Periskopioa zuzenean ikusi ahal izatea galarazten duen oztopoaren gainetik zerbait begiztatzeko balio duen optika-tresna da.

Periskopioaren funtzionamenduaren printzipioa.

Periskopio-mota ohikoena L formako hodi huts bat izaten da, goiko muturrean eta L-aren angeluan prismak dituena. Prismek behatu nahi den irudiaren argiaren norabidea aldatzen dute eta horrela irudia behatzailearen begian islatzea lortzen da; lehenengo prisma behatzen den irudiaren argiarekiko 90°-ko angeluan dago ezarria, eta handik, hodian beherantz islatzen du irudia hodiaren angeluko prismara. Bigarren prisma ere jasotzen duen argiarekiko 90°-ko angeluan ezarria dago eta horizontalean islatzen du irudiaren argia behatzailearen begiraino.

Erabilera aldatu

Periskopioak gerrako tankeetan eta itsaspekoetan erabiltzen dira batez ere.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu