Pierre Alexandre Claudius Balmain (Saint-Jean-de-Maurienne, 1914ko maiatzaren 18Paris, 1982ko ekainaren 29) Frantziako moda diseinatzaile oso ezaguna izan zen. Bere arropa-markak bizirik dirau gaur egun.

Pierre Balmain

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPierre Alexandre Claudius Balmain
JaiotzaSaint-Jean-de-Maurienne1914ko maiatzaren 18a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNeuilly-sur-Seine1982ko ekainaren 29a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Edward Molyneux (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakgoi joskintza diseinatzailea eta jantzi-diseinatzailea
Lantokia(k)Paris
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

balmain.com
IMDB: nm0050961 Allocine: 37353 Allmovie: p80552 IBDB: 24649 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Frantziako Saboya Departamentuan jaio zen. Hasiera batean arkitektura ikasketak hasi zituen, 1933an, Parisko Arte Ederren Eskolan, baina 1934an eskola utzi zuen eta Molyneuxen moda-tailerra ireki zuen. Han 1939 arte egon zen. Ondoren, Lucien Lelongekin lan egin zuen eta Christian Dior ezagutu zuen.

1945an, Parisen, bere lehenenego bilduma aurkeztu zuen. Bilduma horren ezaugarriak hauek ziren: gonak barre-harro, luzeak eta gerriko estukoak. Publiko artean gonak Gertrude Stein idazleak zegoen eta Voguen diseinu haiek «look frantses berria» izango zela esan zuen. 1947an estilo berri hori modan jarri zen, batez ere Diorren eskutik.

1946an bere lehenengo perfume plazaratu zuen, Ely 64-83, bere amari eskainitakoa. 1951an New Yorken filial bat ireki zuen eta hamarkada horretan estola izeneko prenda, kapak eta txaleak modaz jarri zituen. Bere diseinuen dotoreziagatik ezaguna, oinarri klasikoko zituen Jolie Madame estiloa sortu zuen.

XX. mendeko modaren mito nagusietariko bat izan zen eta bere marka goi mailako joskintzarenetariko bat izan zen. Zinemaren izar handiak haren bezeroak izan ziren: Brigitte Bardot, Marlene Dietrich eta Sophia Loren, esaterako. Antzerkirako eta zinemarako lan ugari egin zuen, bestetik. Bere autobiografia 1964ean plazaratu zuen, My Years and Seasons (Cassell, Londres 1964).[1] Liburu horretan ezaguna egin den esaldia jaso zuen: "Modaren sorkuntza arkitektura mugimenduan bezalakoa da".

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu