Picking Up the Pieces (filma)

Picking Up the Pieces (euskaraz Jaso Hitzak Zatiak), 2000ko Alfonso Arau mexikar zinema zuzendariak zuzendutako umore beltzezko film bat da. Woody Allen, David Schwimmer, Maria Grazia Cucinotta, Kiefer Sutherland, Cheech Marin eta Sharon Stone aktoreek antzeztu zuten.

Picking Up the Pieces (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2000
IzenburuaPicking Up the Pieces
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa eta fantasiazko filma
Iraupena95 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Alfonso Arau
Gidoigilea(k)Bill Wilson (en) Itzuli
[[Kategoria:Bill Wilson (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaPaul Sandberg (en) Itzuli
[[Kategoria:Paul Sandberg (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaAlfonso Arau
Mimi Polk Gitlin (en) Itzuli
Peter Locke
Donald Kushner
EdizioaMichael R. Miller
Argazki-zuzendariaVittorio Storaro
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMexiko Berria

IMDB: tt0192455 Filmaffinity: 741369 Allocine: 25611 Rottentomatoes: m/picking_up_the_pieces Allmovie: v201911 TCM: 452697 Netlix: 60002438Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tex (Woody Allen), New York hiriko harakin judu bat da, eta arazo latza du: bere emazte Candy (Sharon Stone) erail berri du, hark Bobo (Kiefer Sutherland) sheriffarekin adarra jartzen zizkiola jakin ondoren. Mexikorako bidean, gorpuaren zati bat galduko du, eskua, eta bertako herri txiki bateko atso itsu batek topatuko du. Eta lehenbiziko miraria jazoko da: atsoak ikusmena berreskuratuko du. Herritarrek pozez txora-txora jarriko dira: milaka pertsonek "Ama Birjinaren esku miragarriak" lagundu ditzan herriko elizara bertaratuko dira, Aita Leo (David Schwimmer) herriko apaizaren harridurarako, azken hau bidebatez, herriko emagaldu (Maria Grazia Cucinotta) ospetsuenaz maitemindua dago.

Mirariak ugaritzen hasiko dira: hankamotz bati hanka berriak haziko zaizkio, nerabe bati aknea desagertuko zaio, eta gixaxo bati bere birilitatea handitu. Texek mirari hauen berri izan eta galdutako eskua nola edo hala berreskuratzen saiatuko da, bere krimena azaleratu eta atzeman ez dezaten.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu