Petri Semenoitz Gatzolatzekoa

Petri Ximenez Gatzolatzekoa» orritik birbideratua)

Petri Semenoitz Gatzolatzekoa (Gatzolatz, XIII. mendeko hasiera – 1266ko urriaren 28a) nafar elizgizona izan zen[1].

Petri Semenoitz Gatzolatzekoa
Iruñeko gotzaina

1241 -
Petri Ramirez Piedrolakoa - Armingot
Elizbarrutia: Iruñeko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaGatzolatz
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1266ko urriaren 28a
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Aita Semeno Gatzolatzekoa izan zuen, Erresumako zalduna izan zena. Kikiltzen ez zen Iruñeko apezpikua izan zen, elizaren boterea sendotzeko borrokatu zuena.[2]

Tibalt I.arekin harreman txarrak izan zituen; 1244an Agoitzen zeuden onibar batzuk aitzakiatzat hartu eta erregea Elizaren askatasuna urratzen zuela salatu zuen. Harrezkero ez zen giro haien artean eta erregea eskumikatzekotan izan zen. Tibalt II.ak ere aurkaria izan zuen apezpikua.

Elizaren barnean ere arerio asko izan zituen: Iratxeko monasterioari bere elizetan apaiz izendatzea galarazi zion; San Juan de la Peña monasterioarekin, frantziskotarrekin eta Zaragozako gotzainarekin ere liskarrak izan zituen.

Erreferentziak aldatu

  1. Fernández Pérez, Gregorio. (1820). Historia de la iglesia y obispos de Pamplona. II, 10-31 or..
  2. Goñi Gaztambide, José. Los obispos de Pamplona del siglo XIII. , 95-135 or..

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
Petri Ramiritz Piedrolakoa
Iruñeko apezpikua
12421266
Ondorengoa
Armingot