Pigmalion Greziar mitologiako pertsonaia bat da. Berez, Zipre uharteko Pigmalion eta Galatea (grekeraz Πυγμαλίων καὶ Γαλατεία) izeneko kondairaren pertsonaia nagusia da. Kondaira hau Publio Ovidiok bere Metamorfosiak idazlanean azaldu zuen.

Pigmalion
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideaeskultorea
Familia
Ezkontidea(k)Galatea (en) Itzuli
Seme-alabakPaphos (en) Itzuli eta Metharme (en) Itzuli
Anai-arrebakPhrasius (en) Itzuli

Kondaira aldatu

Pigmalion delakoa Zipreko erregea izan zen. Luzaroan ibili zen emaztegai bila, baldintza bat jarrita: emakume perfektua izan beharko zuen. Bilatzeaz nekatuta, ez ezkontzea erabaki eta galera hura orekatzeko asmoz eskultura ederrak sortzeari ekin zion. Eskultura haietako bat Galatea izan zen; hain ederra zenez, hartaz maitemindu zen Pigmalion.

Afrodita jainkosaren bitartekaritzaz, Pigmalionek Galatea hezurmamitu egin zela amestu zuen. Publio Ovidioren Metamorfosiak idazlanak honela azaltzen du:

Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Metamorfosiak (Ovidio)
Liburu osoa: Latin-literaturarako sarbidea: idazleak eta idazlanak
« Itzuli zenean bere neskatxaren irudiaren bila joan zen eta ohatzean etzanik musuak eman zizkion: epel zegoela iruditu zitzaion. Berriro hurbiltzen ditu ezpainak, eskuekin ere ukitzen du bularra; ukituriko marfila guritu egiten da eta gogortasuna utzita barrura egiten du eriekin eta amore ematen du, Himetoko argizaria eguzkiarekin biguntzen den moduan eta erpuruarekin landuaz forma askotan aldatzen den bezala, erabilgarritasuna erabiliaren erabiliaz hartuz.

Zurtu, zalantzaz poztu eta gezurra izan litekeelako beldurtzen den bitartean, behin eta berriro hartzen du bere eskuekin, eta maitasunez berriro hartzen, bere guraria. Gorputza zen: taupadaka hasten zaizkio zainak erpuruaz ukitzean. Orduan hain zuzen azaldu zituen Pafoseko heroiak hitz adierazgarriak, Venusi eskerrak emateko, eta azkenik bere ezpainekin gezurrezkoak ez diren ezpainak hertsatzen ditu eta neskaoak sentitu egin zituen emandako musuak eta gorritu egin zen eta bere begietako argi lotsatia argira altxatzean zeruarekin batera maitalea ikusi zuen. Berak bideraturiko ezteietan izan zen jainkosa, eta ilargiaren adarrak bederatzi bider elkartu eta uztai osoa egin zutenean, Pafo sortu zen neskarengandik, eta honengandik hartu du uharteak izena.

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Esnatzean, Pigmalion erregea Afrodita jainkosa topatu zuen hantxe. Afroditak, erregearen gurariaz hunkiturik, honako hau esan omen zion:

« Zoriontasuna merezi duzu, zerorrek irudikatu duzun zoriontasuna. Hemen duzu bila aritu zaren erregina. Maita ezazu eta babes ezazu zorigaitzetik. »

Eta halaxe Galatea gizaki bilakatu zen.

Kondaira hori da Pigmalion efektuaren oinarria.

Erreferentziak aldatu

  1. Bilbao Telletxea, Gidor.. (2002). Latin-literaturarako sarbidea : idazleak eta idazlanak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380351..

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu