Pentsamendu eboluzionistaren historia

Pentsamendu eboluzionista, espezieak denboran zehar aldatzen denaren ideia, Antzinaroan sustraiak dituen ideia da. Antzinako Grezia, Erroma eta Txinan aurki daiteke, baita Erdi Aroko mundu islamikoan ere. Biologiaren garapen modernoa eta taxonomiaren sorrerarekin XVII. mendean, bi ideia kontrako garatu ziren Mendebaldeko pentsamendu biologikoan: esentzialismoa, espezieek aldagaitzak diren ezaugarri batzuk dituenaren ideia, Aristotelesen Metafisika eskolastikan oinarritutako kontzeptua eta teologia naturalarekin bat datorrena; eta zientzia modernoarekin bat zetorren gerturapen anti-aristoteliar bat: Argien Garaiak aurrera egin ahala, kosmologia ebolutiboa eta mekanizismoa fisikatik historia naturalera igaro ziren. Naturalistak espezieen aldagarritasuna aipatzen hasi ziren; paleontologiaren sorrerarekin espezieen iraungipenaren ideia hedatu zen, naturaren ikuspegi estatikoa zalantzan jartzen zuena. XIX. mendean Jean-Baptiste Lamarckek espezieen transmutazioaren teoria proposatu zuen, eboluzioaren lehen teoria garatua.

Pentsamendu ebolutiboaren historia azaltzen duen infografia.

1858an Charles Darwinek eta Alfred Russel Wallacek eboluzioaren teoria berria argitaratu zuten, xehetasun handiz Darwinen Espezieen jatorriaz liburuan azaldua (1859). Lamarckek ez bezala, Darwinek arbaso komunak eta adarkatutako bizitzaren zuhaitza proposatu zuen, adieraziz oso ezberdinak ziren espezieek arbaso bera izan zezaketela. Darwinek bere teoria hautespen naturalaren ideian oinarritu zuen: abeltzaintza, biogeografia, geologia, morfologia eta enbriologia batu zituen bere azalpenean. Darwinismoaren gaineko debateak eboluzioaren kontzeptua laster onartzea ekarri zuen, baina proposaturiko mekanismoa, hautespen naturala, ez zen orokorrean onartu biologian 1920ko eta 1940ko hamarkaden artean eman ziren aurkikuntzek biziberritu zuten arte. Garai horretara arte, biologo gehienek beste azalpen batzuk eman zituzten eboluzioa azaltzeko. Hautespen naturalari alternatibak asko ziren, eta "Darwinismoaren eklipsean" (1880-1920) ohikoak izan ziren, tartean hartutako karaktereen herentzia (neolamarckismoa), aldaketarako berezko beharra (ortogenesia) eta mutazio erraldoi berehalakoak (saltazionismoa). Mendeliar genetikak, XIX. mendearen amaieran ilarrekin egindako esperimentu multzo batek, harrera berria izan zuen 1900ean berriro aurkitu zenean, Ronald Fisherrek, J. B. S. Haldanek eta Sewall Wrightek 1910eko eta 1930eko hamarkaden artean populazioen genetika izeneko diziplina berria sortuz. 1930eko eta 1940eko hamarkaden artean populazioen genetika biologiaren beste adar batzuekin batu ziren, Eboluzioaren Teoria Sintetikoa sortuz, gaur egungo biologiako ezaugarri ugari hartzen zituen teoria.

Biologia ebolutiboaren sorrerarekin, populazio naturalen mutazioen eta dibertsitate genetikoen ikerketekin, biogeografia eta sistematikarekin batera, eboluzioaren metodo matematikoen sorrera indartu zen. Paleontologiak eta anatomia konparatuak biziaren historiaren berregituratzeko zehatz bat ekarri zuten. 1950eko hamarkadan zehar, genetika molekularraren sorrerarekin batera, eboluzio molekularraren eremua garatu zen, proteinen sekuentziazioan eta immunologian oinarritua; beranduago DNA eta RNAren eremuak gehitu zitzaizkion. Eboluzioaren ikuspegi genetikoak indarra irabazi zuen 1960ko hamarkadan zehar, eboluzio molekularraren teoria neutralak jarraitua; eztabaida sutsuak egon ziren adaptazionismoaren, hautespenaren unitateen eta jito genetikoak hautespen naturalarekiko duen garrantzi erlatiboaren inguruan. XX. mendearen amaieran, DNAren sekuentziazioak filogenetika molekularrera eta biziaren zuhaitzaren berrantolaketa ekarri zuen, Carl Woesek sortutako hiru domeinuen sistemarekin. Gainera, sinbiogenesiak eta geneen transferentzia horizontalak konplexutasun handiagoa sortu zuten eboluzioaren teorian. Biologia ebolutiboan emandako garapenek eragin handia izan dute biologiaren beste adarretan, baina baita ere beste diziplina akademikoetan (adibidez antropologian eta psikologian) zein gizartean orokorrean.

Antzinaroa aldatu

Antzinako Grezia aldatu

Artikulu nagusia: «Esentzialismo»

Antzinako Txina aldatu

Antzinako Txinako Zhuang Zhou (K. a. 369-286) pentsalari taoistak espezieen aldaketa biologikoaren ideia azaldu zuen. Joseph Needhamen arabera, taoismoak esplizituki ukatzen zuen espezie biologikoen fixismoa, eta filosofo taoistek espekulatu zuten espezieek atributu ezberdinak garatu zituztela ingurune ezberdinei erantzuteko[1]. Taoismoak ikusten ditu gizakiak, natura eta zeruak "transformazio konstante" batean daudela, Tao izeneko ideia, Mendebaldean zegoen pentsamendu estatikoarekin kontrajartzen dena[2].

Antzinako Erroma aldatu

 
Agustin Hiponakoak idatzi zuen organismo batzuk beste batzuen deskonposiziotik sortu zirela.[3]

Tito Lukrezio Karoren De rerum natura poemak eskaintzen du Epikuro greziar filosofoaren pentsamenduaren azalpenik onena. Kosmos, Lurra, izaki bizidunak eta gizartea mekanismo naturalistiko multzo batekin azaltzen du, inongo naturaz gaindiko botereren esku-hartzerik gabe. De rerum naturak eragin handia izan zuen eboluzioaren eta kosmologiaren inguruko espekulazioetan Berpizkundean zehar[4][5]. Ikuspegi honek kontraste handia zuen Zizeron, Seneka eta Plinio Zaharraren estoizismorekin alderatuta, kristau teologian eragin handia izan zuen pentsamendu teleologikoan[6]. Zizeronen ustez, Estoizismoaren eta Eskola peripatetikoaren ikuspegian zegoen bizia berez sortzen zela "bizirauteko prest", eta pentsamendu hau zegoela hedatuenen elite helenistikoaren artean[7].

Aurreko greziar pentsamenduarekin lerrokatuta, III. mendeko Elizako Guraso zen Origenesek proposatu zuen Bibliako Hasieran aipatzen zen kreazioaren mitoa alegoria gisa interpretatu behar zela, giza-arimak lori dibinotik aldentzearen ondorioz, eta ez literalki, narrazio historikoa balitz bezala[8][9].

Erdi Aroa aldatu

Filosofia islamdarra eta bizitzaren borroka aldatu

Filosofia kristaua aldatu

Tomas Akinokoaren pentsamendua aldatu

Berpizkundea eta Argian Garaia aldatu

XIX. mendearen hasiera aldatu

Paleontologia eta geologia aldatu

Espezieen transmutazioa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Lamarckismo»

Eboluzio biologikoaren lehenengo teoria globala da lamarckismoa. 1809an argitaratutako Filosofia zoologikoa lanean azaldu zuen Jean Baptiste de Monet (1744-1829) frantses naturalistak; hots, Lamarckeko zaldunak.

Hauexek dira Lamarcken teoriaren oinarriak:

  • Pixkanakako progresioa dago organismo sinpleetatik konplexuetaraino.
  • Pixkanako aldaketa horiek ingurunera moldatzeko premiaren ondorio dira: espezieak organo batzuk erabiltzen hasten dira, eta beste batzuk erabiltzeari uzten diote.
  • Erabiltzearen erabiltzeaz, organoak garatu eta perfekzionatu egiten dira. Hortik dator, hain zuzen, baieztapen ezagun hau: "zer funtzio bete behar duen, horrelakoa izango da organoa"
  • Prozesu horren bidez geureganatutako karaktereak heredatu egiten dira, ingurumena moldatzeko arazorik izan ez dezagun. Jirafek, adibidez, oso lepo luzea dute. Zergatik? Bada, belaunaldiz belaunaldi luzatzen joan delako, zuhaitzen hostoetara hobeto iristeko.

