Pete T. Cenarrusa

Politikari estatubatuar euskalduna

Pete T. Cenarrusa (Carey, Idaho, Ameriketako Estatu Batuak, 1917ko abenduaren 16a - Boise, 2013ko irailaren 29a) euskal jatorriko estatubatuar politikaria izan zen, Estatu Batuetako Alderdi Errepublikarrekoa. Bere aitaren deitura, Zenarruzabeitia, ingelesera egokitu zuen eta AEBko ohiturei jarraiki ez zuen bere bigarren deitura, Gardoki, erabiltzen. Euskalduna zen, eta 1967tik 2003 arte Idahoko Estatu Idazkaria izan zen; urte hartan, Ben Ysursak ordeztu zuen[1], 2002ko martxoan, Boiseko alkate David H. Bieterrekin batera, Idahoko Memoriala izenekoa bultzatu zuen, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen aldeko memoriala. Estatuko Ordezkarien Ganberak eta Senatuak memoriala onartu zuten.

Pete T. Cenarrusa

Idahoko Estatu-Idazkaria

1967ko maiatzaren 1a - 2003ko urtarrilaren 6a
Edson H. Deal (en) Itzuli - Ben Ysursa
Idahoko ordezkarien ganberako kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPete Thomas Cenarrusa
JaiotzaCarey (Idaho)1917ko abenduaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaeuskalduna
HeriotzaBoise2013ko irailaren 29a (95 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaJosé María Cenarruzabeitia Muguira
AmaRamona Gardoqui Bilbao
Hezkuntza
HeziketaIdahoko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta armada
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza
Graduamajor (en) Itzuli
kapitain
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

Find a Grave: 117828977 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu