Pierre-sur-Haute irrati estazio militarra

Pierre- sur- Haute irrati estazio militarra, komunikazio militar frantsesentzako erabiltzen den 30 hektareako gunea da. Frantziaren zerbitzupean 1913. urtetik egon da funtzionatzen.[1] Instalazioak Pierre-sur-Hauten kokatuta daude, Montes de Forez mendian 1634 metroko altitudean, Macizo Central-en ipar aldean. Administratiboki hektarea hoiek Sauvain eta Job komunen artean partekatuta dago. Gune berdinean, Télédiffusion de Francek kontrolatutako erabilera zibilerako errepikagailu bat eta Direction Generale de L’Aviation Civile-ren radar bat daude ere.

Pierre-sur-Haute irrati estazio militarra
Station hertzienne de Pierre-sur-Haute
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Auvernia-Rodano-Alpeak
Departamendua Loira
BarrutiMontbrisoneko barrutia
Kantonamenducanton of Saint-Georges-en-Couzan
Frantziako udalerriSauvain
Koordenatuak45°39′11″N 3°48′30″E / 45.6531°N 3.8084°E / 45.6531; 3.8084
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1961
JabeaFrantziako Aire eta Espazioko Armada
KudeatzaileaFrantzia Frantzia
Izenaren jatorriaPierre-sur-Haute (en) Itzuli
Pierre-sur-Haute irrati estazio militarra.
Pierre-sur-Haute irrati estazio militarra

Historia aldatu

 
Telegrafo optikoaren estazioa 1913an.

1913. urtean telegrafo optiko bat eraiki zen lursail horietan, ondoren instalazio militarrak eraiki ziren toki berdinean. Gaur egun, eraikin historiko bakarra mantentzen da, hau hondaturik egon arren, goiko partean semaforoa mantzentzen du oraindik.[1]

1961ean, Gerra Hotza bitartean, NATOk Armada Frantsesari eskatu zion estazioa eraikitzeko, Europako 82 nodoko transmizio sarearen parte moduan, ACE High sistema bezala ezaguna.[2] Sare honetan, Pierre-sur-Haute estazioa, edo FLYZ, Lachens (FNIZ) estaziotik hegoaldera eta Mont-Août (FADZ) estaziotik iparrerraldera arteko errelea zen. NATO irrati estazioak Amerikan egindako barreiadura troposferiko baten ekipamendua erabiltzen zuen, ahotsak eta telegrafo seinaleak Turkia eta Zirkulu polar artikoa, Norvegia, lotzen zituen saretik zehar transmititzeko.[2] Frantziako Aireko Armadak 1974an estazioaren kontrola hartu zuen.[1] 1980. hamarkada amaieran, sistemak pixkanaka aldatuz joan ziren, babes nazionalerako sistemak ezarri eta NATOk kontrolatutako zenbait azpisistema mantendu zituzten.[2] Azkenik, inguruan Mickey-ren belarriak bezala ezagutzen ziren antena paraboliko handiak, 1991. urtean gaur egun aurki ditzazkegun bi antenengatik aldatu zituzten.[1]

Rola aldatu

Pierre-sur-Haute estazioa Frantziako Aireko Armadak kontrolatzen du, eta frantziako ipar-hego ardatzeetan kokatutako lau estazioetako bat da. Hauek, beste hirurekin etengabe komunikatzen daude, Lacaune, Henrichemont eta Rochefort aireko basea.[3] Estazioa gehienbat operazio unitateentzako komandoekin lotutako transmisioetarako erabiltzen da. Frantziako arma nuklearrak erabiliko balira, mezua sare hori zeharkatu beharko luke.[1]

Estazio hau, 1994ko ekainaren 1ean Commandement Air des Sistèmes de Surveillance d’Information et de Communications sortu zenetik honen parte izan da, 2006ko urtarrilarren 1etik Direction Interarmées des Réseaux d’Infrastructure et des Systèmes d’Information-ek gidatzen du.[3]

Estazio militarra NATOko komandante batek zuzentzen du, honekin batera iraunkorki dauden militarrak 20 dira, haien artean elektrikari eta mekanikari espezializatuak daude.[1]

Infrastruktura aldatu

 
Komunikazio militarrentzako dorreak Pierre-sur-Hauten.

Estazioa Sauvain eta Job komunen arteko 30 hektareako sailean kokatuta dago. Perimetroa metalez eta egurrez osatutako harresi altu batez inguratuta dago, eta bai langileak bai militarrak publikoari itxitako 4 km-ko errepide batetik edo helikopteroz heldu behar dira.[1] Estazioan sartzea oso zaila izan arren, ez dago guztiz isolatuta.

Eraikinak aldatu

 
Irrati estazioa Snowkite batekin inguruan.

Hiru dorre daude gunean. Altuena, 55 metroko telekomunikazio zibilerako dorrea da eta honen jabea Télédiffusion de France da. Beste bi dorreak militarrenak dira, 30 metroko estrukturak. [4]Hauek biak 1991. urtetik erabiltzen dira irrati transmisio eta harrerarako. Honen helburu nagusia eztanda nuklearren aurkako defentsa da.[1]

Eraikin batzuk garaje eta bizitzeko kuartel moduan erabiltzen dira, guztiz hornituak sukalde, egoteko gela eta logelekin. Hauek tunelez konektaturik daude, 400 metro luzekoa, neguan elurretik ez igarotzeko eraikin batetik bestera mugitzerakoan.[1]

Lurpeko erosotasunak aldatu

Zonaldeko gunerik garrantzitsuena lurpekoa da, transmisiorako erabilia: 2Mb/s-ko abiaduran, dorreetako komunikazioak aztertzen dira, ondoren transmititzera bidaltzeko.[1]

Estazioko gune hau defentsa kimiko, biologiko, erradiologiko eta nuklearrez hornitutako dago. Modu horretan, Faradayren kaiola batek sortutako pultsu elektromagnetikoen kontrako babes eraginkorra lortuz. Presio manometrikodun gelak daude ere, kutsatzaileak instalazioetara sartzea eragozteko.[1]

Komunikabideen interesa aldatu

2013ko apirilean, Frantsesezko Wikipediako Station hertzienne militaire de Pierre-sur-Haute artikuluak Barne Informazioaren Zuzendaritza Zentralaren, DCRI frantziar inteligentzia agentziaren arreta erakarri zuen. Agentziak instalazioei buruzko artikulua ezabatzen saiatu zen Wikipedia frantsesetik. 2013ko martxoan ezabatzeko eskaera egin ostean, Wikimedia Foundationek DCRI-ri galdetu zion ea artikuluaren zein zati zen arazoak sortzen zituenak. Gainera, Wikimedia Foundationek artikuluan agertzen zen informazioa Telévision Loire 7-k, telebista lokal baten estazioak, 2004an egindako dokumentalean agertzen dela argitu zuen, informazioa Frantziako Aireko Armadak eskuratu zuen eta interneten dohainik lor daiteke.[5] [6]Hala ere, DCRI-k ez zuen xehetasunik eman eta artikuluaren ezabatzea babesten jarraitu zuen.

DCRI-k ondoren, Wikipediako zenbait kolaboratzaileri esker artikuluaren ezabatzea ukatu zenean, Rémi Mathis estutzeari ekin zuen. Frantziar Wikipediako borondatezko administratzaile bati, Wikimedia Franceko burua zenari, presio egiten hasi ziren honek artikulua ezaba zezan.[5] [7]Baina, ia momentuan berriro ere igo zen Wikipediara artikulua Suitzako erabiltzaile bati esker. Eztabaida horren ondorioz, artikulua Frantziako Wikipediako artikulurik irakurriena bihurtu zen aldi batez,[8] 2013ko apirilak 6/7an orrialdeak 120.000 baino bisitaldi gehiago eduki zituen.[9] Horretaz gain, horrek gaur egun artikulua hainbat hizkuntzetara itzulia egotea egin du. Mathis, gertatutakoan edukitako rolaren ondorioz, 2013ko Wikipedian of the Year hautatu zuen Jimmy Walesek Wikimanian.[10]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h i j k «La base militaire de Chalmazel sur TL7, le site» web.archive.org 2012-09-11 (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  2. a b c «ACE High NATO Communications System – Subterranea Britannica» www.subbrit.org.uk (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  3. a b «Association Nationale Air des Télécommunications et du Contrôle» web.archive.org 2009-03-31 (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  4. «Wayback Machine» web.archive.org 2010-10-10 (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  5. a b (Ingelesez) Willsher, Kim. (2013-04-07). «French secret service accused of censorship over Wikipedia page» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  6. (Frantsesez) Poncet, Guerric. (2013-04-09). «Wikipédia et DCRI : la chaîne locale "s'attend" à être censurée» Le Point (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  7. (Alemanez) online, heise. «Französischer Geheimdienst verlangt Löschung eines Wikipedia-Artikels» heise online (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  8. (Ingelesez) Geuss, Megan. (2013-04-06). «Wikipedia editor allegedly forced by French intelligence to delete “classified” entry» Ars Technica (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  9. «Wikipedia article traffic statistics» web.archive.org 2013-04-14 (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  10. (Ingelesez) Wikimedia. (2013T19:33). «Congratulations to @RemiMathis, honored by @jimmy_wales as Wikipedian of the Year at #Wikimania.» @Wikimedia (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Pierre-sur-Hautekin lotutako media.