Pentsioa pertsona batek behar adinako diru sarrerarik eskuratzen ez duenean (erretiroan, alarguntzean edo gaigabezia izategatik) gizarte segurantza edo beste erakunde pribatu batetik aldika jasotzen duen dirua da. Askotan, erretiroko pentsioetan batez ere, pentsiodun guztiek euren lan-bizitzan osatu duten fondo batetik ordaintzen dira pentsioak.

Pentsio-sistema publikoak eta pribatuak bereizten dira: sistema pribatuetan, pentsiodunak aurretik kontratatutako aseguru moduan edo urtez urte berak osatutako aurrezkien kapitalizazioaz jasotzen du pentsioa, aurrez ezarritako gertaera-unetik aurrera (erretiroa, gaigabezia, senitarteko baten heriotza, besteak beste); pentsio-sistema publikoek, berriz, elkartasun-printzipio batez arautzen dira: haren arabera, batek egiten dituen ekarpenak fondo komun bat osatzen dute eta fondo horretatik guztientzako pentsioak ordaintzen dira, handiagoa edo txikiagoa, aginteak ezarritako arauen arabera.

Kanpo estekak aldatu