Pessah edo Pesakh (hebreeraz: פֶּסַח‎ Pesah, Pesakh, asirieraz; ܦܸܨܚܵܐ Piskha), Pazko judua ere deitua, judu jaialdi biblikoa da, nisan hilabetearen 15ean ospatzen dutena.[1] Juduek Antzinako Egipton pairatzen zuten esklabotzatik ihes egitea ospatzen dute. Jerusalemgo tenplua zutik zegoen garaietan, Shalosh regalim (hebreeraz: שלושה רגלים‎‎, shlosha regalim) edo hiru erromes-jaialdietako bat izan zen, israeldarrak tenplura erromes joan behar izan zirenetako bat.

Pessah
Pessah ospatzeko prestatutako mahaia
Izen ofizialaפֶּסַח
HasieraNisanen 15a
AmaieraNisanen 21a
Data
Data15 Nisan (en) Itzuli
HarremanakShavuot

Egun horretan juduek legami gabeko ogia, bildots errea eta barazki gordinak jaten dituzte eta sinagogetan otoitzaldi bereziak egiten dira. Urteetan zehar judaismoaren batasuna bermatzeko ezinbesteko jaia izan da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Chumney, Edward. (1994). The Seven Festivals of the Messiah. Treasure House ISBN 1-56043-767-7..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.