, normalean zementuzkoa, eta aurrealdeko mugan egurrezko ertz bat izan ohi du. Pisua erortzen den eremuari Erorketa Gunea deritzo eta jaurtiketa gunearekin sortzen den angeluak 40º ditu.

1896ko eta 1900eko Udako Olinpiar Jokoetan lurrean margotutako edo zintaz egindako plataforma laukizuzen batetik jaurti zuten pisua. Gaur egun erabiltzen den zirkulua mende amaieran hasi ziren erabiltzen, baina 1904ko Udako Olinpiar Jokoetara arte ez zen nazioarteko lehiaketetan erabili. San Luiseko Joko Olinpikoetatik aurrera, belar edo lur gainean (ez zementuan) kare zuriz margotzen zituzten marrak, eta egurrezko ertz batekin zementuzko jaurtiketa zirkulua inguratzen zuten. Beranduago eta 1952-53 denboraldira arte, errautsezko gainazal bat erabiltzen hasi ziren. 1952-53 denboraldian jaurtitzailearen mugimendua errazten duen egurrezko ertza duen zementuzko zirkulua erabiltzen hasi ziren.

Erorketa gunea hasiera batean 65º-koa zen. 1973an 45º-ra murriztu zen, 1979an 40º-ra eta 2004an 34,92º-ra, eta horixe da gaur egun erabiltzen den erorketa angelua.[3]

Errekorrak aldatu

- 2019ko urrian eguneratua.

Marka (m) Atleta Herrialdea Lekua Data
Mundiala (WR) Gizonezkoak 23,12 Randy Barnes AEB Atlanta 1996-05-20
Emakumezkoak 22,63 Natalia Lisovskaya URS Mosku 1987-06-07
Olinpikoa (OR) Gizonezkoak 22,52 Ryan Crouser AEB Rio De Janeiro 2016-08-18
Emakumezkoak 22,41 Ilona Slupianek GDR Mosku 1980-07-24
Europarra (ER) Gizonezkoak 23,06 Ulf Timmermann GDR Hania 1988-05-22
Emakumezkoak 22,63 Natalia Lisovskaya URS Mosku 1987-06-07
Amerikarra (AM) Gizonezkoak 23,12 Randy Barnes AEB Los Angeles 1990-05-20
Emakumezkoak 20,96 Belsy Laza CUB Mexiko Hiria 1992-05-02
Afrikarra (AF) Gizonezkoak 21,97 Janus Robberts RSA Eugene 2001-06-02
Emakumezkoak 18,43 Vivian Chukwuemeka NGR Walnut 2003-04-19
Asiakoa (AS) Gizonezkoak 21,13 Sultan Abdulmajeed Alhabashi KSA Doha 2009-05-08
Emakumezkoak 21,76 Meisu Li Txina Shijiazhuang 1988-04-23
Ozeanikoa (OC) Gizonezkoak 21,58 Tomas Walsh Zeelanda Berria Pekin 2015-08-23
Emakumezkoak 21,24 Valerie Adams Zeelanda Berria Daegu 2011-08-29

Errekor mundialaren eboluzioa aldatu

Gizonezkoak[6] aldatu

Marka (m) Atleta Data Lekua
15,54   AEB Ralph Rose 1909ko abuztuaren 21a San Frantzisko, AEB
15,79   Alemania Emil Hirschfeld 1928ko maiatzaren 6a Breslau, Alemania
15,87   AEB John Kuck 1928ko ekainaren 29a Amsterdam, Herbehereak
16,04   Alemania Emil Hirschfeld 1928ko abuztuaren 26a Bochum, Alemania
16,04   TCH František Douda 1931ko urriaren 4a Brno, Txekiar Errepublika
16,05   Polonia Zygmunt Heljasz 1932ko ekainaren 29a Poznan, Polonia
16,16   AEB Leo Sexton 1932ko abuztuaren 27a Freeport, AEB
16,20   TCH František Douda 1932ko irailaren 24a Praga, Txekiar Errepublika
16,48   AEB John Lyman 1934ko apirilaren 21a Palo Alto, AEB
16,80   AEB Jack Torrance 1934ko apirilaren 27a Des Moines, AEB
16,89   AEB Jack Torrance 1934ko ekainaren 30a Milwaukee, AEB
17,40   AEB Jack Torrance 1934ko abuztuaren 5a Oslo, Norvegia
17,68   AEB Charlie Fonville 1948ko apirilaren 17a Lawrence, AEB
17,79   AEB Jim Fuchs 1949ko uztailaren 28a Oslo, Norvegia
17,82   AEB Jim Fuchs 1950ko apirilaren 29a Los Angeles, AEB
17,90   AEB Jim Fuchs 1950ko abuztuaren 20a Visby, Suedia
17,95   AEB Jim Fuchs 1950ko abuztuaren 22a Eskilstuna, Suedia
18,00   AEB Parry O'Brien 1953ko maiatzaren 9a Fresno, AEB
18,04   AEB Parry O'Brien 1953ko ekainaren 5a Compton, AEB
18,42   AEB Parry O'Brien 1954ko maiatzaren 8a Los Angeles, AEB
18,43   AEB Parry O'Brien 1954ko maiatzaren 21a Los Angeles, AEB
18,54   AEB Parry O'Brien 1954ko ekainaren 11a Los Angeles, AEB
18,62   AEB Parry O'Brien 1956ko maiatzaren 5a Salt Lake City, AEB
18,69   AEB Parry O'Brien 1956ko ekainaren 15a Los Angeles, AEB
19,06   AEB Parry O'Brien 1956ko irailaren 3a Eugene, AEB
19,25   AEB Parry O'Brien 1956ko azaroaren 1a Los Angeles, AEB
19,25   AEB Dallas Long 1959ko martxoaren 28a Santa Barbara, AEB
19,30   AEB Parry O'Brien 1959ko abuztuaren 1a Albuquerque, AEB
19,38   AEB Dallas Long 1960ko martxoaren 5a Los Angeles, AEB
19,45   AEB Bill Nieder 1960ko martxoaren 19a Palo Alto, AEB
19,67   AEB Dallas Long 1960ko martxoaren 26a Los Angeles, AEB
19,99   AEB Bill Nieder 1960ko apirilaren 2a Austin, AEB
20,06   AEB Bill Nieder 1960ko abuztuaren 12a Walnut AEB
20,08   AEB Dallas Long 1962ko maiatzaren 18a Los Angeles, AEB
20,10   AEB Dallas Long 1964ko apirilaren 4a Los Angeles, AEB
20,20   AEB Dallas Long 1964ko maiatzaren 29a Los Angeles, AEB
20,68   AEB Dallas Long 1964ko uztailaren 25a Los Angeles, AEB
21,52   AEB Randy Matson 1965ko maiatzaren 8a College Station, AEB
21,78   AEB Randy Matson 1967ko apirilaren 23a College Station, AEB
21,82   AEB Al Feuerbach 1973ko maiatzaren 5a San José, AEB
21,85   AEB Terry Albritton 1976ko otsailaren 21a Honolulu, AEB
22,00   URS Aleksandr Baryshnikov 1976ko ekainaren 10a Paris, Frantzia
22,15   GDR Udo Beyer 1978ko uztailaren 6a Goteborg, Suedia
22,22   GDR Udo Beyer 1983ko ekainaren 25a Los Angeles, AEB
22,62   GDR Ulf Timmermann 1985eko irailaren 22a Berlin, Alemania
22,64   GDR Udo Beyer 1986ko abuztuaren 20a Berlin, Alemania
22,72   Italia Alessandro Andrei 1987ko abuztuaren 12a Viareggio, Italia
22,84   Italia Alessandro Andrei 1987ko abuztuaren 12a Viareggio, Italia
22,91   Italia Alessandro Andrei 1987ko abuztuaren 12a Viareggio, Italia
23,06   GDR Ulf Timmermann 1988ko maiatzaren 22a Chania, Grezia
23,12   AEB Randy Barnes 1990ko maiatzaren 20a Los Angeles, AEB

Emakumezkoak aldatu

Marka (m) Atleta Data Lekua Erreferentzia
10,15   Frantzia Violette Gouraud-Morris 1924ko uztailaren 14a Paris, Frantzia [7]
11,57   Alemania Lilli Henoch 1925ko abuztuaren 16a Leipzig, Alemania [8]
10,84   Alemania Ruth Lange 1927ko maiatzaren 28a Praga, Txekiar Errepublika [6]
11,32   Alemania Ruth Lange 1927ko abuztuaren 6a Breslau, Alemania [6]
11,52   Alemania Ruth Lange 1928ko ekainaren 3a Berlin, Alemania [6]
11,96   Alemania Grete Heublein 1928ko uztailaren 15a Berlin, Alemania [6]
12,85   Alemania Grete Heublein 1929ko uztailaren 21a Frankfurt, Alemania [6]
12,88   Alemania Grete Heublein 1931ko ekainaren 28a Paris, Francia [6]
13,70   Alemania Grete Heublein 1931ko abuztuaren 16a Bielefeld, Alemania [6]
14,38   Alemania Gisela Mauermayer 1934ko uztailaren 15a Varsovia, Polonia [9]
14,59   URS Tatyana Sevryukova 1948ko abuztuaren 4a Mosku, Errusia [9]
14,86   URS Klavdia Tochonova 1949ko urriaren 30a Tbilisi, Georgia [9]
15,02   URS Anna Andreyeva 1950ko azaroaren 9a Ploiești, Errumania [9]
15,28   URS Galina Zybina 1952ko uztailaren 26a Helsinki, Finlandia [9]
15,37   URS Galina Zybina 1952ko irailaren 20a Frunze, Errusia [9]
15,42   URS Galina Zybina 1952ko urriaren 1a Frunze, Errusia [9]
16,20   URS Galina Zybina 1953ko urriaren 9a Malmo, Suedia [9]
16,28   URS Galina Zybina 1954ko irailaren 14a Kiev, Ukrania [9]
16,28   URS Galina Zybina 1955ko irailaren 5a Leningrado, Errusia [9]
16,67   URS Galina Zybina 1955ko azaroaren 15a Tbilisi, Georgia [9]
16,76   URS Galina Zybina 1956ko urriaren 13a Tashkent, Uzbekistan [9]
17,25   URS Tamara Press 1959ko apirilaren 26a Nalchik, Errusia [9]
17,42   URS Tamara Press 1960ko uztailaren 16a Mosku, Errusia [9]
17,78   URS Tamara Press 1960ko abuztuaren 13a Mosku, Errusia [9]
18,55   URS Tamara Press 1962ko ekainaren 10a Leipzig, Alemania [9]
18,55   URS Tamara Press 1962ko irailaren 12a Belgrad, Jugoslavia [9]
18,59   URS Tamara Press 1965ko irailaren 19a Kassel, Alemania [9]
18,67   URS Nadezhda Chizhova 1968ko apirilaren 28a Sochi, Errusia [9]
18,87   GDR Margitta Gummel 1968ko irailaren 22a Frankfurt an der Oder, Alemania [9]
19,07   GDR Margitta Gummel 1968ko urriaren 20a Mexiko Hiria, Mexiko [9]
19,61   GDR Margitta Gummel 1968ko urriaren 20a Mexiko Hiria, Mexiko [9]
19,72   URS Nadezhda Chizhova 1969ko maiatzaren 30a Mosku, Errusia [9]
20,09   URS Nadezhda Chizhova 1969ko uztailaren 13a Chorzów, Polonia [9]
20,10   GDR Margitta Gummel 1969ko irailaren 11a Berlin, Alemania [9]
20,10   URS Nadezhda Chizhova 1969ko irailaren 16a Atenas, Grezia [9]
20,43   URS Nadezhda Chizhova 1969ko irailaren 16a Atenas, Grezia [9]
20,43   URS Nadezhda Chizhova 1971ko abuztuaren 29a Mosku, Errusia [9]
20,63   URS Nadezhda Chizhova 1972ko maiatzaren 19a Sochi, Errusia [9]
21,03   URS Nadezhda Chizhova 1972ko irailaren 7a Munich, Alemania [9]
21,20   URS Nadezhda Chizhova 1973ko abuztuaren 28a Lviv, Ukrania [9]
21,60   GDR Marianne Adam 1975ko abuztuaren 6a Berlin, Alemania [9]
21,67   GDR Marianne Adam 1976ko maiatzaren 30a Karl-Marx-Stadt, Alemania [9]
21,87   BUL Ivanka Khristova 1976ko uztailaren 3a Belmeken, Bulgaria [9]
21,89   BUL Ivanka Khristova 1976ko uztailaren 4a Belmeken, Bulgaria [9]
21,99   TCH Helena Fibingerová 1976ko irailaren 26a Opava, Txekiar Errepublika [9]
22,32   TCH Helena Fibingerová 1977ko abuztuaren 20a Nitra, Eslovakia [9]
22,36   GDR Ilona Slupianek 1980ko maiatzaren 2a Celje, Eslovenia [9]
22,45   GDR Ilona Slupianek 1980ko maiatzaren 11a Potsdam, Alemania [9]
22,53   URS Natalya Lisovskaya 1984ko maiatzaren 27a Sochi, Errusia [9]
22,60   URS Natalya Lisovskaya 1987ko ekainaren 7a Mosku, Errusia [9]
22,63   URS Natalya Lisovskaya 1987ko ekainaren 7a Mosku, Errusia [9]

Marka mundial onena duten atletak aldatu

Gizonezkoak aldatu

2019ko urrian eguneratua.

Sailkapena Marka (m) Atleta Herrialdea Data Lekua
1 23,12 Randy Barnes AEB 1990eko maiatzaren 20a Westwood
2 23,06 Ulf Timmermann GDR 1988ko maiatzaren 22a La Canea
3 22,91 Alessandro Andrei ITA 1987ko abuztuaren 12a Viareggio
Joe Kovacs AEB 2019ko urriaren 5a Doha
5 22,90 Ryan Crouser AEB 2019ko urriaren 5a Doha
Tomas Walsh NZL 2019ko urriaren 5a Doha
7 22,86 Brian Oldfield AEB 1975ko maiatzaren 10a El Paso
8 22,75 Werner Günthör SUI 1988ko abuztuaren 23a Berna
9 22,67 Kevin Toth AEB 2003ko apirilaren 19a Lawrence
10 22,64 Udo Beyer GDR 1986ko abuztuaren 20a Berlin
11 22,61 Darlan Romani BRA 2019ko ekainaren 30a Stanford
12 22,54 Christian Cantwell AEB 2004ko ekainaren 5a Gresham
13 22,52 John Brenner AEB 1987ko apirilaren 26a Walnut
14 22,51 Adam Nelson AEB 2002ko maiatzaren 18a Gresham
15 22,44 Darrell Hill AEB 2017ko abuztuaren 31a Brusela
16 22,43 Reese Hoffa AEB 2007ko abuztuaren 3a Londres
17 22,32 Michał Haratyk POL 2019ko uztailaren 28a Varsovia
18 22,28 Ryan Whiting AEB 2013ko maiatzaren 10a Doha
19 22,25 Konrad Bukowiecki POL 2019ko irailaren 14a Chorzow
20 22,24 Sergey Smirnov URS 1986ko ekainaren 21a Tallinn
21 22,22 Bob Bertemes LUX 2019ko abuztuaren 4a Luxemburg
22 22,21 Dylan Armstrong CAN 2011ko ekainaren 25a Calgary
23 22,20 David Storl GER 2015ko uztailaren 9a Lausanne
John Godina AEB 2005ko maiatzaren 22a Carson City
25 22,17 Tomáš Staněk CZE 2018ko otsailaren 6a Düsseldorf

Emakumezkoak aldatu

2019ko urrian eguneratua.

Sailkapena Marka (m) Atleta Nazioa Data Lekua
1. 22,63 Natalya Lisovskaya Errusia 1987ko ekainaren 7a Mosku
2. 22,50 Helena Fibingerová Txekiar Errepublika 1977ko otsailaren 19a Jablonec nad Nisou
3. 22,45 Ilona Slupianek Alemania 1980ko maiatzaren 11a Potsdam
4. 22,19 Claudia Losch Alemania 1987ko abuztuaren 23a Hainfeld
5. 21,89 Ivanka Khristova Bulgaria 1976ko uztailaren 4a Belmeken
6. 21,86 Marianne Adam Alemania 1979ko ekainaren 23a Leipzig
7. 21,76 Li Meisu Txina 1988ko apirilaren 23a Shijiazhuang
8. 21,73 Natalya Akhrimenko Georgia 1988ko maiatzaren 21a Leselidze
9. 21,70 Nadzeya Ostapchuk Bielorrusia 2010ko otsailaren 12a Maguilov
10. 21,69 Vita Pavlysh Ukrania 1998ko abuztuaren 15a Budapest
11. 21,66 Sui Xinmei Txina 1990ko ekainaren 9a Pekin
12. 21,62 Verzhinia Veselinova Bulgaria 1982ko abuztuaren 21a Sofia
13. 21,60 Valentina Fedyushina Ukrania 1991ko abenduaren 28a Simferopol
14. 21,58 Margitta Pufe Alemania 1978ko maiatzaren 28a Erfurt
15. 21,57 Ines Müller Alemania 1988ko maiatzaren 16a Atenas
16. 21,53 Nunu Abashidze Ukrania 1984ko ekainaren 20a Kiev
17. 21,52 Huang Zhihong Txina 1990ko ekainaren 27a Pekin
18. 21,46 Larisa Peleshenko Hungaria 2000ko abuztuaren 26a Budapest
19. 21,45 Nadezhda Chizhova Bulgaria 1973ko irailaren 29a Varna
20. 21,43 Eva Wilms Alemania 1977ko ekainaren 27a Munich
21. 21,42 Svetlana Krachevskaya Errusia 1980ko uztailaren 24a Mosku
22. 21,31 Heike Hartwig Alemania 1988ko maiatzaren 16a Atenas
23. 21,27 Liane Schmuhl Alemania 1982ko ekainaren 26a Cottbus
24. 21,24 Valerie Adams Zeelanda Berria 2011ko abuztuaren 29a Daegu
25. 21,22 Astrid Kumbernuss Alemania 1995ko abuztuaren 5a Goteborg

Txapeldun Olinpikoak aldatu

Gizonezkoak aldatu

Dominadunak ikusteko ondoko estekara jo:.

