Perisodaktilo

Euterioen infraklaseko zenbait ugaztun koadrupedo eta belarjalez esaten da. Oinetan apoak dituzte, eta hirugarren behatza oso garatuta dago; lehena eta bosgarrena desagertuta daude, eta bigarrena eta laugarrena enulduta.

Perissodatyla (grezieraz behatz ugari) hanketako behatz bakoitiak dituzten ugaztun taldea dira. Zaldiak, errinozeroak eta tapirrak talde horretakoak dira. Artiodactylarekin alderatuta, behatz kopuruaz gain, urdaila askoz sinpleagoa dute eta zelulosa hesteetan digeritzen dute.

Perisodaktilo
49 Ma-0 Ma

Ypresiar - gaur egun
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
SuperordenaLaurasiatheria
Ordena Perissodactyla
Owen, 1848
Azpibanaketa

Lehen perisodaktiloak Paleozeno aroaren azkenaldian, orain 55 milioi urte inguru agertu zirela uste da. Horietako asko galduta daude egun. Bizirik dirautenak hiru familiatan dira: ekidoak, tapiridoak eta errinozerontidoak. Ezaugarri bertsuak dituzte: behatz kopuru bakoitia —tapirrak izan ezik, aurreko hanketan lau behatz baititu—, erdiko behatza besteak baino sendoagoa, hagin luze sendoak eta, hostoak eta adar gogorrak txikitzeko eta digeritzeko, digestio aparatua egokitua, belarjaleak baitira.

Elikatzeko erak, eta beren buruak etsaiengandik babestu beharrak gorputzeko zenbait atal eta gorputza bera horretarako hobekien egokitzera eraman ditu: adibidez, hankak eta lepoa luzatu zaizkie, beren burua babesteko mutur gaineko adarra dute, etab. Bizirik geratu diren perisodaktiloak, zaldia kontuan izanez gero, mundu guztian zabalduta daude, baina errinozeroa Asian eta Afrikan soilik bizi da eta tapirrak Hego Ameriketan eta Asiako hego-ekialdean soilik.

Sailkapena aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu