Pinocchio (1940ko filma)

Pinocchio (euskaraz Pinotxo) 1940an Walt Disneyk ekoiztutako marrazki bizidunetako film bat da. Carlo Collodi italiar idazlearen Pinotxoren abenturak eleberrian oinarritua dago. Snow White and the Seven Dwarfs marrazki bizidunetako filmaren ondoren, Disney etxeak filmatu zuen mota horretako bigarren filma izan zen, jatorriz, 1940ko otsailaren 7an RKO Radio Pictures zinemagintza konpainiak estreinatua.

 Pinocchio (1940ko filma)
Leigh Harlineren animaziozko filma
Egilea(k)Leigh Harline
Sorrera-urtea1930(e)ko hamarkada
Argitaratze-data1940
IzenburuaPinocchio
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Honen izena daramaPinocchio (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasiazko filma, Buddy filma, musika-filma, sarbide-bizipena, marrazki biziduna eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena88 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaWalt Disney Animation Studios film (en) Itzuli
Produkzio-kodea2003
Deskribapena
OinarrituaPinotxoren abenturak
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ben Sharpsteen (en) Itzuli
Hamilton Luske
Norman Ferguson
T. Hee (en) Itzuli
Wilfred Jackson
Jack Kinney
Bill Roberts (en) Itzuli
[[Kategoria:Ben Sharpsteen (en) Itzuli zuzendutako filmak]]


[[Kategoria:T. Hee (en) Itzuli zuzendutako filmak]]


[[Kategoria:Bill Roberts (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Aurelius Battaglia (en) Itzuli
Ted Sears (en) Itzuli
William Cottrell (en) Itzuli
Otto Englander (en) Itzuli
Erdman Penner (en) Itzuli
Webb Smith (en) Itzuli
Joseph Sabo (en) Itzuli
[[Kategoria:Aurelius Battaglia (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Ted Sears (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:William Cottrell (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Otto Englander (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Erdman Penner (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Webb Smith (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Joseph Sabo (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
baliorik ez
Ekoizpena
EkoizleaWalt Disney
Konpainia ekoizleaThe Walt Disney Company
HitzakNed Washington
Bestelako lanak
MusikagileaPaul Smith (en) Itzuli
Leigh Harline
Langileak[[Claude Coats (en) ]]
[[Gustaf Tenggren (en) ]]
[[Albert Hurter (en) ]]
[[Walt Scott (en) ]]
[[Joe Grant]]
[[John P. Miller (en) ]]
[[Campbell Grant (en) ]]
[[Martin Provensen (en) ]]
[[John Walbridge (en) ]]
[[Merle Cox]]
[[Edgar Starr (en) ]]
[[Ray Huffine (en) ]]
[[Art Riley (en) ]]
[[Dick Anthony (en) ]]
[[Eric Hansen (en) ]]
[[Mique Nelson (en) ]]
[[Fini Littlejohn]]
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaItalia
Fikzio-unibertsoaDisney's Pinocchio universe (en) Itzuli
Historia
Gertaera nabarmenak1940ko otsailaren 7a
estreinaldi Center Theatre
Jasotako sariak
Nominazioak

d23.com…
IMDB: tt0032910 Filmaffinity: 878559 Allocine: 26626 Rottentomatoes: m/pinocchio_1940 Mojo: pinocchio Allmovie: v38183 TCM: 86717 Metacritic: movie/pinocchio-1940 TV.com: movies/pinocchio Netlix: 858168Edit the value on Wikidata

Film honek bi Oscar Sari irabazi zituen, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria ("When You Wish upon a Star" abestia).

Ipuina edo istorioa Toskana eskualdean girotua dagoenez, ingelesezko jatorrizko bertsioan hainbat pertsonaiak ingelesaren italiar ahoskera dute.

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Toskanako Geppetto izeneko zurgin zahar batek Pinotxo izeneko zurezko txotxongilo bat sortu du. Sortzaileak Pinotxo benetako mutiko bat izan dadin nahi du. Maitagarri Urdinak Geppettoren nahia egia bilakatu eta txotxongiloari bizia emango dio, baina mutikoak zurezko gorputza izaten jarraituko du. Maitagarriak Kilker Hiztunari Pinotxoren kontzientzia edo borondatea izateko ardura emango dio, mutikoa arazoetatik urrundu eta egoera zailetan aholkuak eman diezazkion. Pinotxok Kilker Hiztunari ez dio jaramonik egiten, bere aita Geppettorengana itzultzeko hainbat arazo edo oztopo gainditu beharko ditu, eta azkenean aita-semeak berrelkartzean Pinotxo benetako mutiko bat bilakatuko da.

Iruditegia aldatu

Pertsonaiak aldatu

  • Pinotxo: zurezko mutiko txotxongiloa (Dickie Jones).
  • Kilker Hiztuna: ingelesezko jatorrizko bertsioan Jiminy Cricket (Cliff Edwards).
  • Geppetto jauna: agure toskanar zurgina, Pinotxoren sortzailea eta aita, ingelesezko bertsioan Mister Geppetto (Christian Rub).
  • Figaro eta Cleo: Geppeto, Kilker Hiztuna eta Pinotxorekin batera bizi diren katua eta arraina dira.
  • John Worthington Foulfellow: azeri zital, iruzurgile eta bizizalea (Walter Catlett). Bere katu Gideonekin batera, Pinotxo bide okerretik eraman eta mutikoak bere betebeharrak uzteko tentatzeko ardura du.
  • Gideon: John Worthingtonen katu baldar eta mutua.
  • Stromboli (Charles Judels): Titiriteroa, filmeko beste pertsonaia gaiztoetako bat da. Pinotxo bahitu eta bere zirkuan "Haririk gabeko txotxongiloa" izenez bertako ekitaldietan jardutera behartzen du.
  • Maitagarri Urdina (Evelyn Venable)
  • Gurdizaina (Charles Judels): bere itxura jatorraz baliatuz, Pinotxo eta gainerako haurrak "Jostailuen Uharte"ra eramateko ardura du. Bertan haurrak nahi adina jolastu daitezke, bai billar nahiz pokerrean, baita zigarroak erre ere; baina haurrek zenbat eta okerrago jokatu, asto bilakatuz joango dira. Bere ahotsa Stromboliren berdina da.
  • Lampwick (Frankie Darro): "Jostailuen Uharte"ko Pinotxoren "laguna", billarrean jokatzera, garagardoa edatera eta purua erretzera bultzatzen du. Dena dakitela eta inor baino azkarragoak direla uste izaten duten haurrek bezala jokatzen du, baina zinez, bera da denetan "astoena", abere huraxe bilakatzen da azkenean.
  • Munstroa: izenak ongi adierazten duen gisan, balea izugarri bat da. Itsasoko izakiek arras izutuak ditu. Ingelesezko bertsioan Monstro izena darama.
  • Alexander (Dickie Jones)

Kanpo estekak aldatu