Edizioa   Urre   Zilarra   Brontzea
Atenas 1896   AEB Robert Garrett (11,22 m.)   Grezia Miltiades Gouskos   Grezia Georgios Papasideris
Paris 1900   AEB Richard Sheldon (14,10 m.)   AEB Josiah McCracken   AEB Robert Garrett
San Luis 1904   AEB Ralph Rose (14,81 m.)   AEB Wesley Coe   AEB Leon Feuerbach
Londres 1908   AEB Ralph Rose (14,21 m.)   Erresuma Batua Denis Horgan   AEB John Garrels
Estokolmo 1912   AEB Patrick McDonald (15,34 m.)   AEB Ralph Rose   AEB Lawrence Whitney
Amberes 1920   Finlandia Ville Pörhölä (14,81 m.)   Finlandia Elmer Niklander   AEB Harry Liversedge
Paris 1924   AEB Clarence Houser (14,995 m.)   AEB Glenn Hartranft   AEB Ralph Hills
Amsterdam 1928   AEB John Kuck (15,87 m.)   AEB Herman Brix   Alemania Emil Hirschfeld
Los Angeles 1932   AEB Leo Sexton (16,005 m.)   AEB Harlow Rothert   Txekia František Douda
Berlin 1936   Alemania Hans Woellke (16,20 m.)   Finlandia Sulo Bärlund   Alemania Gerhard Stock
Londres 1948   AEB Wilbur Thompson (17,12 m.)   AEB Jim Delaney   AEB Jim Fuchs
Helsinki 1952   AEB Parry O'Brien (17,41 m.)   AEB Darrow Hooper   AEB Jim Fuchs
Melbourne 1956   AEB Parry O'Brien (18,57 m.)   AEB Bill Nieder   Txekia Jiří Skobla
Roma 1960   AEB Bill Nieder (19,68 m.)   AEB Parry O'Brien   AEB Dallas Long
Tokio 1964   AEB Dallas Long (20,33 m.)   AEB Randy Matson   HUN Vilmos Varjú
Mexiko 1968   AEB Randy Matson (20,54 m.)   AEB George Woods   URS Eduard Gushchin
Munich 1972   Polonia Władysław Komar (21,18 m.)   AEB George Woods   GDR Hartmut Briesenick
Montreal 1976   GDR Udo Beyer (21,05 m.)   URS Yevgeny Mironov   URS Aleksandr Baryshnikov
Mosku 1980   URS Vladimir Kiselyov (21,35 m.)   URS Aleksandr Baryshnikov   GDR Udo Beyer
Los Angeles 1984   Italia Alessandro Andrei (21,26 m.)   AEB Mike Carter   AEB Dave Laut
Seul 1988   GDR Ulf Timmermann (22,47 m.)   AEB Randy Barnes   Suitza Werner Günthör
Bartzelona 1992   AEB Mike Stulce (21,70 m.)   AEB Jim Doehring Txantiloi:Herrialde info EUN Vyacheslav Lykho
Atlanta 1996   AEB Randy Barnes (21,62 m.)   AEB John Godina   UKR Oleksandr Bagach
Sydney 2000   Finlandia Arsi Harju (21,29 m.)   AEB Adam Nelson   AEB John Godina
Atenas 2004   AEB Adam Nelson[10][11](21,16 m.)   Danimarka Joachim Olsen   Espainia Manuel Martínez
Pekin 2008   Polonia Tomasz Majewski (21,51 m.)   AEB Christian Cantwell   Kanada Dylan Armstrong
Londres 2012   Polonia Tomasz Majewski (21,89 m.)   Alemania David Storl   AEB Reese Hoffa
Rio 2016   AEB Ryan Crouser (22,52 m. RO)   AEB Joseph Kovacs   Zeelanda Berria Tomas Walsh
Tokio 2022   AEB Ryan Crouser (23,30 m. RO)   AEB Joseph Kovacs   Zeelanda Berria Tomas Walsh
  • RO: rekord olinpikoa esan nahi du.

Emakumezkoak aldatu

Edizioa   Urrea   Zilarra   Brontzea
Londres 1948   Frantzia Micheline Ostermeyer (13,75 m.)   Italia Amelia Piccinini   Austria Ina Schäffer
Helsinki 1952   URS Galina Zybina (15,21 m.)   FRG Marianne Werner   URS Klavdiya Tochenova
Melbourne 1956   URS Tamara Tyschkewitsch (16,59 m.)   URS Galina Zybina Txantiloi:Herrialde info EUA Marianne Werner
Roma 1960   URS Tamara Press (17,32 m.) Txantiloi:Herrialde info EUA Johanna Lüttge   AEB Earlene Brown
Tokio 1964   URS Tamara Press (18,14 m.) Txantiloi:Herrialde info EUA Renate Garisch   URS Galina Zybina
Mexiko 1968   DDR Margitta Gummel (19,61 m.)   DDR Marita Lange   URS Nadezhda Chizhova
Munich 1972   URS Nadezhda Chizhova (21,03 m.)   DDR Margitta Gummel   BGR Ivanka Khristova
Montreal 1976   BGR Ivanka Khristova (21,16 m.)   URS Nadezhda Chizhova   CSK Helena Fibingerová
Mosku 1980   DDR Ilona Slupianek (22,41 m. RO)   URS Svetlana Krachevskaya   DDR Margitta Pufe
Los Angeles 1984   FRG Claudia Losch (20,48 m.)   ROU Mihaela Loghin   Australia Gael Martin
Seul 1988   URS Natalya Lisovskaya (22,24 m.)   DDR Kathrin Neimke   [[|]] Li Meisu
Bartzelona 1992 Txantiloi:Herrialde info EUN Svetlana Krivelyova (21,06 m.)   [[|]] Huang Zhihong   Alemania Kathrin Neimke
Atlanta 1996   Alemania Astrid Kumbernuss (20,56 m.)   [[|]] Sui Xinmei   Errusia Irina Khudoroshkina
Sidney 2000   BLR Janina Karolchyk (20,56 m.)   Errusia Larissa Peleshenko   Alemania Astrid Kumbernuss
Atenas 2004   CUB Yumileidi Cumbá (19,59 m.)   Alemania Nadine Kleinert   Errusia Svetlana Kriveljova
Pekin 2008   Zeelanda Berria Valerie Vili (20,56 m.)   BLR Natallia Mikhnevich   BLR Nadzeya Ostapchuk
Londres 2012[12]   Zeelanda Berria Valerie Vili-Adams (20,70 m.) desierto   Txina Gong Lijiao
Rio 2016   AEB Michelle Carter (20,63 m.)   Zeelanda Berria Valerie Adams   HUN Anita Márton
Tokio 2022   Txina Gong Lijiao (20.58 m.)   AEB Raven Saunders   Zeelanda Berria Valerie Adams
  • RO: rekord olinpikoa esan nahi du.

Munduko txapeldunak aldatu

  • Munduko Atletismo Txapelketako irabazleak

Gizonezkoak aldatu

Edizioa   Urrea   Zilarra   Brontzea
Helsinki 1983   Polonia Edward Sarul   DDR Ulf Timmermann   CSK Remigius Machura
Roma 1987   Suitza Werner Günthör   Italia Alessandro Andrei   AEB John Brenner
Tokio 1991   Suitza Werner Günthör   Norvegia Lars Arvid Nilsen   URS Aleksandr Klimenko
Stuttgart 1993   Suitza Werner Günthör   AEB Randy Barnes   UKR Oleksandr Bahač
Gotemburgo 1995   AEB John Godina   Finlandia Mika Halvari   AEB Randy Barnes
Atenas 1997   AEB John Godina   Alemania Oliver-Sven Buder   AEB Cottrell J. Hunter
Sevilla 1999   AEB Cottrell J. Hunter   Alemania Oliver-Sven Buder   UKR Oleksandr Bahač
Edmonton 2001   AEB John Godina   AEB Adam Nelson   Finlandia Arsi Harju
Paris 2003   BLR Andrėj Michnevič   AEB Adam Nelson   UKR Jurij Bilonoh
Helsinki 2005   AEB Adam Nelson   Herbehereak Rutger Smith   Alemania Ralf Bartels
Osaka 2007   AEB Reese Hoffa   AEB Adam Nelson   Herbehereak Rutger Smith
Berlin 2009   AEB Christian Cantwell   Polonia Tomasz Majewski   Alemania Ralf Bartels
Daegu 2011   Alemania David Storl   Kanada Dylan Armstrong   AEB Christian Cantwell
Mosku 2013   Alemania David Storl   AEB Ryan Whiting   Kanada Dylan Armstrong
Pekin 2015   AEB Joe Kovacs   Alemania David Storl   JAM O'Dayne Richards
Londres 2017   Zeelanda Berria Tomas Walsh   AEB Joe Kovacs   Kroazia Stipe Žunić
Doha 2019   AEB Joe Kovacs   AEB Ryan Crouser   Zeelanda Berria Tomas Walsh

Emakumezkoak aldatu

Edizioa   Urrea   Zilarra   Brontzea
Helsinki 1983   CSK Helena Fibingerová   DDR Helma Knorscheidt   DDR Ilona Slupianek
Roma 1987   URS Natalya Lisovskaya   DDR Kathrin Neimke   DDR Ines Müller
Tokio 1991   Txina Huang Zhihong   URS Natalya Lisovskaya   URS Svetlana Krivelyova
Stuttgart 1993   Txina Huang Zhihong   Errusia Svetlana Krivelyova   Alemania Kathrin Neimke
Gotemburgo 1995   Alemania Astrid Kumbernuss   Txina Huang Zhihong   BGR Svetla Mitkova
Atenas 1997   Alemania Astrid Kumbernuss   UKR Vita Pavlysh   Alemania Stephanie Storp
Sevilla 1999   Alemania Astrid Kumbernuss   Alemania Nadine Kleinert   Errusia Svetlana Krivelyova
Edmonton 2001   BLR Janina Karolchyk   Alemania Nadine Kleinert   UKR Vita Pavlysh
Paris 2003   Errusia Svetlana Krivelyova   BLR Nadzeya Astapchuk   UKR Vita Pavlysh
Helsinki 2005   BLR Nadzeya Astapchuk   Errusia Olga Ryabinkina   Zeelanda Berria Valerie Vili
Osaka 2007   Zeelanda Berria Valerie Vili   BLR Nadzeya Astapchuk   Alemania Nadine Kleinert
Berlin 2009   Zeelanda Berria Valerie Vili   Alemania Nadine Kleinert   Txina Gong Lijiao
Daegu 2011   Zeelanda Berria Valerie Adams   BLR Nadzeya Astapchuk   AEB Jillian Camarena-Williams
Mosku 2013   Zeelanda Berria Valerie Adams   Alemania Christina Schwanitz   Txina Gong Lijiao
Pekin 2015   Alemania Christina Schwanitz   Txina Gong Lijiao   AEB Michelle Carter
Londres 2017   Txina Gong Lijiao   HUN Anita Márton   AEB Michelle Carter
Doha 2019   Txina Gong Lijiao   JAM Danniel Thomas-Dodd   Alemania Christina Schwanitz

Denboraldi bakoitzeko marka onenak aldatu

Gizonezkoak aldatu

Urtea Distantzia (m) Atleta Lekua
1964
20,68
  AEB Dallas Long Los Angeles
1965
21,52
  AEB Randy Matson College Station, Texas
1966
21,09
  AEB Randy Matson Los Angeles
1967
21,78
  AEB Randy Matson College Station, Texas
1968
21,30
  AEB Randy Matson Walnut, Kalifornia
1969
20,64
  AEB Neal Steinhauer
  GDR Hans-Peter Gies
Eugene, Oregon
Budapest
1970
21,75
  AEB Randy Matson Berkeley, Kalifornia
1971
21,12
  GDR Heinz-Joachim Rothenburg Mosku
1972
21,54
  GDR Hartmut Briesenick Potsdam
1973
21,82
  AEB Al Feuerbach San Jose, Kalifornia
1974
22,02
  AEB George Woods Mosku
1975
22,86
  AEB Brian Oldfield El Paso, Texas
1976
22,45
  AEB Brian Oldfield El Paso, Texas
1977
21,74
  GDR Udo Beyer Dusseldorf
1978
22,15
  GDR Udo Beyer Gothenburg
1979
21,74
  GDR Udo Beyer Linz
1980
21,98
  GDR Udo Beyer Erfurt
1981
22,02
  AEB Brian Oldfield Modesto, Kalifornia
1982
22,02
  AEB Dave Laut Koblenza
1983
22,22
  GDR Udo Beyer Los Angeles
1984
22,19
  AEB Brian Oldfield San Jose, Kalifornia
1985
22,62
  GDR Ulf Timmermann Berlin
1986
22,64
  GDR Udo Beyer Berlin
1987
22,91
  Italia Alessandro Andrei Viareggio
1988
23,06
  GDR Ulf Timmermann Hania
1989
22,66
  AEB Randy Barnes Los Angeles
1990
23,12
  AEB Randy Barnes Westwood, Los Angeles
1991
22,03
  Suitza Werner Günthör Oslo
1992
21,98
  AEB Gregg Tafralis Los Gatos, California
1993
21,98
  Suitza Werner Günthör Linz
1994
21,09
  AEB Jim Doehring New York
1995
22,00
  AEB John Godina Knoxville
1996
22,40
  AEB Randy Barnes Rudlingen
1997
22,03
  AEB Randy Barnes Indianapolis
1998
21,78
  AEB John Godina Walnut, Kalifornia
1999
22,02
  AEB John Godina Eugene, Oregon
2000
22,12
  AEB Adam Nelson Sakramento
2001
21,97
  AEB Janus Robberts Eugene, Oregon
2002
22,51
  AEB Adam Nelson Gresham, Oregon
2003
22,67
  AEB Kevin Toth Lawrence, Kansas
2004
22,54
  AEB Christian Cantwell Gresham, Oregon
2005
22,20
  AEB John Godina Karson
2006
22,45
  AEB Christian Cantwell Gateshead
2007
22,43
  AEB Reese Hoffa Londres
2008
22,40
  AEB Adam Nelson Fayetteville, Arkansas
2009
22,16
  AEB Christian Cantwell Zagreb, Kroazia
2010
22,41
  AEB Christian Cantwell Eugene, Oregon
2011
22,21
  Kanada Dylan Armstrong Kalgary, Canada
2012
22,31
  AEB Christian Cantwell Champaign, Illinois
2013
22,28
  AEB Ryan Whiting Doha, Qatar
2014
22,23
  AEB Ryan Whiting Albuquerque, USA
2015
22,56
  AEB Joe Kovacs Monako
2016
22,52
  AEB Ryan Crouser Rio de Janeiro, Brasil
2017
22,65
  AEB Ryan Crouser Sakramento, AEB
2018
22,67
  Zeelanda Berria Tomas Walsh Aukland, Zelanda Berria

Emakumezkoak: aldatu

Urtea Distantzia (m) Atleta Lekua
1964 18,40   URS Tamara Press Minsk, Errusia
1965 18,59   URS Tamara Press Kassel, Alemania
1966 18,01   URS Tamara Press Aukland, Zelandia Berria
1967 18,34   URS Nadezhda Chizhova Karl-Marx-Stadt, Alemania
1968 19,61   GDR Margitta Gummel Mexiko Hiria, Mexiko
1969 20,43   URS Nadezhda Chizhova Atenas, Grezia
1970 19,69   URS Nadezhda Chizhova Erfurt, Alemania
1971 20,43   URS Nadezhda Chizhova Mosku, Errusia
1972 21,03   URS Nadezhda Chizhova Munich, Alemania
1973 21,45   URS Nadezhda Chizhova Barna, Bulgaria
1974 21,57   TCH Helena Fibingerová Gottwaldov, Txekiar Errepublika
1975 21,60   GDR Marianne Adam Berlin, Alemania
1976 21,99   TCH Helena Fibingerová Opava, Txekiar Errepublika
1977 22,50   TCH Helena Fibingerová Jablonec, Txekiar Errepublika
1978 22,06   GDR Ilona Slupianek Berlin, RDA
1979 22,04   GDR Ilona Slupianek Potsdam, RDA
1980 22,45   GDR Ilona Slupianek Potsdam, RDA
1981 21,61   GDR Ilona Slupianek Potsdam, RDA
1982 21,80   GDR Ilona Slupianek Potsdam, RDA
1983 22,40   GDR Ilona Slupianek Berlin, RDA
1984 22,53   URS Natalya Lisovskaya Sochi, Errusia
1985 21,73   URS Natalya Lisovskaya Erfurt, RDA
1986 21,70   URS Natalya Lisovskaya Tallinn, Errusia
1987 22,63   URS Natalya Lisovskaya Mosku, Errusia
1988 22,55   URS Natalya Lisovskaya Tallinn, Errusia
1989 20,82   [[|]] Li Meisu Praga, Txekiar Errepublika
1990 21,66   [[|]] Sui Xinmei Beijing, Txina
1991 21,60   URS Valentina Fedyushina Simferopol, Ukrania
1992 21,06   Errusia Svetlana Krivelyova Bartzelona, Espainia
1993 20,84   Errusia Svetlana Krivelyova Mosku, Errusia
1994 20,54   [[|]] Sui Xinmei Beijing, Txina
1995 21,22   Alemania Astrid Kumbernuss Goteborg, Suedia
1996 20,97   Alemania Astrid Kumbernuss Duisburgo, Alemania
1997 21,22   Alemania Astrid Kumbernuss Hamburgo, Alemania
1998 21,69   UKR Vita Pavlysh Budapest, Hungaria
1999 21,15   Errusia Irina Korzhanenko Mosku, Errusia
2000 21,46   Errusia Larisa Peleshenko Mosku, Errusia
2001 20,79   Errusia Larisa Peleshenko Tula, Rusia
2002 20,64   Errusia Irina Korzhanenko Munich, Alemania
2003 20,77   Errusia Svetlana Krivelyova Tula, Errusia
2004 20,79   Errusia Irina Korzhanenko Tula, Errusia
2005 21,09   BLR Nadzeya Ostapchuk Minsk, Bielorrusia
2006 20,86   BLR Nadzeya Ostapchuk Minsk, Bielorrusia
2007 20,54   Zeelanda Berria Valerie Vili Osaka, Japonia
2008 20,98   BLR Nadzeya Ostapchuk Minsk, Bielorrusia
2009 21,07   Zeelanda Berria Valerie Vili Thessaloniki, Grezia
2010 21,70   BLR Nadzeya Ostapchuk Mogilev, Bielorrusia
2011 21,24   Zeelanda Berria Valerie Adams Daegu, Hego Korea
2012 21,58   BLR Nadzeya Ostapchuk Minsk, Bielorrusia
2013 20,98   Zeelanda Berria Valerie Adams Zurich, Suitza
2014 20,67   Zeelanda Berria Valerie Adams Sopot, Polonia
2015 20,77   Alemania Christina Schwanitz Beijing, Txina
2016 20,63   AEB Michelle Carter Rio de Janeiro, Brasil
2017 20,11   [[|]] Gong Lijiao Böhmenkirch, Alemania
2018 20,38   [[|]] Gong Lijiao Guiyang, Txina

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Atletismo, claves de redacción.. .
  2. La Iliada : Clásicos de la literatura.. ISBN 978-80-268-3531-8. PMC 1007136972. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  3. a b (Gaztelaniaz) Revista Atletismo Español. RFEA, zbk. 486 or..
  4. (Gaztelaniaz) ¿Cuánto pesa la bala olímpica?. Calcuworld.
  5. Pisu Jaurtiketa. Ekin Atletismoarekin.
  6. a b c d e f g h Txantiloi:Ger Kugelstoßen Männer. Rekorde-im-sport.
  7. (Gaztelaniaz) Impulsión de la bala. EcuRed.
  8. Txantiloi:Eng Lilli Henoch. International Jewish Sports Hall of Fame.
  9. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap (Gaztelaniaz) Historia de los récords mundiales del lanzamiento de bala (peso) damas. EFDeportes.
  10. (Gaztelaniaz) El lanzador ucranio Yuri Bilonog fue desposeído del oro al ser descalificado por dopaje.. .
  11. Manuel Martínez ya tiene su bronce olímpico. Marca.
  12. Shot Put Women. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu