Pierre Thouvenot

gudari frantziarra

Pierre Thouvenot (Toul, 1757ko martxoaren 9a - Orly, 1817ko uztailaren 21a) frantziar jenerala izan zen. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran eta Napoleondar Gerretan aritu zen. Azken gerrate horren garaian, Frantziako Inperioaren mende zegoen Bizkaiko Gobernuko burua izan zen; hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lehenbizikoz batu zituen gobernuko burua.

Pierre Thouvenot

Bizitza
JaiotzaToul1757ko martxoaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaOrly1817ko uztailaren 21a (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduadibisio-jeneral
Parte hartutako gatazkakNapoleondar Gerrak

Bizitza aldatu

Belgikan izan ondoren, austriarrek atxilotua izan zen eta Brunswick-Lüneburg dukerrian erbesteratu zen. Napoleonen 1800ko amnistia aprobetxatu zuen Frantziara itzultzeko. Saint-Dominguen eta Grande Arméen borrokatu eta gero, Kolbergeko setioan zauritu zuten.

1808ko urtarrilaren 18an, Euskal Herrira bidali zuten Thouvenot, hasieran Donostiako eta, 1811ko urtarriletik aitzina, Gasteizko gobernadore izendatua. Oraingo Euskal Autonomia Erkidegoak hartzen duen lurraldeko agintari goren bilakatu zen. Xabier Zabaltza historialariak lehen lehendakaria deitu du, bera buru zelarik lehenbizikoz Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia baturik egon zirelako politikoki, 1810eko otsailetik 1813ko ekaina arte, betiere Frantziako Inperioaren menpe.[1]

1811n, Inperioko Baroi eta Ohorezko Legioaren zaldun izendatu zuten.[2] 1813ko Gasteizko gudua eta gero, Soulten armadarekin bat egin zuen. Zenbait aginte izan ondoren, 1813ko azaroaren 25ean jeneral bihurtu zen. 1814ko otsailean Baionako gobernadore izendatu zuten.[3] Wellingtonen armada Aturri zeharkatu zuenean, hilaren 27an Baionako gudua hasi zen, noiz Thouvenotek zuzendutako frantziar garnizioak hiria setiatzen ari zen John Hopek zuzendutako armada aliatua eraso zuen. Britainiarrek hiria setiatu zuten eta Thouvenotek Soulten agindua izan arte eutsi zuen.[4]

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Thouvenot  
  1. Xabier Zabaltza: «Lehen lehendakaria»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2015-02-08.
  2. Jensen, Nathan D.. (2014-2-23). General Pierre Thouvenot. Arc de Triomphe info.
  3. Haythornthwaite, Philip J.. (1998). Who Was Who in the Napoleonic Wars. Londres: Cassel Publishing, 138 or. ISBN 978-1854093912..
  4. Gates, David. (2001). The Spanish Ulcer: A History of the Peninsular War. Da Capo Press, 467 or. ISBN 0-306-81083-2..

Kanpo estekak aldatu