Pierre Auriol

filosofo frantziarra

Pierre Auriol (Akitania, c. 1280 - Avignon, 1322ko urtarrilaren 10a), latinez Petrus Aureolus eta ezizenez Doctor Facundus, filosofo eskolastiko eta teologoa izan zen, frantziskotarren ordenakoa. Tomas Akinokoaren eta Duns Eskotoren sistemak kritikatu zituen.

Pierre Auriol
Artzapezpiku katolikoa

1321eko otsailaren 27a -
Pierre Desprès (en) Itzuli - Jacques de Concoz (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Aix (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGourdon, 1280
Herrialdea Frantzia
HeriotzaAvignon1322ko urtarrilaren 10a (41/42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, teologoa, unibertsitateko irakaslea, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Boloniako Unibertsitatea
Tolosako Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Biografia aldatu

 
Commentarii in libros sententiarum

Pierre Auriol Akitanian jaio zen 1280 inguruan.

1304. urte aldera Parisen ikasi zuen eta, Sutil Doktorearekin izandako harremana ez bada ezagutzen ere, ziurrenik, Duns Scotoren ikasle izan zen eta badakigu haren tesiekin talka egiten zuela behin baino gehiagotan.

1312an Boloniako unibertsitatean irakatsi zuen eta, 1314an, berriz, Toulousen.

1316an, Parisera itzuli zen, batxilergoko ikasketak egin zituen eta teologian doktoratu zen.

1320an, Akitaniako probintzial izendatu zuten eta, 1321ean, Aix-en-Provenceko artzapezpiku.

Avignonen hil zen, 1322ko urtarrilaren 10ean.

Lana aldatu

Pierre Auriolek lan zabala egin zuen eta, haien artean, Tractatus de principiis naturae nabarmentzen da, Petrus Lombardusen Sententiarum libri quattuor lanari buruz egin zuen iruzkina. Bi ediziotan argitaratu zuten eta bere maixu-lana da.

Horretaz gain, Tractatus de conceptione B. Mariae Virginis ere egin zuen eta Sorkunde Garbiaren defentsa sutsua egin zuen bertan.

Nortasun handiko eta espiritu independenteko autorea, garaikoekin polemika handiak izan zituen, baita Tomas Akinokoa eta Duns Scotorekin ere. Maixu nagusitzat ditu Agustin Hiponakoa eta Aristoteles, baina hauek ere ez dira Auriolen kritikatik libratuko. Averroes ere goraipatu eta zentsuratuko du eta autore honen pentsamendua ezin dugu eskola zehatz batean kokatu. Gilen Ockhamgoari ere hartuko dio aurrea hainbat tesitan.

Auriol edozein izaki norbanako izaki bat den ideiatik abiatzen da eta unibertsala izatearen kontzeptua gogamenean dagoela soilik uste du. Hala ere, Jainkoak espezie bereko norbanakoak sor ditzake. Auriol tomisten errealismo moderatutik urruntzen da eta baita escotisten formalidadeetatik ere.

Frantziskotar honentzat, gizakiak autodeterminaziorako eskumena du. Gizakia askea da eta eragile materialek edo gorputz zerutiarrek ezingo diote askatasuna baldintzatu edo eragotzi. Jainkoak etorkizuneko ekintza eta gertaera guztien berri du, baina gertaera horiek ez dute denboraren bereizgarria. Jainkoaren boterea eta askatasuna absolutuak dira eta ez daude inongo legeari lotuta.