Permafrost (ingelesezko perma-, permanent, "betiere" + frost, "antzigar"/"izotzaldi") udan izoztuta mantentzen den lurzoruari deritzo, gutxienez bi urtez iraun duena. Lurzoru mota hau ohikoa da Siberia, Alaska eta Kanada iparraldean. Hedaduraz, Artikoko lurraldeetako lur beti izoztuari ere deritzo.

Ipar-hemisferioko permafrost motak eta kokaguneak zehazten dituen mapa.
Permafrosta ikertzen.

Hiru motatakoa izan daiteke: jarraitua, lurpeko 0,5 m-tik 500 m-ra bitarteko parteak izozturik irauten duena; zatikakoa, permafrostaren barnean izoztu gabeko parte batzuk dituena; eta permafrostaren barnean parte gehienak izoztu gabe irauten duena. Klimak, tenperaturak, ezaugarri geomorfikoek eta landarediak eragiten dute permafrosten sorrera eta bilakaera. Lurrazalaren % 25 inguru hartzen du permafrostak, hormategiak barne.

Azken hamarkada eta urteetan, permafrosta gero eta lasterrago ari da urtzen klima aldaketa dela eta. Permafrostak metano eta karbono kopuru handiak biltegiratzen dituenez, urtzearen ondorioz emisioak ugari askatzen ari dira atmosferara eta, beraz, berotegi efektuko gasak. 2019an, 1.600.000 megatona karbono zeuden permafrostean; atmosferan barreiatuta, berriz, 870.000 megatona.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.