Peter Levin Shaffer (Liverpool, 1926ko maiatzaren 15a - Cork konderria, Irlanda, 2016ko ekainaren 6a) Ingeles-literatura eta musika-kritikaria eta antzerkigilea izan zen. St. Paul's eta Trinity Collegen egin zituen ikasketak, Cambridgen. Truth aldizkariko literatura-kritikaria izan zen 1956-1957 urteetan eta musikako kritikaria Time and Tiden, 1961-1962 urteetan. Lehenengo lanak Anthony bere anaiarekin idatzi zituen, eleberrigintzaren alorrean, baina antzerkian lortu zuen ospea. Antzerki-lanetan agertokiaren teknika menderatzen zuela erakutsi zuen, eta erdi-mailako klaseak erakartzen zituzten gaiei buruzko antzezlanak idatzi zituen. Bere lehen lan aipagarrian (Five finger exercise, 1958) esaterako, erdi-mailako klaseen familia bizitza hartu zuen oinarri; haren ondoren idatzi zituen The private ear (1962) pieza laburren bilduma, The public eye (1962), The royal hunt of de sun (1964), Black comedy (1965), Equus (1973), 1979an zinemara eramana, Amadeus (1979), hori ere zinemara eramana 1984an eta Oscar saria irabazi zuena, Lettice and Lovage (1987) eta The gift of the gorgon (1992). Sari ugari eskuratu ditu bere karreran zehar, besteak beste, Evening Standard antzerki-saria eta New Yorkeko Antzerki Kritikarien Zirkuluaren atzerriko lan onenaren saria (Five finger exercise lanarekin) eta Antoinette Perry saria (Equus lanarekin) eta Urrezko Globoa (Amadeus).

Peter Shaffer

fellow (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaLiverpool1926ko maiatzaren 15a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1923ko apirilaren 12a)
HeriotzaCorkeko konderria2016ko ekainaren 6a (90 urte)
Hobiratze lekuaHighgate Cemetery (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
St Paul's School (en) Itzuli
Trinity College
Hall School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, antzerkigilea, dramagilea, literatura-kritikaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaErrege Literatura Elkartea

IMDB: nm0787323 IBDB: 8127
Find a Grave: 164018629 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu