Peter Egge

idazle norvegiarra

Peter Egge (Trondheim, 1869ko apirilaren 1a - Oslo, 1959ko uztailaren 15a) Norvegiako idazlea izan zen. Nekazaritza utzi eta hirira joandako laborari-familia pobre batean sortu zen. Haren kontakizunek eta eleberriek Norvegia erdialdeko laborarien egunoroko bizitza kontatzen dute (Herri-bizitzako atalak kontakizun-bilduma, 1909; Fiordoen barnean, 1920, eta Hansine Solstad, 1925, eleberria). Komediak ere idatzi zituen (Jacob eta Kristoffer, 1990). Denetan aipagarriena Jaegtvig eta bere jainkoa, gizon baten eta bere lanaren arteko harremanak kontatzen dituen eleberria da. Peter Egge XX. mendearen lehen erdialdeko norvegiar idazle garrantzizkoenetakoa izan da.

Peter Egge

Bizitza
JaiotzaTrondheim1869ko apirilaren 1a
Herrialdea Norvegia
HeriotzaOslo1959ko uztailaren 15a (90 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaknorvegiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Jasotako sariak

Erreferentziak aldatu