Pinazia pinuen hazia da, pinotxen baitan egon ohi dena. Jangarria da[1]. Hogei pinu-espezie inguruk jateko nahikoa handiak diren pinaziak ekoizten dituzte; besteak, jangarriak izan arren, txikiegiak dira.[2]

Pinazi
Hazi eta fruitu lehor
Historia
Honen produktuaPinu

Espezieen hedapen geografikoa aldatu

Asian bi espezie landatzen dituzte gehien Pinus koraiensis eta Pinus gerardiana. Pinus sibirica, Pinus pumila, Pinus armandii eta Pinus bungeana ere erabiltzen dituzte. Afganistan bertoko ekoizle nagusia da.

Europan pinazi-pinua (Pinus pinea) nagusia da, 6.000 urte baino luzeko historia duena. Suitzako pinua (Pinus cembra ere batzutan erabiltzen dute.

Amerikan Pinus edulis, Pinus monophylla eta Pinus cembroides espezie nagusiak dira, nahiz eta Pinus sabineana, Pinus torreyana, Pinus lambertiana eta Pinus quadrifolia erabili ere.

Nutrizio balioa aldatu

100g honako elikagaiak ditu:[3]

  • Kaloriak (kcal):673
  • Karbohidratoak (g): 13.08
    • Zuntza (g): 3.7
  • Proteinak (g): 13.69
  • Gantzak (g): 68.4
    • Kolesterola (mg): 0

Erabilerak aldatu

Mediterranear sukaldaritzan guarnizio gisa erabiltzen da haragi eta arrain plateretan, entsaladatan, barazkietan eta noski azkenburukotan. Kataluniako eta Valentziako gastronomian bereziki erabilia da. Italiako pesto saltsa ezagunean ere ezinbesteko osagaia da.

Erreferentziak aldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Pinazi. .
  2. Farjon, A.. (2005). Pines. Drawings and descriptions of the genus Pinus. Koninklijke Brill ISBN 90-04-13916-8..
  3. Estatu Batuetako gobernuaren webgunea

Kanpo estekak aldatu