Petrolio-ontziak petrolio gordina edo petrolioaren deribatuak eramateko diseinatutako ontziak dira. Hasieran petrolio-ontziak kroskobakarrak ziren, baina gaur egun krosko bikoak eraikitzen dira, seguruagoak direlako istripuetan eta ingurumena gutxiago kutsatzen dutelako.

Petrolio-ontzia

Teknologiaren garapenarekin eta istripu larriak saihesteko, super petrolio-ontziak agertu ziren. Ontzi horiek karga-ahalmen handiagoa dute beste petrolio-ontziek baino, eta Afrikako Adarraren inguruan zehar petrolio gordina eramateko gai dira. Knock Nevis munduko super petrolio-ontzirik handiena da.

Oliobideko garraioaz gain, petrolio-ontziak petrolio gordin kantitate handia eramateko ontzi bakarrak dira, nahiz eta ontzi batzuek hondamen ekologiko nabarmenak eragin dituzten kostaldetik hurbil hondatzerakoan. Historian itsasoa gehien kutsatu duten istripu ospetsuenak petrolio-ontzienak izan dira; adibidez, Torrey Canyon, Exxon Valdez, Amoco Cadiz, Erika, Prestige, Egeo Itsasoa edo Urkiolak eragindakoak.

Sailkapena aldatu

 
Aframax ontzi

Aframax aldatu

Aframax petrolio-ontziek 120.000 tonako karga dute, baina haien mahuka ezin da 32,31 metro baino gehiagokoa izan, Panamako Kanala zeharkatu ahal izateko. Aframax izena ingelesetik dator; Average Freight Rate Assessment (AFRA). Shell Oil ontziolak sortu zuen lehen Aframax ontzia 1954an. Aframaxek munduko edozein portutan lan egin dezakete, baina bereziki aurki ditzakegu Itsaso Beltzean, Ipar Itsasoan, Karibe Itsasoan, Ekialdeko Txinako Itsasoan, Hego Txinako Itsasoan edo Mediterraneo Itsasoan.

Panamax aldatu

 
Panamax ontzi

Panamax ontziek Panamako Kanaleko esklusa zaharren bidez igaro daitezkeen petrolio-ontzi handienak dira. Panamax ontziek izan ditzaketen dimentsio handienak 294 metro luze, 32,3 metro mahuka eta 12 metroko sakonera dira. Gaur egun, esklusa berriak eraiki ditutze, eta bide berri horietatik zeharka ditzaketen petrolio-ontziak Neopanamax dute izena. Ontzi hauek Panamaxak baino handiagoak dira, 333 metro luze eta 41 metro mahuka; adibidez, Nimitz estatubatuar gerraontzia.

Malaccamax aldatu

Malaccamax ontziak Malakako Itsasartea zeharka dezaketen petrolio-ontziak dira. Itsasarte honen sakonerak 25 metro du eta horregatik bitxia da, nahiz eta Asiako itsasarte handienetako bat den. Malaccamaxek petrolio gordin garraioak edo petrolioaren deribatutako produktuak Saudi Arabiatik Persiar Golkora eramateko diseinatutako ontziak dira.

Seawaymax aldatu

Seawaymax ontziak Seaway Kanala zeharkatzeko ontzi handienak dira. Seawayeko kanal honek Aintzira Handiak eta Ozeanoa Atlantikoak batzen ditu. Kanal horren dimentsioak 225,6 metro luzerakoa, 23,8 metro mahukakoa eta 8,8 metro sakonerakoa dira. SS Edmund Fitzgerald petrolio-ontzia lehen Seawaymax ontzia izan zen, baina 1975. urtean hondoratu egin zen.

Suezmax aldatu

 
Suezmax ontzi

Suezmax petrolio-ontziak Suezko Kanala zeharka dezaketen ontziak dira. Kanal honek esklusarik ez duenez, faktore mugatzaile bakarrak sakonera eta zubia dira. Zubi horren altuera 70 metrokoa da, eta altuera hori gainditzen duten ontziek, haien karga beste ontzi batean eraman behar dute edo karga oliobide batetik kanala zeharkatu behar dute. Suezmax petrolio-ontzien pisu hila 160.000 tonakoa da eta 50 metroko mahuka dute gehienez.

VLCC eta ULCC aldatu

Beste bi petrolio-ontzi motak VLCC eta ULCC ontziak dira. Bi ontzi horien ezberdintasun nagusia haien bolumena da; VLCC (Very Large Crude Carrier) ontziek 300.000 tonako ahalmena eduki dezakete eta ULCC (Ultra Large Crude Carrier) ontziek 500.000 tonako ahalmena izan dezakete.

Istripu larriak aldatu

Prestige aldatu

 
Prestige

Prestige petrolio-ontzia Liberiako ontzi kroskobakar bat zen, 243 metro luze, 34,4 metro mahuka eta 14 metro sakon. 42.820 tonako edukiera eta 81.559 kargako ahalmena zuen. Aframax taldeko petrolio-ontzia zen, Kioton uretaratu zen 1976eko martxoaren 1ean Hitachi Shipbuilding and Engineering japoniar konpainiarekin.

2002ko azaroaren 19an, Heriotzaren Kostako kostaldean hondoratu egin zen eta marea beltz erraldoi bat sortu zen Galiziako mendebaldean. Petrolioz osatutako 77.000 tonako produktu kimikoak zeramatzan, Finisterretik 28 itsas miliara geldirik igarota, ekaitz baten ondorioz, ontziaren koskorra puskatu zenean. Frantziako eta Portugalgo kostaldeak beltzez busti zituen, eta Europako hondamendirik handienetariko bat eragin. Istripu horren ondorioak oso larriak izan ziren, arrantza sektorea bereziki kolpatu zuen eta ez zen marea beltz guztia desagertu 2005. urtera arte.

Exxon Valdez aldatu

 
Exxon Valdez-en hondamenak

Exxon Valdez petroliontzia Estatu Batuetako kroskobakar ontzi bat zen, 301 metro luze, 51 metro mahuka eta 20 metro sakon, eta 211.469 tonako desplazamenduarekin. VLCC (Very Large Crude Carrier) taldeko petrolio-ontzia zen, National Steel and Shipbuilding estatubatuar konpainiak eraki zuen1986ko urriaren 14an San Diegon.

1989ko maiatzaren 24an, Alaskako Prince William Sounden golkoan hondoratu egin zen eta 37.000 tona petrolio isuri zituen. Exxon Valdez ontziak Bligh Reef bezala ezagutzen den koral arrezife batekin jo zuen, eta marea beltz erraldoi bat sortu. 2000 kilometro karratu kutsatu zituen, eta Estatu Batuetako hondamendirik handiena bihurtu. Istripuaren ondoren, ontzia konpondu egin zen eta zerbitzuan egon zen 2012ko martxoaren 21ean.

Urkiola aldatu

Urkiola Euskal Herriko petroliontzi bat izan zen, 277 metro luze, 39 metro mahuka eta 15 metro sakon, eta 111.225 tonako desplazamenduarekin. Aframax taldeko ontzia zen, eta 1973. urtean Astilleros Españoles konpainiak eraiki zuen Sestaon (Bizkaia).

1976ko maiatzaren 12an, Coruñako portuan Urkiola ontziak 2,5 metroko matxura bat jaso zuen brankan, sarrerako maniobra egitean. Ontziak zeramatzan 100.000 tona petrolio hondoratu zituen eta sortutako marea beltz horrek Betanzos-ko, Ferrolgo eta Aves-ko ibaiak mindu zituen. Kapitaina intoxikatuta hil zen istripu honetan azken momentura arte ontzian geratu baitzen. Istripuaren ondoren, Urkiola ontzia Ferrolgo portura eraman zuten, eta popako partea berrerabili zen Argos bulk carrier ontzia eraikitzeko. 2002. urtean ontzia desegin egin zen Bangladeshen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu