Peploa (latinetik "peplum" eta hau grezierazko πέπλος hitzetik), Antzinako Grezian, K. a. 500 baino lehenagoko emakumeek eramaten zuten tunika femenino bat da.

Peploa jantzita daraman dama bat, ofrenda bat egiten.

Zineman, antzinaroan girotutako Peplum film generoak hitz honetan jatorria du.

Ezaugarriak aldatu

Tolestura handiko laukiluze formako jantzi bat da (Erekteioneko kariatideak dira adibide bat), bitan tolestua eta josia, hodi zilindriko bat eratzeko, non, goikaldea, bularrerantz erortzen den, edo, batzuetan, baita sorbaldetarantz ere. Oihalaren bi erdiak, orratz baten bidez lotuak ziren sorbalda bakoitzaren gainean. Peploa, gerrian estutzen da gerriko baten bidez.

Ehun astun batekin egiten da (ohi artilea). Sorbaldetan, fibula baten bidez lotzen zen. Erabat irekia egon zitekeen aldeetako batean edo jostura baten bidez itxia, eta beti, zeraman emakumea baino luzeagoa zen. Batzuetan, oihal bereko kapa batekin eramaten zen. Urtero, Panatenearren jaialdian, Ateneari, peplo brodatu bat eskeintzen zitzaion.

Peploa, pixkana-pixkana, desagertzen joan zen lihoa agertu zenean, jantzi luze, malgu eta zabalagoak egitea ahalbidetzen duena, kitoiagatik ordezkatua izateko.

Kanpo estekak aldatu