Lamarckek ezin izan zuen frogatu geureganatutako karaktereak heredatu egiten direnik. Baina, hala eta guztiz ere, haren tesiak interesgarriak izan ziren oso, eta proposamen eboluzionistari bidea ireki zioten.

Hautespen naturalaren aurrekariak aldatu

Hautespen naturala aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Darwinismo»

1858an, Galapago uharteetara eta Hego Amerikara bidaiatu ondoren, Charles Darwinek (1809-1882) eta Alfred Russel Wallace-k(1823-1913) eboluzioari buruzko beste teoria bat azaldu zuten Londresen. Bidaia hartan egindako behaketak oinarri hartuz sortu zuten teoria berria.

Darwinen arabera, bizirik irauteko borroka sortzen da espezieen artean, izaki bizidunak ugariagoak baitira baliabideak baino. Eta hautespen naturala da borroka horren ondorioa. Horrela, espezierik gogorrenek egiten dute beti aurrera; hau da, ingurunera moldatzeko gaitasunik handiena dutenek. Behar beste moldatzeko gai ez direnak hil egiten dira, eta gai direnen ezaugarriak, berriz, ondorengoarengana igarotzen dira.

Lamarcken teoria baztertuta geratu zen, horrela. Baina Darwinek ez zuen, haatik, eboluzioaren mekanimoa zehatz-mehatz azaltzerik lortu. Nola trasmititzen dira aldaketa horiek? Nola gertatzen da herentzia biologikoa? Horri buruzko teoria Gregor Mendel-ek(1822-1884) landu zuen, geroago, bere monasterioko lorategian ilarrekin hainbat esperimentu egin ondoren.

1859-1930ko hamarkada: Darwinen ondorengotza aldatu

Aplikazioa gizakiengan aldatu

Hautespen naturalari alternatibak aldatu

Genetika mendeliarra, biometrika eta mutazioa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Mutazionismo»

Mendelen lanari esker, XIX. mendearen bigarren erdiko eta XX.mendearen hasierako azterketa genetikoek mutazionismoari eman zioten bidea. Teoria hark zioenez, eboluzio-prozesua mutazioen araberakoa izaten da.

1901 inguruan, Hugo de Vriesek (1848-1935) bi aldaketa mora bereizi zituen: modifikazioak eta mutazioak. Modifikazioak ingurugiroko-aldaketek eragiten dituzte eta ez dira heredatzen. Mutazioak, berriz, izaki bizidunen geneetan sortutako aldaketak dira eta herentziaz jasotzen ditugu. Dena den, teoria haren arabera, mutazioak halabeharraren emaitza izan ohi dira eta, beraz, ez dira beti onerako izaten.

1920-1940 artean aldatu

Populazioen genetika aldatu

Teoria sintetikoa edo neodarwinismoa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Eboluzioaren Teoria Sintetiko»

Hautespen naturalaren aldekoak eta mutazioaren defendatzaileak aurrez aurre aritu ondoren, teoria sintetikoa sortu zen bi ikuspegi horietatik. Th. Dobzhanskyk eman zuen teoria sintetikoaren berri, Genetika eta espezieen jatorria lanean (1937). Hurrengo urteetan, teoria sintetikoa lantzeari ekin zitzaion, zoologiako, paleontologiako, botanikako eta biologia molekularreko datuen bidez. Azterlan horietan, bi ildoen oinarriak uztartzea zuten helburu, eboluzio-prozesuaren nondik norakoak argitzen saiatzeko: Darwinen hautespen naturalaren oinarriak eta mutazioaren oinarri genetikoak.

Teoria sintetikoaren arabera, mutazioak izaten dira organismoetan halabeharrez gertatu eta gero heredatu egiten diren aldaketen eragileak. Hautespen naturala, berriz, eboluzioaren oinarri dugu: baliagarriak ez diren aldaketak desagertu egiten dira, eta ongien moldatutako izakiek irauten dute bizirik.

Biologiaren ikuspegitik, beraz, espezieen eboluzioa errealitate dudaezina da, baina oraindik ez dago garbi zer mekanismoaren bidez gertatzen den.

1940-1960: biologia molekularra eta eboluzioa aldatu

XX. mendearen amaiera aldatu

Ikuspegi gene-zentrikoa aldatu

Soziobiologia aldatu

Eboluzioaren bideak eta prozesuak aldatu

Mikrobiologia, geneen transferentzia horizontala eta endisinbiosia aldatu

Endosinbiotikoaren Teoriak adieraziko du: hasieran bakterio guztiak anaerobioak izan ziren, zeren oxigenoa ez zegoen atmosferan eta jatorrizko zopatik elikatzen ziren bakterioak zelula autrofaseak bihurtuz ,co2 eta h2o atmosferan zegoena hartuz, substantzia organikoa sortu zuten oxigenoa askatuz. Bizitzaren abiapuntua Lurrean badaukagu, baino Unibertsoarena falta zaigu eta orain azalduko dugu. Zientzialariak, adibidez Einstein, Hubble, Lemaitre, Hawking, Garrow eta beste gehiago, Unibertsoaren osaketa orain dela 13.800 milioi urte finkatzen dute, momentu batean non materia eta energiaren kopuru batean, masa bilduma zerratua eta oso beroan konprimituta zegoena, dentsitate altu egoeran, lehertu egin zen, Big Bang deritzen zaio leherketa honi, alde guztietara partikulak zabalduz eta hauek hozterakoan behe-atomoko partikulak sortuko ziren, hemendik gero atomoen eraginez edozein substantzia osatzeko, gure inguruan ikusten duguna eta baita ere gure izate egiten duena. Unibertso hau, gelditu gabe zabaltzen ari dena, hiru zati berezietan osatu zen,.- 5% materia arrunta, bi tipo kuartz,  protoiak eta neutroiak, gehi elektroiak osatuta atomo eta molekulak emango dutenak.-22% materia iluna, erradiaziorik igortzen ez dutena.-73% energi iluna, energi mota berezi bat dena. Nahiz enpirikoki esplikatu gabe gelditu diren lihazkiak ,gero R.Fleminngek bere ¨nada¨ eta ¨M¨ teorietan azalduko dituen, gure Bizitzako bidaia osatu dezakegu; Big Bangeko partikulatik atomotara iristen gara, gero molekulak etorriko dira eta segidan izaki bizidunak; bere eboluziotik espezieak sortuko dira eta gure lanaren muinaren aurrean gaude.

Garapenaren biologia ebolutiboa aldatu

XXI. mendea aldatu

Mikroeboluzioa eta makroeboluzioa aldatu

Epigenetika aldatu

Sintesi ebolutibo hedatua aldatu

Teoria ebolutibo ez-konbentzionalak aldatu

Omega Puntua aldatu

Gaia hipotesia aldatu

Auto-antolaketa aldatu

Oharrak aldatu


Erreferentziak aldatu

  1. 1900-1995., Needham, Joseph,. (1978-<1995>). The shorter Science and civilisation in China : an abridgement of Joseph Needham's original text. Cambridge University Press ISBN 0521218217. PMC 3345021. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  2. (Ingelesez) Miller, James. (2006-11-16). Daoism and Nature.  doi:10.1093/oxfordhb/9780195178722.001.0001/oxfordhb-9780195178722-e-10. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  3. Hiponakoa, Augustine. (1982). The literal meaning of Genesis. Newman Press ISBN 0809103265. PMC 9264423. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  4. (Ingelesez) Stanford Encyclopedia of Philosophy. 2018-10-21 (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  5. (Ingelesez) Fieser, James; Dowden, Bradley Harris. (1995). The internet encyclopedia of philosophy. Internet Encyclopedia of Philosophy Pub. ISBN 21610002. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  6. J., Bowler, Peter. ([2000]). The earth encompassed : a history of the environmental sciences. (1st Amer. ed. argitaraldia) Norton ISBN 0393320804. PMC 44493380. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  7. (Ingelesez) «CICERO, De Natura Deorum | Loeb Classical Library» Loeb Classical Library (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  8. teacher), Layton, Richard A. (College. (2004). Didymus the Blind and his circle in late-antique Alexandria : virtue and narrative in biblical scholarship. University of Illinois Press ISBN 0252028813. PMC 52031419. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  9. Tom., Greggs,. (2009). Barth, Origen, and universal salvation : restoring particularity. Oxford University Press ISBN 9780199560486. PMC 294885649. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu