Piazza del Popolo izenekoa, Erromako enparantzarik ezagunenetako bat da.

Piazza del Popolo
Piazza del Popolo
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Italiako udalerriRoma Capitale
Municipio of RomeMunicipio I
Koordenatuak41°54′39″N 12°28′35″E / 41.91071°N 12.47632°E / 41.91071; 12.47632
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1818
DiseinatzaileaGiuseppe Valadier
Nolliren 1756ko plano ezaguna non Espainiako Enparantzarekin duen konexioa ikus daitekeen, behean eskuinetara. Ezkerretara, Tiber ibaia ikus daiteke, eta, eskuinean, gaur egun, Villa Borghese parkea

Etimologia aldatu

Euskeraz, Herriaren plaza bezala itzuliko litzateke. Eztabaida dago enparantzaren izenaren jatorriari dagokionez. Alde batetik, gaur egun Santa Maria del Popolo basilika dagoen tokian Erromako herriak 1099. urtean altxatu zuen kapera dago. Bestetik, toki honetako makal ugaritasuna (makala, italieraz, pioppo da, eta latinez populus). Bi aukera hauen artean dago eztabaida.

Deskribapena aldatu

Enparantza Aureliar Harresiak zirenen iparraldeko atean dago, non lehen Flaminiar Atea zegoen, hain zuzen ere, Via Flaminiaren hasieran, Inperio garaian, iparralderanzko galtzada nagusia zena. Enparantzaren gaur egungo diseinua, estilo neoklasikoa da Giusseppe Valadier arkitektoak 1811 eta 1822 artean egina. Hau, eraikin batzuk botatzeaz arduratu zen enparantza, bi zirkuluerdi harmoniatsuz hornitzeko. Diseinu honek, antzinako enparantzaren Via Flaminian zentraturiko trapezoide formarekin apurtzen du. Horren ordez, bi zirkuluerdiak, Gian Lorenzo Berninik egindako Vatikanoko San Petriren Enparantzaren kutsu argikoak dira.

 
Flaminiar obeliskoa
 
Eliza bikiak. Ezkerretara, Via Babuino eta erdian, Via del Corso.

Ramses II.a faraoi egiptoarrari eskainitako obelisko bat, Heliopolisetik ekarritakoa, enparantzaren erdian altxatzen da. Obelisko flaminiarra, hala ezagutzen baita obelisko hau, Erromako bigarren antzinakoena eta garaienetakoena da, 24 metrorekin, edo 36, oinarriarekin kontatuz. Bere antzinako kokapena Zirku Nagusian, K.a. 10. urtetik datatzen da, Augusto enperadorearen aginduz. Domenico Fontanak erdian kokatzea aukeratu zuen 1589an, Sixto V.a aita santuak sustatutako hiri planaren zati bezala. Lehenago, iturri batek apaintzen zuen enparantzaren erdialdea. Aipaturiko iturria, gaur egun, Piazza Nicosian dago, bertara 1818an eramana izan ondoren, inspirazio egiptoarreko iturriak obeliskoaren oinarriari gehitu zitzaizkionean.

Iparraldetik begiratuz, hiru kale abiatzen dira enparantza honetan, hirukote ospetsua eratuz, Via del Corso erdialdean, Via del Babuino ezkerrean eta Via di Ripetta eskuinaldean. Santa Maria dei Miracoli (1681) eta Santa Maria in Montesanto (1679) eliza bikiek (chiese gemelle), Carlo Rinaldik hasiak eta Bernini eta Carlo Fontanak amaituak, kaleen gurutzatzeak mugatzen dituzte. Arreta handiz aztertuz gero, bien artean ezberdintasunak agertzen dira, asimetria barrokoaren antzera, diseinu neoklasikoak izango balira gertatuko ez zena.

Hegoalderantz, Via del Corsok antzinako Via Flaminiaren ibilbidea jarraitzen du (harresien barnean hala deitzen ez zena), Kapitolio muinotik eta Erromatar Forotik datorrena. Antzinako Via Flaminiak, Erdi Aroan aldatu zuen bere izena, Via Lata deitzera pasa zelarik, gaur egungo Via del Corso izenarekin geratu aurretik, Piazza Venezian amaitzen dena. Via di Ripetta Augustoren mausoleotik igarotzen da Tiber ibairaino heldu arte, non, XIX. menderarte Porto di Ripetta delakoa aurki zitekeen. Via del Babuinok, Piazza di Spagna delakoan amaitzen denak, bere izena, Silenoren eskultura grotesko batetik hartzen du "Babuinoa" ezizen herrikoiarekin ezagutzen dena.

Iparraldean, Porta del Popolo eta Santa Maria del Popoloko eliza zaharra altxatzen dira. Portak, bere azken eraldaketa 1655ean jasan zuen, Alexandro VII.a aita santuak Kristina Suediakoa erregina hartzeko txukuntzea agindu zuenean, bere katolizismora bihurtze eta abdikazioaren ondoren. Diseinuaz, Bernini arduratu zen. Bitxia da, ohi, halako ospakizun egiturak, oso erresistenteak ez diren materialetan egiten diren bitartean, Erroman, harriz egin izana. Enparantza, Carabinierien polizia-etxe batek osatzen du. Honen kupulak, Santa Maria elizarena islatzen du.

Kanpo estekak aldatu