Pinakoteka (pinacothēca latineko hitzatik eta πινακο edo "margolana", eta θήκη edo "bilduma" grezierako hitzetatik) margolan museoak edo arte galeriak dira. Beraz, margolanak erakusteko espazioak dira, nahiz eta batzutan eskulturak ere erakutsi. Horren arabera, orokorragoak diren museoek ere pinakoteka bat eduki detzakete haien barruan;[1] hori da, adibidez, Donostiako San Telmo Museoaren kasua.

Hermitage museoaren pinakoteka, San Petersburgon.

Historia aldatu

Atenasko Akropolian, ipar aldean, propileos izeneko ate monumentalak zeuden, han oholtxo margotuak gordetzen ziren eta espezio horrek πινακοθήκη izena zuen. Antzinako Grezian, tenpluen sarreretan, bestetik, jainkoen errepresentazioak erakusten ziren.

Pinakoteka ezagunenak aldatu

Asko dira mundu osoan ospetsuak diren pinakotekak. Hona hemen adibide batzuk:

Euskal Herrian aldatu

Gurean ez daude hain maila altuko pinakotekak. Dena dela, aberatsena, Bilboko Arte Ederren Museoarena da.

Pinakoteka birtualak aldatu

Izen hori Interneten bidez ikus daitezkeen margolan bilduma dira. Horietan margolanak digitalizatuak ikus daitezke, batzutan erresoluzio handiez. Horrelako proiektu ezagunetarikoa Google Arts & Culture da;[2] proiektu horretan munduko hamazazpi instituzio handiak ari dira parte hartzen.[3]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu