Pentsua abereei eta etxeko beste animaliei adiera zabalean ematen zaien bazka edo janaria da, bereziki aurrez nolabait prestatu edo eraldatu denari deritzaio. Abereei ematen zaien bazka lehorra, gehienetan laborez osatua izaten da. Kanpoan, abereek soro eta zelaietatik jaten dituzten landareei larre izena ematen zaie.

Paketatutako pentsu balak Etxarri Aranazko soroetan.
Behiak soroan emandako pentsua jaten, Kokomo indiana.

Bestalde, basa abereen kasuan; ikuluan egoten diren animalien kasuan, bereiztu egin beharko lirateke kanpoan abereek soro eta zelaietan jaten duten belarra. Behin abereek larretan jana ez izatean, baserritarrek belar bolak, belar fardo edo laztoa ematen diete, jatekoa izan dezaten. Hauek guztiak ez dira eraldatuak izan, belar bolen kasuan, plastikoetan egotearen ondorioz fermentazio bat besterik ez ez baitute izan, eta fardoak belarra lehorra dagoenean egiten dira eta ez dute eraldaketarik jasatzen.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.