Piarres Etxeberri

euskal idazlea (1636?-17..)
Artikulu hau XVII. mendeko idazle lapurtarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberri (argipena)».

Piarres Etxeberri XVII. mendeko lapurtar idazle eta itzultzailea izan zen.

Piarres Etxeberri

Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune, ?
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
Izengoitia(k)Dorre Etxeberri, Dorre eta Etxeberri Dorre

Literaturaren Zubitegia: 709

1677an Voyages aventureux du capitaine Martin de Hoyarsabal, de Ciboure liburua itzuli zuen, Liburu hau da itsasoko nabigazionekoa izenburuarekin. Ternuako nabigatzaile eta arrantzaleei zuzendutako liburua zen. Itzulpenak Piarres Etxeberriren eskuak aberasturiko hainbat pasarte dakartza, eta horregatik beharbada, izenburuari erantsi zion «eta zerbait gehiago abanzatuba» (Baiona, 1677).

Txertoa argitaletxeak Itsasoko nabigazionekoa faksimilea berrargitaratu zuen 1985ean. Honela dio azalean: «LIBURU HAU DA IXASOCO NABIGACIONECOA. Martin de Hoyarzabalec egiña Francezes. Eta Piarres Detcheberry, edo Dorrec eskararat emana, Eta cerbait guehiago abançatuba. BAYONAN. Fauvet Imprimerian Carmesseteko aldean DC. LX-XVII.»

Bizitza aldatu

Ez dago datu ziurrik Piarres Etxeberri, “Dorre” izengoitiz, noiz eta non jaio zen jakiteko; are gutxiago bere heriotza-dataz. Dena dela, bada Donibane Lohitzunekoa izan zitekeela dioenik. Edonola ere, begi-bistakoa da itsas mundua ondo ezagutzen zuen pertsona zela.

Jatorria gorabehera, 1677. urtean Itsasoko nabegazionekoa deritzon itzulpen lana paratu eta Baionan argitara eman zuen.

Itsasoko nabigazionekoa aldatu

 
Liburu hau da itsasoko nabigazionekoa liburuaren azala.

Liburu hau da itsasoko nabigazionekoa (jatorrizko idazkeran, «Liburu hau da Ixasoco nabigacionecoa»)[1] Baionan argitaratu zen, 1677an. XVII. mendean zientzia inguruko gai profanoak euskaraz jorratzen dituen lehen liburua da. Etxeberrik beste euskal herritar batek, Martin Oihartzabalek, frantsesez idatzitako liburua euskaratu zuen, Lapurdiko kostaldeko itsasgizon eta pilotuei propio zuzendua. Izan ere, jatorrizko lana Les voyages aventureux du capitain Martin de Hoyarsabal, habitant de Çubiburu dugu, 1578an Bordelen argitaratua. Frantsesezko lan horrek gutxienez beste argitalpen bat ere izan zuen, 1632an, Rouenen; eta, antza denez, azken hori baliatu zuen Etxeberrik euskarazko bertsioa egiteko. Emendatu egin zuen, gainera, itzultzaileak berak idatzi zuenez.

Etxeberriren liburuaren ale bakarra Parisko Liburutegi Nazionalean dago gaur egun, nahiko egoera tamalgarrian. 1985an, Txertoa argitaletxeak edizio faksimilea argitaratu zuen Etxeberriren testuaren zenbait pasarte berreraikita. Liburuak, atalka antolatuta, garaiko nabigazio teknikak jasotzen ditu. Berez, aholku- eta ohar-bilduma dugu. Porturik portuko distantziak ematen ditu, eta horretarako kostaldeko zedarri geografikoak hartzen ditu erreferentziatzat. Portuetako bokalerik onenak erakusten ditu, kairatzeko; leku arriskutsuez ohartarazten du; eta esplikatzen du hareatzak edo arrokak non dauden, urtaro bakoitzean haize nagusiak zein diren, eta horietatik nola babestu.

Erreferentziak aldatu

  1. Piarres ETXEBERRI: Itxasoko Nabigazionekoa Klasikoen gordailua. Klasikoak.armiarma.eus

Kanpo estekak aldatu