Pijama marradunaz jantzitako mutikoa

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa (jatorrizko izenburua ingelesez: The Boy in the Striped Pyjamas) John Boynek 2006an idatzitako eleberria da, umeentzako idatzi zuen lehendabizikoa. Istorioaren protagonista 9 urteko Bruno da. Mutiko honen ikuspegi lañotik, ustekabeko bidaia baten eta ondorengo bizitza berriaren nondik norako zehatzak pixkanaka pixkanaka antzematen ditu irakurleak.

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa
Datuak
IdazleaJohn Boyne (2006)
Argitaratze-data2006ko urtarrilaren 5
GeneroaDrama historikoa
Jatorrizko izenburuaThe Boy in the Striped Pyjamas
ArgitaletxeaDavid Fickling Books (en) Itzuli
Herrialdea Irlanda
Orrialdeak224
ISBN0-385-60940-X
OCLC62132588
Euskaraz
IzenburuaPijama marradunaz jantzitako mutikoa
ItzultzaileaMirentxu Larrañaga Sueskun
Argitaratze-data2007
Orrialdeak217
ISBN9788496643772

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Izan ere, Bruno bere inguruan zer gertatzen ari den ulertzen saiatu arren, ez da gauza guztiz konprenitzeko zein den bere aitaren betebeharra Auschwitzeko burua bezala Bigarren Mundu Gerran. Gerra eta sarraski-esparru horren izen konkretua, halere, ez dira eleberri osoan aipatzen, eta Brunoren ahoskera kaskarra (Autsbitz) baino ez da agertzen, beste pertsonaiek gaizki ahoskatzen duela ohartarazi dioten arren.

 

Brunoren familiak Berlingo etxe handia eta dotorea utzi behar zuenean hasten da eleberria, aita Auschwitzeko buru berria baitzen, Führerek berak (Fiera nobelan) izendatuta. Aldaketa honek ondorio txarrak ekarri zizkieten Brunori eta arrebari, zeren, etxe berria isolaturik egonda, euren adineko lagunik ez baitzegoen.

Nolanahi ere, bere gelako leihotik Brunok hesiaz bestaldean pijamaz jantzitako jendea, umeak ere tartean, badaudela ikusi egin zuen, nahiz eta ez zuen ongi ulertzen zertan zebiltzan hor. Asperduraren asperduraz, Brunok ingurumari esploratzeari ekin zion. Hesia inguratzen saiatzen ari zela, bere adineko ume judua aurkitu zuen bestaldean, Shmuel izenekoa. Elkarren lagunak bihurtuta, Bruno arratsaldero joaten zen hura bisitatzera.

Hastapenean gogaituta sentitu arren, lagun berriak etxe berriaren inguruko iritzia aldarazi zion Brunori. Familia, ordea, ama eta arreba batez ere, hainbat gorabeheraren ondoren itolarri sentitzen ziren leku hits horretan. Horrenbestez, Berlinera bueltatzeko erabakia hartu zuen aitak.

Istorioa amaitzen da hiriburura itzuli aurretik kontzentrazio-esparruan eman zuten azken egunean. Izan ere, Brunok hesia zeharkatu zuen zulo txiki batetik, Shmueli desagertutako aita aurkitzen lagundu nahi baitzion. Shmuelek emandako jantziekin eta zorriak zirela-eta Brunoren ile mozketarekin, horren ezberdinak ez zirela konturatu ziren mutikoak. Etxera bueltatzeko ordua zela konturatu bezain laster, mutilak eta euren ingurukoak "martxa" batera eraman zituzten, gas-ganbara batean amaitzeraino.

Kanpo estekak aldatu